Gordailua | Plan estrategikoa

IMG_20171011_110131_183

ZU! Zure Udala zerbitzua kokatuko den guneko lanak hasiko dira

eUdala | Gardentasuna | Partehartzea | Plan estrategikoa 2017-10-11 | 0

Espazioa egokitzeko lanek bi hilabete eta erdi iraungo dute. Astelehenean, urriaren 16an, hasiko dira espazio horretako lanak udaletxeko beheko solairuan. Momentuz, herritarrek orain arte bezala, sarrerara joan beharko dute ohiko izapideak egitera, baita errenta eta diru bilketarekin zerikusia duten izapideak egitera ere;  izan ere, lehen fasean, errenta eta diru bilketa gunea egokituko dute. Ondoren, arreta […]

ZU Zure Udalaren aurkezpena

Udalak ZU! Zure Udala aurkeztu du, modernizazioan aurrerapauso handi bat suposatzen duen arreta zerbitzu berria

ADN | Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2017-07-05 | 0

Udalak ia bi urte daramatza herritarren arreta zerbitzu integrala lantzen. ZU! Zure Udala zerbitzua, 2018ko hasieran jarriko da martxan eta herritarra artatzen den modua modernizatuko du. Herritarrak modu berrian atenditzea eragindo duen zerbitzu berri hau pertsona, antolakuntza eta esparru teknologikoan inbertsio garrantzitsuak bultzatuta egingo da. Errenteria 2025 Plan estrategikoak bere egiten zuen lan ildoetako bat […]

kudeaketa planaren aurkezpena 1

Udalak 2019 helburu, kudeaketa plana aurkeztu du, kudeaketa eraginkorrago batetarako tresna

Gardentasuna | Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2017-06-23 | 0

Legegintzaldiaren erdialdea pasatu den honetan hartutako konpromisoen %73 bete dira edo betetzen ari dira dagoeneko. Udalak 2019 helburu, kudeaketa plana aurkeztu du, kudeaketarako eraginkorrago batetarako tresna. Legegintzaldiaren erdialdea pasatu den honetan hartutako konpromisoen %73 bete dira edo betetzen ari dira dagoeneko. Errenteria 2025 Plan Estrategikoa eragile sozial, sindikatu, alderdi politiko, garapen agentzia, enpresari eta herritarren […]

Jon Collar, Jon Txasko, Agustin Erkizia, Errapel Ibarloza

EHUrekin lankidetzan burutzen ari da Udala helburuetan oinarritutako aurrekontuak garatzeko proiektua

Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2017-06-08 | 0

Errenteriako Udala hainbat aldaketa burutzen ari da erakundearen funtzionamenduan, administrazioa hurbilagoa, gardenagoa, azkarragoa eta eraginkorragoa izan dadin. Aldaketa ugari diren arren, nabarmentzekoa da erlazionatuta dauden hiru elementu eraldatzearen aldeko apustua. Alde batetik, urteak daramatza Herritarren Arreta Zerbitzua abian jartzeko lanean, leihatila bakarrean erantzun ahal izateko herritarren beharrei eta Udalaren eguneroko zerbitzuak arinagoak eta hurbilagoak izan […]

Fanderiako errota

Iazko gerakinak 2,3 milioi euroko inbertsio berriak egitea ahalbidetuko dio udalari

ADN | Gardentasuna | Plan estrategikoa 2017-04-11 | 0

Aurten ere Errenteriako Udalak aurrekontuetan aurreikusi ez ziren jarduketak gauzatu ahal izango ditu kudeaketaren gerakinari esker. “Finantza-kudeaketa ona egiteari esker egoera ekonomiko saneatuarekin itxi ahal izan dugu” azaldu du Jon Txasko Ogasun zinegotziak. Agerraldian azaldu duenez, gerakin horren zati handi bat erabili ahal izango dute 2025 Plan Estrategikoko proiektuetan aurrera egiteko eta, bereziki, Legegintzaldi Plana […]

2017ko aurrekontuak

2017rako aurrekontuak aurkeztu ditu Udalak

Gardentasuna | Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2016-12-02 | 0

Errenteriako Udalak prest ditu hurrengo urterako aurrekontuak. Hilabete honetako udalbatzan onartuko dira aurrekontuak. Irisgarritasunean (Alabergako igogailuetan) izango da inbertsiorik handiena; eta kultura ardatz izango dute aurrekontuek, horren erakusgarri, Beraunko Kultur etxea. Emakumeen etxearen eraikuntzak ere garrantzia handia izango du. Bestalde, auzo batzarretan egindako proposamenak ere (garbiketa, errepideen txukunketa eta SAC zerbitzua) aintzat hartuko dira. Aurreko […]

prentsaurrekoa_Oiartzun_ibaia

Oiartzun ibaiaren Paisaiaren Ekintza Plana herritarrei aurkeztuko die Udalak asteazkenean

Ingurumena | Plan estrategikoa 2015-10-05 | 0

Errenteriako Udalak Ekogarapen enpresarekin elkarlanean Oiartzun ibaiaren inguruneko Paisaiarekin ekintza plana gauzatu du. Plan honek, zeinak plan estrategikoa oinarritzat duen, 12 ekintza eta 47 proposamen biltzen ditu. Horien denen zehaztapenean, eragile ezberdinek parte hartu dute. Hala nola, kirol elkarteek, talde ekologistek edota bizilagun elkarteek. Bernar Lemos hirigintza eta hiri mantenuko zinegotziaren arabera, horrek balio behigarri […]

auzokoudaltzaingoa

Udaltzaingoaren eredu berriak sustatutako proaktibotasunak emaitza onak izan ditu

ADN | Agustinak | Alaberga | Auzoak | Beraun | Bidearen Bidean | Bizitzeko espazioak | Erdigunea | Etorkizunaren Bidean | Fanderia | Gabierrota | Galtzaraborda | Gaztaño | Igantzi | Iztieta | Kaputxinoak | Lartzabal | Mugikortasun plana | Olibet-Ugarritze | Plan estrategikoa | Pontika | Udal antolamendua | Zamalbide 2015-05-29 | 0

Errenteriako Udaleko arduradunek, Udaltzaingoaren 2014ko jarduera-memorien datuak helarazi dituzte eta bertan, udaltzainen jardueretan prebentzioa sustatzeak trafiko-zehapenen datuak eta herritarren ohiturak aldatu dituela nabarmendu dute. Azaldu dutenez, prebentzio jaduerak %55a igo dira Auzozain polizia eredua abian jarri zenetik. Halaber, trafikoa zaintzeko jarduerak ere areagotu egin direla azpimarratu dute; izan ere, 2014an 1,786 jarduera izan ziren, aurreko […]