Archive | Hiri antolamendua

Barandiaran parkeko garajeen planoa

Udalak 2.200 eskutitz bidali ditu Pontikako lurrazpiko aparkalekuen proiektuaren harira

Hiri antolamendua | Mugikortasuna | Pontika 2018-07-26 | 0

Errenteriako Udalak Pontikan hutsik dagoen eremu batean lurrazpiko aparkaleku bat eraikitzeko asmoa dauka; hain zuzen ere, Gecotor fabrika zegoen lursailean eta inguruetan, Barandiaran Parkeko Garajea, alegia. Horretarako, ezinbestekoa da aurretik jakitea interesa duten pertsona nahikorik badagoen proiektua bideragarria izan dadin. Hori dela-eta, 2.200 eskutitz bidali ditu Udalak inguruko etxebizitzetara. Eskutitzotan proiektuaren berri ematen zaie bizilagunei […]

Emakumearen Etxea 1

Datorren asteartean Emakumeen Etxea egiteko lanak hasiko dira

Berdintasuna | Erdigunea | Hiri antolamendua 2018-05-18 | 0

Asteartean Emakumeen Etxea egiteko eta Onbide inguruko kaleen urbanizazioa egiteko lanak hasiko dira. Lanek urrira arte irautea aurreikusten da eta, nahiz eta kaleak ez diten erabat itxiko, momentu batzuetan Txirrita parketik Orereta kale aldera, Goiko kalera eta Sta Klarara itxi egingo dira segurtasuna bermatzeko. Emakumeen Etxea proiektua emakumeen berezko espazio bat izango da. Beharrak eragindako […]

txirrindu-proba-portada

Asteburuan hiru txirrindularitza proba izango dira Errenterian eta trafikoan aldaketak eragingo dituzte

Hiri antolamendua | Kirola 2018-03-01 | 0

Asteburu honetan hiru txirrindularitza proba jokatuko dira herrian: Errenteriako V. Txirrindularitza Saria (infantil eta alebin kategorietan); Gazte Mailako Errenteria Hiriko XXXIV. Txirrindularitza Saria, eta 2018ko Euskadiko MTB XCO Openaren lehendabiziko lasterketa. Proba horietako bat larunbatean izango da eta beste bi igandean. Horien ondorioz trafikoan eta zirkulazioan aldaketa ugari izango dira. Laguntasuna Txirrindularitza Elkarteak eta OTXEk […]

20170520_104442

Arramendi parkea 15.000 m2 handiagoa izatea ekarri du prozesua aurrera eramateak

Hiri antolamendua 2018-02-08 | 0

Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, Arramendi parkea (36. sektorea) parke garrantzitsuena da Errenteriarentzat. Errealitate horretaz jabetuta eta Errenteria hiriarentzat duen garrantziaz kontziente izanik, Udalak orain dela hilabete batzuk prozesu parte-hartzaile bati hasiera eman zion parke horren etorkizuna eta identitatea zehazteko helburuz. Kontuan hartuta Plan Orokorraren berrikusketa laster egingo dela, helburu garbia zen adostasun sozial eta politiko […]

Goiko kalea

Gune historikoan dauden eraikinetako beheko solairuen azterlana egiten ari da udala

Hiri antolamendua 2018-02-02 | 0

Errenteriako Udala gune historikoko behe solairuko xehapen azterlana egiten ari da. Horretarako, xehapen azterlana egiten ari den taldeko teknikariek hainbat datu jaso behar dituzte lokaletan eta atarietan, inbentario zehatza egiteko. Honako hauek dira jaso beharreko datuak: tipologia, azalera erabilgarria, garaiera librea, irisgarritasuna, aireztapena, argiztapena, instalazioen egoera, kontserbazioa eta abar. Hirigune historikoan dauden eraikinetako beheko solairuen […]

morrongilleta kalea, urbanitzatzea, bide gorria margotzea

Ur mozketa egingo dute Morrongilleta kalean astelehenean

Hiri antolamendua 2018-01-18 | 0

Urtarrilaren 22an, astelehenean, ur mozketa egingo dute Morrongilleta kalean goizeko 09:00ak eta 12:00ak bitartean. Morrongilleta kaleko 2, 4 eta 6 zenbakiei eragingo dire ur-mozketak. Ur-hartuneak desbideratzeko lanak egiteko etengo dute ur emaria, udalak jakinarazi duenez. Hasiera batean, gaur, urtarrilaren 19an, egitekoa zuten ur mozketa hori, baina bertan behera utzi dute astelehenera arte.    

Maria de Lezon motoak

Morrongilleta kalea urbanizatu, eta Morrongilletan, Tullen eta Maria de Lezon bidegorria margotuko dute

Hiri antolamendua | Mugikortasun plana | Mugikortasuna 2018-01-09 | 0

Hiriko mugikortasuna errazte aldera, eta bizimodu erosoagoa egiteko helburuarekin, aurki gauzatuko diren bi ekimenen berri eman du Udalak. Batetik, Morrongilleta kalea urbanizatuko dute, eta bestetik, Morrongilleta, Tulle eta Maria de Lezo kaleetan bidegorria margotuko dute. Hiriko bizimodua erosoago eta iraunkorragoa egiten duen ereduaren aldeko apustua egina duela gogorarazi du udalak. Helburu horrekin, Morrongilleta kalearen hasieran […]

TAO_OTA

Garabi zerbitzuko langileentzat Enplegu Plana onartu dute behin betiko

Hiri antolamendua | Mugikortasuna 2017-10-20 | 0

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera Birkokatze Plana onartu du behin betiko garabi zerbitzuko langileentzat. Udalak publikoki azpimarratu izan du behin baino gehiagotan TAO eta garabi zerbitzuen langileen gaineko erantzukizun legala enpresena dela. Dena den, instituzio gisa, onartu egin du pertsona hauekiko duen erantzukizun morala. Horregatik guztiagatik, garabi zerbitzuko langileekin negoziatzen aritu ondoren, Oarsoaldea Garapen […]

DSCF3084

Hondakinen gaikako bilketa sistema berria kontsentsu osoz ezarriko da

Hiri antolamendua | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-09-15 | 0

Astelehena 25ean komunikazio kanpaina berriari ekingo dio Udalak gaikako bilketa egiteko ezarriko den sistema berria ezagutarazteko. Sistema berri hau Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien artean kontsentsuz hartu da. Sistema berri hau ordenantza berriaren gainean eraikitzen da. Ordenantza hau tramitera onartu zen aho batez eta ondoren herritar zein eragile ezberdinek egindako ekarpenak barne bildu. Era bereran […]