Archive | Mugikortasun plana

galtzaraborda urdaburu igogailua 1

Galtzarabordako igogailu berria ireki da, jubilatuen egoitza Beraungo anbulategia eta igerilekuekin lotzen duena

ADN | Beraun | Galtzaraborda | Mugikortasun plana | Plan estrategikoa 2018-11-06 | 0

Igogailu berri bat ireki da Galtzarabordan, zeinak jubilatuen egoitza lotuko duen Beraungo anbulategia eta igerilekuekin. Interbentzio berri honek 2011 urtetik hona igogailuetan inbertsioa ia 6 miloi eurokoa izatea ekarri du. Errenteria 2025 Plan Estrategikoak ardazten zuen erronketako bat herri konektatu eta irisgarriago bat sortzea zen. Hortik abiatuta Mugikortasun Planari bultzada garrantzitsua eman zitzaion. Hori dela […]

Maria de Lezon motoak

Morrongilleta kalea urbanizatu, eta Morrongilletan, Tullen eta Maria de Lezon bidegorria margotuko dute

Hiri antolamendua | Mugikortasun plana | Mugikortasuna 2018-01-09 | 0

Hiriko mugikortasuna errazte aldera, eta bizimodu erosoagoa egiteko helburuarekin, aurki gauzatuko diren bi ekimenen berri eman du Udalak. Batetik, Morrongilleta kalea urbanizatuko dute, eta bestetik, Morrongilleta, Tulle eta Maria de Lezo kaleetan bidegorria margotuko dute. Hiriko bizimodua erosoago eta iraunkorragoa egiten duen ereduaren aldeko apustua egina duela gogorarazi du udalak. Helburu horrekin, Morrongilleta kalearen hasieran […]

gabonetakoargiak

Trafikoan zenbait aldaketa eragingo dituzte Eguberriek

Mugikortasun plana | Mugikortasuna 2017-12-22 | 0

Eguberrietan antolatzen diren zenbait ekintzek aldaketak eragiten dituzte trafikoan. Udaltzaingoak 2017ko Eguberrietarako ondoko aurreikuspena egin du trafikoari dagokionez: Abendua Abenduak 24: Erdigunea 11:00etatik 22:00etara itxiko dute. Abenduak 31: Erdiguneko trafikoa 11:00etan moztuko da San Silbestre eguneko lasterketa egiteko. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00 arte egongo da moztuta. Nafarroa hiribidea 15:00 eta 18:00 artean […]

_DSC0003

Beraunen igogailuak jartzeko proiektuan lanean hasiak dira

Auzoak | Beraun | Mugikortasun plana | Mugikortasuna | Plan estrategikoa 2017-11-16 | 0

Beraungo auzoa elkar-lotzeko eta irisgarritasuna hobetzeko igogailuak jartzeko proiektua lantzen hasia da udala, dagoeneko. 2018rako aurrekontuetan 700.000€ko aurrekontua dago aurreikusita. Beraungo auzoari zerbitzua emango dio eta ardatz berri bat sortuko du, udalak jakinarazi duenez. Irisgarritasuna udalaren lan ildo garrantzitsuenetakoa izan da 2012an Plan Estrategikoa egin zenez geroztik; hain zuzen, Irisgarritasun Planak bultzada berria jaso zuen […]

gabonetako argiak

Trafikoan zenbait aldaketa eragingo dituzte Eguberriek

Mugikortasun plana | Mugikortasuna 2016-12-16 | 0

Eguberrietan ospakizun ugari izaten dira eta trafikoan eragina izaten dute haietako askok. Aurreikusita dago Eguberrietan trafikoa honela moztea: Abendua Abenduak 21: Erdigunea Xenpelar-Foru Enparantzatik 06:30etatik 22:00etara moztuko da Abenduak 24: Erdigunea 11:00etatik 22:00etara moztuko da Abenduak 31: Trafikoa 11:00etan moztuko da San Silbestre eguneko lasterketa egiteko. Proba 18:00etan amaituko da eta trafikoa 22:00 arte egongo […]

autobusak eskoletan

Udaltzaingoak eskola garraioa kontrolatzeko lanak gehitu ditu

Mugikortasun plana 2016-12-05 | 0

Joan den aste osoan zehar, Errenteriako Udaltzaingoak, Euskadiko Bide Segurtasunerako Plan Estratekikoan kokatzen den Garraio Eskolako Ibilgailuen Zaintza eta Kontrolaren kanpainaren baitan, eskola garraioa egiten duten ibilgailuak kontrolatzeko lanak gehitu ditu herriko ikastetxeetan. Kontrol lan horiek ikastetxe horien ingurumarietan egin dira eta ez da inolako hutsunerik detektatu, kontrolatutako bederatzi autobusek indarrean dagoen legeria betetzen baitute.. […]

Bizikletak

Errenteriako bizikleta-bide sarean batez beste 1.400 bizikleta ibiltzen dira egunero

Ingurumena | Jasangarritasuna | Mugikortasun plana | Mugikortasuna 2016-11-18 | 0

2016ko martxoaren 16an Udalak onartu zuen Oinezkoen eta Bizikleten Mugikortasunerako Udal-plana, Trafiko-, Hirigintza- eta Ingurumen-sailen artean egindako lankidetzarekin. Agindu horren arabera, joan den irailean eta urrian, Udalak Errenteriako Udal Bizikleta-sarearen erabileraren jarraipena eta ebaluazio-sistema ezarri zuen, bizikleten zenbaketa sistematikoan oinarriturik. Hori guztia gauzatu da Mugikortasun Iraunkorrerako Europako Astearen baitan. Datu horiek sarearen kudeaketa hobetzeko aukera […]

iztietako zubia

Iztietako zubia hobetzeko lanak burutu dira

Hiri antolamendua | Iztieta | Mugikortasun plana 2016-10-11 | 0

Iztietako zubia hobetzeko lanak egin dira azken astetan. Zubia margotu eta argitu egin da. Lan bertikaletan aditua den enpresa batek burutu ditu lan hauek eta 24.163,70 euroko ordaindu dira. Aipatutako lanak Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiaren Ekintza-planean aurreikusitako lanen artean sailka daitezke. Paisaiaren planeko 4. ekintza bezala aurreikusten zen Iztietako erribera berreskuratzea eta honen barruan oinezkoentzako […]