Gordailua | Oarsoaldea

sortzaileen mugikortasunerako programa

Sortzaileen Mugikortasunerako Programaren bigarren deialdia zabalik da

Komertzioa | Oarsoaldea 2017-01-20 | 0

Sortzaileen Mugikortasunerako Programaren bigarren deialdia zabalik da 2017ko otsailaren 17ra arte. Euskadiko eta Akitaniako 24 gazte sortzaileri zuzendutako mugikortasun programa honek Euroeskualdean sorkuntza ekosistema bat garatzen laguntzea du xede. Proiektu honen bidez, parte-hartzaileek eta bazkide diren erakundeek topaketa eremuak partekatuko dituzte, elkarrizketak egin, sareak josi, ideiak lotu, sinergiak bilatu eta ekimen berrietan kooperatu ahal izateko.

hazilan

Lana bilatu nahi duten gazteentzat Hazilan ekimena martxan jarri da

Komertzioa | Oarsoaldea 2017-01-12 | 0

Abian da eskualdeko gazte eta enpresei bideratutako Hazilan egitasmoaren hirugarren edizioa 20 eta 35 urte bitarteko adina duten pertsonei bideratua egongo da, Lanbide-heziketa edo unibertsitate ikasketak dituztenentzat. Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak HAZILAN egitasmoa jarriko dute martxan, konpetentzia pertsonal eta profesionalak lantzeko egitasmoa, ikuspegi guztiz praktikoa duena eta enpresen beharretara egokitzen dena. Egitasmoaren helburua […]

IKASTARO SINGULARRAK (2)

Zure lan aukerak hobetzeko hiru ikastaro interesgarri

Hezkuntza | Oarsoaldea | Ongizatea 2017-01-03 | 0

Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak “egitasmo singular” izenekoen baitan kokatzen diren 3 prestakuntza ikastaro berri jarriko dituzte martxan: Eraginkortasun energetiko orientatzailea, Artisautza sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa eta Teknologia berrien sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa. Batetik, ERAGINKORTASUN ENERGETIKO ORIENTATZAILEA izeneko ikastaroa jarriko da abian; helburua, ingurugiro arloan sentsibilizazioa duten langabetu nahiz okupatuei formakuntza espezifikoa […]

8 plan eguraldi txarrarekin egiteko

Ez al dakizu zein plan egin?

Oarsoaldea 2016-12-27 | 0

Pintxoak Errenterian Errenteriaren erakargarri nagusietako bat zalantzarik gabe gastronomia da, establezimendu eskaintza zabalarekin. Kasu honetan Errenteriako hirigune historikoan eta erdigunean dauden pintxo tabernetan zentratuko gara. Taberna askok pintxo lehiaketetan parte hartzen dute urtean zehar, eta batek baino gehiagok sariren bat ere eraman du. Beraz, pintxo batzuk dastatuz egun grisa bat alaitu dezakegu, aukera ezin hobea! […]

etxekolan oarsoaldea zaintza

Etxeko lanetan eta zaintzan dabiltzan pertsonen baldintzak hobetzeko egitasmoa, abian

Bienestar social | Bizitzeko espazioak | Oarsoaldea 2016-12-14 | 0

EtxekoLan egitasmoa aurkeztu dute gaur. Egitasmoaren helburua, etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatzea da eta prestakuntza ezberdinak antolatuz eta baliabideak bilatuz eta koordinatuaz beraien gaitasunak hobetzen laguntzea da. Gaur eguerdian eman duten prentsaurrekoan ezagutzera eman dute Garazi Lopez de Etxezarretak Errenteriako zinegotziak, Eneritz Arbelaitzek (Oiartzungo alkateordea) eta Jose Angel […]

DSC_0023

Auzolanean ari diren eskualdeko egitasmoak ikusgarri egiteko tresna aurkeztu dute

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Komertzioa | Oarsoaldea 2016-11-25 | 0

Gure kulturaren oinarri diren Auzolana eta Herrigintza Oarsoaldean bultzatzeko asmoz, Oarsoaldea Garapen Agentziaren eta herritarren artean IN–FUSIOAK egitasmoa jarri da martxan. Jexux Leonetek, Oarsoaldearen lehendakaria eta Oiartzungo alkateak denak adierazi duenez, Foru Aldundiko partaidetzazko aurrekontuen dinamiketan jaiotako ideia da eta auzolana suspertzea du helburu, eskualdeko elkarte eta eragileak saretuz. Auzolana gure kulturaren ekiteko, antolatzeko eta […]

SARIDUNAK 1 Pasaia

‘Euskaraz dotoreago’ lehiaketaren irabazleak baditugu!

Euskara | Komertzioa | Oarsoaldea 2016-11-18 | 0

“Euskara Oarsoaldeko Komertziora” planeko ekimen-sortaren barnean, “Euskaraz dotoreago” egitasmoan arropa-dendetan egindako zozketetan irabazle izan direnekin hitz egin dugu. Begira zer dioten: PASAIAN: Sariduna: Maria Eugenia Guillan Zer iruditu zaizu “Euskaraz dotoreago” kanpainan egin den deskontu baleen banaketa? Zertarako erabili duzu deskontua? Oso ondo iruditu zait. Deskontua egokitu zitzaidala jakitea ezusteko atsegina izan zen. Soinean dudan […]

OarsoaldeaEP

Energia-iraunkortasuna aztergai izango da bihar Reina Aretoan

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea | Partehartzea 2016-11-16 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.), Errenteriako Udalaren, eskualdeko gainerako Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin,  2015 urtean eskualde mailako energia-diagnosia eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen. Azken dokumentu honek 2015-2020 epealdia hartzen du eta 5 helburu estrategikoz, 21 jarduera-programez eta 78 ekintzez osatuta dago. Oarsoaldeko Energia-planak 2020 urtera bitartean lortu nahi dituen xedeak energia-kultura berri bat ezartzea […]

MotxianEby_2016-kartela

Motxian eby lehiaketan parte hartzeko azken egunak!

Euskara | Oarsoaldea 2016-11-15 | 0

Azaroaren 18ra arte bidal daitezke lehiaketan parte hartzeko bideoak. Lehiaketako gaia librea da eta talde bakoitzeko parte-hartzaile kopuruak eta aurkez daitezkeen lan kopuruak ere ez du mugarik izango. Aurkeztutako lanek gutxi gora-behera minutu bateko iraupena izan beharko dute (50″-70″) eta teknika desberdinak erabiliz sortu daitezke lanak, hala nola; Stop Motion, Meme teknikak, bideoa. Sketxak edozein […]