Archive | Gardentasuna

Fanderiako errota

Iazko gerakinak 2,3 milioi euroko inbertsio berriak egitea ahalbidetuko dio udalari

ADN | Gardentasuna | Plan estrategikoa 2017-04-11 | 0

Aurten ere Errenteriako Udalak aurrekontuetan aurreikusi ez ziren jarduketak gauzatu ahal izango ditu kudeaketaren gerakinari esker. “Finantza-kudeaketa ona egiteari esker egoera ekonomiko saneatuarekin itxi ahal izan dugu” azaldu du Jon Txasko Ogasun zinegotziak. Agerraldian azaldu duenez, gerakin horren zati handi bat erabili ahal izango dute 2025 Plan Estrategikoko proiektuetan aurrera egiteko eta, bereziki, Legegintzaldi Plana […]

kaputxinotako makina3

Poltsa konpostagarriak banatzeko makina berria ipini eta egindako inkesten berri eman da

Gardentasuna | Ingurumena | Kaputxinoak 2017-03-07 | 0

Bosgarren edukiontziarako poltsa konpostagarriak jasotzeko makina berria ipini dute Kaputxinoetan, Sorgintxulo kaleko 11.ean. Erabiltzaileek bertan jaso ahal izango dituzte birziklatzeko poltsak, doan eta eroso. Hala egiten dutenek, gainera, gutxiago ordainduko dute zaborren tasan. Hasiera batean hiru makina instalatu zituen doaneko poltsa konpostagarriak banatzeko (Beraunen, Iztietan eta Galtzarabordako Kiroldegian). Beharrezkoa da aurretik izena emanda izatea bosgarren […]

Portada-zarataMapa

Zarata-mapa onartu berri du Udalak

Gardentasuna | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-02-08 | 0

2016ko martxoaren 4an kontratatu zituen Errenteriako zarata-mapa, zarataren kontrako ekintza-plana eta zarataren zein bibrazioen udal-ordenantza osatzeko lanak. Urte bereko irailean, udalerriko zarata-mapa osaketa lanak amaituta, dokumentua erakusketa-publikoan izan zen hilabetez, interesa zuten herritar eta eragileek ekarpenak egiteko aukera izan zezaten. Epe hori igarota eta egindako ekarpenak aztertu ondoren, 2017 urtarrilaren 18an, Errenteriako Udaleko Gobernu Batzordeak […]

20161202_110552

2017ko aurrekontuen laburpena prestatu du Udalak

eUdala | Gardentasuna 2017-01-09 | 0

Udalak argitaratu ditu 2017rako aurrekontuak eta Gardentasun atarian daude ikusgai. Laburpen bat ere prestatu da, hiritarrek inbertsioak errazago uler ditzaten. Honako estekan klik eginda kontsultatu daiteke. Irisgarritasunean (Alabergako igogailuetan) izango da inbertsiorik handiena; eta kultura ardatz izango dute aurrekontuek, horren erakusgarri, Beraunko Kultur etxea. Emakumeen etxearen eraikuntzak ere garrantzia handia izango du. Bestalde, auzo batzarretan […]

2017ko aurrekontuak

2017rako aurrekontuak aurkeztu ditu Udalak

Gardentasuna | Plan estrategikoa | Udal antolamendua 2016-12-02 | 0

Errenteriako Udalak prest ditu hurrengo urterako aurrekontuak. Hilabete honetako udalbatzan onartuko dira aurrekontuak. Irisgarritasunean (Alabergako igogailuetan) izango da inbertsiorik handiena; eta kultura ardatz izango dute aurrekontuek, horren erakusgarri, Beraunko Kultur etxea. Emakumeen etxearen eraikuntzak ere garrantzia handia izango du. Bestalde, auzo batzarretan egindako proposamenak ere (garbiketa, errepideen txukunketa eta SAC zerbitzua) aintzat hartuko dira. Aurreko […]

transparentzia portala

Errenteriko Udalak gardentasun eta datu irekien ataria ireki du

eUdala | Gardentasuna 2016-10-14 | 1

Errenteriko Udalak gardentasun eta datu irekien ataria ireki du: gardentasuna.errenteria.eus. Pauso garrantzitsua izango da webgune hau gardentasunari dagokionez eta informazio publikoa bilatu eta erabiltzeko sinplifikatzeari dagokionez.  Atariak informazio publikoa eskuratzeko bideari eta gobernu onari buruzko 19/2013 Legeak eta 2015 urte amaieran aurkeztutako Legegintzaldi Planaren konpromezuak betetzen ditu. Zentzu honetan gogoratu behar da, Legegintzaldi Planak 2012. […]

Auzo-Batzarak-e1392799630344

Auzo batzarrak izango dira datorren astean Olibeten, Pontikan, Fanderian eta zentruan

Erdigunea | Fanderia | Gardentasuna | Olibet-Ugarritze | Pontika 2016-10-14 | 0

Datorren astean auzo batzarren dinamikari berriz ekingo dio Udalak hauteskundeen etenaldiaren ondoren eta falta diren auzoak bisitatuko ditu. Horretarako Julen Mendoza alkatea eta Bernar Lemos hirigintza eta mantenu zinegotziak hurrengo batzarrak egingo dituzte azken bi urteetan egindakoaren kontu eman eta auzotarrek egiteko dituzten proposamen eta ekarpenak jasotzeko. Honakoak dira auzo batzarren lekuak eta datak: Astelehena […]

20160720_103219 [1600x1200]

Lekuonako lanen lizitazio berria egingo du Udalak eta orain arte eraiki duen enpresa zigortu

Gardentasuna | Kultura 2016-07-20 | 0

Lekuonako eraikuntza lanen lizitazio berria egingo du Udalak eta orain arte eraiki duen enpresa zigortuko du obretan izan duen atzerapenagatik. Hala adierazi dute gaur Julen Mendoza alkateak eta Ion Kollar Kultur zinegotziak.  Gobernu-taldeak adierazi du gaur, uztailak 20, Errenteriako Udaleko Tokiko Gobernu Batzarrak erabaki duela Lekuona eraikineko obren kontratua suntsitzea eta 37.053 euroko zigorra ezartzea […]

TrafikoaIztieta_2

Errenteriako Zarata mapa osatzeko bilera izango da asteazkenean

Alaberga | Galtzaraborda | Gardentasuna | Igantzi | Ingurumena | Jasangarritasuna | Kaputxinoak | Partehartzea 2016-06-27 | 0

2016an Errenteriako Udalak hiriko zarata-mapa burutzeko lanak abiatu zituen. Aipatu lanak osatu eta hiritarren iritziak jaso asmoz, ekainaren 15ean eta 16an,  ikerketa egin duen ACC, Centro de Acústica Aplicada enpresako teknikariek hainbat auzo elkarte eta herritarrekin aztertu ditu emaitzak. Udaletxean egindako bilera hauetara hurbildu diren pertsonek zarataren inguruko neurketa proposamenak egiteko eta zarataren inguruan duten […]