Gordailua | Oarsoaldea

‘Irrien Lagunak’ egitasmo herrikoiaren aurkezpena egin dute Errenterian

Bidearen Bidean | Euskara | Hezkuntza | Kultura | Oarsoaldea | Partehartzea 2012-03-01 | 1

Hemen duzute Oarsoaldean martxan jarriko den “Irrien Lagunak” ekimen herrikoiaren aurkezpenaren bideoa. Sorguneak ikertegiak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bultzatutako proiektu hezitzaile, euskaldun, herritar  eta parte hartzailea dugu. Bideoan lehen eskuko informazioa aurkituko duzute Porrotxen eskutik, baina gehiago jakin nahi baduzute, Herri Bizian proiektu honen xehetasunak orain dela egun batzuk aurreratu genizkizuen.

Oarsoaldeako kirol zerbitzuak batzeko proba martxan jarri dute

Herri Biziaren Bidean | Kirola | Oarsoaldea 2012-02-29 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo udalek eskaintzen dituzten kirol zerbitzu batzuk partekatzeko aukera aztertzearren, martxoan proba bat egingo dute udal horien instalazioetan. Ekimen berri hau asteartean jakinarazi zuten eskualdeko lau herrietako Kirol zinegotziek, Amaia de Esnarriaga (Pasaia), Jose Manuel Ferradas (Errenteria), Oihan Tello (Oiartzun) eta Luis Garrido (Lezo), Pasai Donibanen eskainitiako prentsaurreko batetan. […]

Prentsaurrekoa Pasaiako Udalean II

Pasaiako portuan kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko eskatu dute

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Oarsoaldea 2012-01-09 | 0

Donostia, Lezo, Pasaia eta Errenteriako udalek Pasaiako Portuan sortzen den kutsaduraren aurkako neurriak hartzeko bilera bat burutuko dute gaur eta 2000. urtean sortutako Erakundearteko Lantaldea martxan jartzearen alde egingo dute instituzioen elkarlana sustatzeko. Pasaiako udaletxean pasa den abenduaren 26an egindako agerraldian Julen Mendoza (Errenteria), Juan Karlos Izagirre (Donostia) eta Amaia Agirregabiria (Pasaia) alkateak kezkaturik agertu […]