Gordailua | Biziberritze ekonomikoaren Bidean

errege magoak

Trafiko aldaketak eragingo ditu Errege Magoen ostiraleko desfileak

Auzoak | Kultura 2018-01-03 | 0

Ostiarelan, hilaren 5ean, Errege Magoen desfilea izango da. Hori dela eta, udaltzainek hartutako neurriek zenbait aldaketa eragingo dituzte trafikoan. Desfilea 18:00ak aldera hasiko da eta ordubete irautea espero dute antolatzaileek. Horren ondoren, Errege Magoak 21:00ak arte egongo dira Merkatuzar eraikinean. Honako ibilbidea izango du desfileak: Arramendi pasealekua, Errioxa biribilgunea, Tulle, Maria Lezo, Xenpelar, Biteri, Alfonso […]

Untitled_1.3.1

KoopFabrikaren 2. aldian parte hartzeko izena-emateko epea luzatu dute

ADN | Biziberritze ekonomikoaren Bidean 2017-12-28 | 0

KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko programaren bigarren edizioa hasiko da urtarrilaren 17an, eta antolatzaileek izena emateko epea data hori arte luzatzea erabaki dute. KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, 2017an Oarsoaldean lehen adiz eskainia. Ekintzailetzari eduki sozial, kooperatibo eta eraldatzailea eman nahi dio KoopFabrikak, tokian tokiko sareen garrantzia abiapuntu hartuta. Azalpen gehiagorako ikusi […]

OLYMPUS DIGITAL CAMERA

Liztor beltzaren aurkako aurtengo kanpaina itxiko du Aldundiak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena 2017-12-22 | 0

Negua iritsi da eta horrekin batera, liztor beltzak (Vespa velutina) bere jarduera geratu du. Une honetan, udan horren aktiboak izan diren espezie exotiko inbaditzaile honen habiak argi ikus daitezke zuhaitzetatik zintzilik, hutsik. Hori dela eta, liztor beltzari aurre egiteko protokoloak dionari jarraituz, 2017ko abenduaren 12tik aurrera Gipuzkoako Foru Aldundiko Basa Faunaren eta Abeltzaintza Zerbitzuek, deuseztatze […]

Bertso saioa Errenterian

Aitor Albistur, Mikel Arrillaga eta Julene Iturbe bertsopaper lehiaketetan garaile

Euskara | Kultura 2017-12-21 | 0

Abenduaren 20an banatu zituzten XXIX. Zapirain Anaiak, eta XIX. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sariak. Hona hemen emaitzak: XXIX. Zapirain Anaiak saria saria: Amaren bularra. Egilea: Aitor Albistur Pulido (Errenteria) saria: Oporretako sindromea. Egilea: Mikel Arrillaga Bereziartua (Ermua, Bizkaia) XIX. Ibon Zabala saria saria: Nik ere sinisten dizut. Egilea: Julene Iturbe Epelde (Azkoitia) saria: Hutsik Sariak banatu […]

san-tomas2017-portada

Guztia prest 2017ko San Tomas eguna ospatzeko

Auzolana | Euskara | Kultura 2017-12-20 | 0

Bihar ospatuko da San Tomas eguna, eta dagoeneko guztia prest dago, egitarau oparoa antolatu dute. Urtero bezala, Gamon zumardia izango da jaiaren erdigunea, baina ez dira faltako txistorra postuak eta musikariak beste hainbat plaza eta kale girotzen. Gamon Zumardiaz gain, ondoko lekuetan ere izango da zer ikusia: Agirre lehendakari plaza, Foru plaza, Biteri kalea, Herriko […]

Koop-fabrika2018-portada

KoopFabrikan, ekintzailetza sozial kooperatiboa sustatzeko programan, izena emateko epea zabalik dago abenduaren 23ra arte

ADN | Oarsoaldea 2017-12-19 | 0

KoopFabrika, ekintzailetza sozial kooperatiboa eta ekonomia soziala sustatzeko programaren bigarren edizioa hasiko da urtarrilaren 17an. KoopFabrika ekintzailetza sozialerako programa da, 2017an Oarsoaldean lehen adiz eskainia. Eskualdean hainbat sektoretako hamahiru proiekturen sorreran eta kontsolidazioan bidelaguntza eskaini ondoren, 2018ko izen-ematea irekita dago abenduaren 23ra arte. Gipuzkoa osoko proiektuek dute izena emateko aukera eta 2018an lau eskualdetan eskainiko […]

Bertso_kanpoa

Puntako bertsolariak jardungo dira Niessen aretoan, asteazkenean

Euskara | Kultura 2017-12-18 | 0

Sona handiko bertsolariek hartuko dute parte Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar Bertso Eskolak asteazken honetarako, abenduaren 20rako, antolatu duten saioan. Bapateko bertsogintzan jardungo direnen artean daude igande honetako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren Aitor Mendiluze eta Igor Elortza. Saioa asteazkeneko 18:00etan hasiko da eta sarrerak ordubete lehenago erosi ahal izango dira Nieseenen bertan. […]

Benito Lertxundi-Orereta Ikastola

Benito Lertxundiren kontzerturako sarrerak eskuratzeko azken egunak

Hezkuntza | Kultura 2017-12-18 | 0

Ostiralean, abenduaren 22an eskainiko du kantaldia Benito Lertxundi abeslari oriotarrak Errenteriako Galtzaraborda kiroldegian, gaueko 21:30ean. Emanaldia Orereta Ikastolak antolatu du, Zubiak Eraikiz proiektuaren baitan. Luzatu esku(h)ara leloarekin, Ipar Euskal Herriko ikastolak laguntzeko helburua du kontzertuak. 21 euroan salgai daude sarrerak, eta saldutako sarrera bakoitzeko, 10 euro, Biriatuko, Hendaiako, Urruñako eta Ziburuko ikastolak laguntzera bideratuko dituzte. […]

Musika Banda, EMKE-Orfeoi Gazte-Orfeoi Txiki

Errenteriako Musika Bandak, Orfeoi Gaztea eta Orfeoi Txikia abesbatzekin kontzertua eskainiko du larunbatean

Kultura 2017-12-18 | 0

Errenteriako Musika Bandak, Donostiako Orfeoi Gaztea eta Orfeoi Txikia abesbatzekin kontzertua eskainiko du larunbatean, abenduaren 23an, Errenteriako Fatimako elizan. Arratsaldeko 20:30ean izango da. Donostiako Orfeoi Gaztea eta Orfeoi Txikia osatzen duten 100dik gora haur eta gaztek parte hartuko dute kontzertu horretan.  Espreski haur eta gazteentzako bideratutako kontzertua izango da. Gaurtik aurrera (abenduak 18) sarrerak salgai […]