Archive | Hiri antolamendua

Goiko kalea

Gune historikoan dauden eraikinetako beheko solairuen azterlana egiten ari da udala

Hiri antolamendua 2018-02-02 | 0

Errenteriako Udala gune historikoko behe solairuko xehapen azterlana egiten ari da. Horretarako, xehapen azterlana egiten ari den taldeko teknikariek hainbat datu jaso behar dituzte lokaletan eta atarietan, inbentario zehatza egiteko. Honako hauek dira jaso beharreko datuak: tipologia, azalera erabilgarria, garaiera librea, irisgarritasuna, aireztapena, argiztapena, instalazioen egoera, kontserbazioa eta abar. Hirigune historikoan dauden eraikinetako beheko solairuen […]

morrongilleta kalea, urbanitzatzea, bide gorria margotzea

Ur mozketa egingo dute Morrongilleta kalean astelehenean

Hiri antolamendua 2018-01-18 | 0

Urtarrilaren 22an, astelehenean, ur mozketa egingo dute Morrongilleta kalean goizeko 09:00ak eta 12:00ak bitartean. Morrongilleta kaleko 2, 4 eta 6 zenbakiei eragingo dire ur-mozketak. Ur-hartuneak desbideratzeko lanak egiteko etengo dute ur emaria, udalak jakinarazi duenez. Hasiera batean, gaur, urtarrilaren 19an, egitekoa zuten ur mozketa hori, baina bertan behera utzi dute astelehenera arte.    

Maria de Lezon motoak

Morrongilleta kalea urbanizatu, eta Morrongilletan, Tullen eta Maria de Lezon bidegorria margotuko dute

Hiri antolamendua | Mugikortasun plana | Mugikortasuna 2018-01-09 | 0

Hiriko mugikortasuna errazte aldera, eta bizimodu erosoagoa egiteko helburuarekin, aurki gauzatuko diren bi ekimenen berri eman du Udalak. Batetik, Morrongilleta kalea urbanizatuko dute, eta bestetik, Morrongilleta, Tulle eta Maria de Lezo kaleetan bidegorria margotuko dute. Hiriko bizimodua erosoago eta iraunkorragoa egiten duen ereduaren aldeko apustua egina duela gogorarazi du udalak. Helburu horrekin, Morrongilleta kalearen hasieran […]

TAO_OTA

Garabi zerbitzuko langileentzat Enplegu Plana onartu dute behin betiko

Hiri antolamendua | Mugikortasuna 2017-10-20 | 0

Errenteriako Udalak Oarsoaldea Garapen Agentziarekin batera Birkokatze Plana onartu du behin betiko garabi zerbitzuko langileentzat. Udalak publikoki azpimarratu izan du behin baino gehiagotan TAO eta garabi zerbitzuen langileen gaineko erantzukizun legala enpresena dela. Dena den, instituzio gisa, onartu egin du pertsona hauekiko duen erantzukizun morala. Horregatik guztiagatik, garabi zerbitzuko langileekin negoziatzen aritu ondoren, Oarsoaldea Garapen […]

DSCF3084

Hondakinen gaikako bilketa sistema berria kontsentsu osoz ezarriko da

Hiri antolamendua | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-09-15 | 0

Astelehena 25ean komunikazio kanpaina berriari ekingo dio Udalak gaikako bilketa egiteko ezarriko den sistema berria ezagutarazteko. Sistema berri hau Udalean ordezkaritza duten alderdi guztien artean kontsentsuz hartu da. Sistema berri hau ordenantza berriaren gainean eraikitzen da. Ordenantza hau tramitera onartu zen aho batez eta ondoren herritar zein eragile ezberdinek egindako ekarpenak barne bildu. Era bereran […]

ion arretxe parkea h

Parke kalea 10eko parkea Ion Arretxe Parkea deituko da

Hiri antolamendua | Kultura 2017-06-16 | 0

Udalak aho batez onartu du izen ofizialik ez duen Parke kalea 10eko parkea Ion Arretxe Parkea bezala izendatzea. Poroposamena “Parole Parole Herri Ekimenak” aurkeztu zion Udaletxeari eta ekimen honen bitartez duela gutxi zendutako Ion Arretxeren figura balorean jartzea zuen helburu. Gure bizilaguna izan zen Ion Arretxe eremu ezberdinetan nabarmendu zen, zineman, komikian eta antzerkian, esaterako. […]

oiartzun-ibaia4 (2)

Kolektore berria obra garrantzitsua da Errenteriaren etorkizunerako

Hiri antolamendua | Ingurumena 2017-06-13 | 0

Errenteriako Udalarentzat beti afera garrantzitsua izan da Oiartzun ibaiaren ezkerraldeko kolektorearen zatia berritzeko obra. Hartara, Udalak Añarbeko Urak Mankomunitateko zuzendaritza organoetan dituen ordezkariek ─José Cruz Legorburu eta Bernar Lemos─ legegintzaldi hasieran adierazi zioten Mankomunitateari gai horren inguruko kezka. Udalaren iritziz, obra horrek eragina izango du herrian: alde batetik, saneamendu-sareko hainbat gabezia konponduko ditu eta, bestetik, […]

Arramendi

Herritarrek erabakiko dute Arramendi parkearen etorkizuna

Agustinak | Gaztaño | Hiri antolamendua | Partehartzea | Pontika 2017-05-12 | 0

Arramendi parke bat baino gehiago da, horregatik hartu zuen Udalak Legegintzaldi Planean berau birdefinitu era erabilera hobetzeko konpromisoa. Herriarentzat berebiziko garrantzia duen gunea izanik, tokiko gobernuak herritarrekin jardun nahi du zehaztapena gauzatzeko garaian eta horregatik jarri du abian parte-hartze prozesua, eta horregatik animatu nahi ditu herritarrak beraien ekarpenak bertan egitera. Arramendi eremu librea da eta […]

alde zaharra

Errenteriako hirigune historikoa biziberritzeko jardunaldiak izango dira astelehenean

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Erdigunea | Hiri antolamendua | Udal antolamendua 2017-02-16 | 0

Errenteriako hirigune historikoa biziberritzeko asmoa dauka Udalak. Bide horretan aurrera egiteko jardunaldi bat antolatu du astelehenerako. Espainiako eta Euskal Herriko 60 teknikari bilduko ditu gaiaren ingurukoak aztertzeko. Otsailak 20an, ospatuko da Xenpelar Etxean Hirigune Historikoak eraberritzeko ekitaldia. Errenteriako Udalak eta Teknalia enpresak antolatu dute jardunaldia.  Aipatzekoa da Zaragozako, Santiago de Compostela eta Nafarroako birgaiketa adituak […]