Archive | Giza Eskubideak

Ekitaldia_2017_12_12_aintzatespena

1977ko Amnistiaren II. Asteko biktimei aitortza ekitaldia

Giza Eskubideak 2017-12-12 | 0

1977ko II. Amnistiaren astearen testuinguruan gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei oroimen eta aitortza ekitaldia egin die Errenteriako Udalak gaur arratsaldean. Errenteriako Udalak jarraitu nahi du udalerriko indarkeriaren biktimen aintzatespen instituzionalean ekindako bidean. Hori dela eta, udal indar politikoen elkarlanetik eta horien arteko kontsentsutik eratorri da gaurko ekitaldia. Hain zuzen ere, Memoria partekatu baterantz dokumentua oinarri […]

memoria_partekatu_baterantz

1977ko Amnistiaren Astean gertatutako giza eskubideen urraketen biktimei aitortza ekitaldia egingo diete

Giza Eskubideak 2017-12-04 | 0

Memoria partekatu baterantz dokumentua oinarri hartuta, 1977ko Amnistiaren Astean gertatu ziren giza eskubideen urraketen biktimak gogoratuko ditu udalak abenduaren 12an egingo duen ekitaldian. Parte hartzeko gonbidapenak nahi izanez gero, 943 449 611 telefonora deitu edo alkatetza@errenteria.eus helbidera mezua idatzi. Ekitaldiaren harira honela dio udalaren oharrak hitzez hitz: Errenteriako Udalak jarraitu nahi du udalerriko indarkeriaren biktimen […]

giza-eskubideak-portada

Giza Eskubideen Astea izango da abenduaren 1etik 16ra eragile desberdinen parte-hartzearekin

Giza Eskubideak 2017-11-30 | 0

Giza Eskubideen Astea ospatuko da hirugarren urtez Errenterian abenduaren 1tik 16ra bitarte eragile desberdinen parte-hartzearekin. Abenduaren 10ean da Nazioarteko Giza Eskubideen eguna, eta Errenteriako Udalak, giza eskubideen arloan lan egiten duten elkarte desberdinekin elkarlanean, ekintza desberdinak antolatu ditu abenduaren 1etik 16ra bitarte. Hirugarren edizio honetarako aukeratutako leloa Edozeinek, munduko edozein txokotan, izan beharko lituzke eskubide […]

habian-banner1

Bekoz Beko elkarteko kideek, azidoarekin erasoak jasandako emakumeekin batera, Habian! haztegia eta Oarsotek bisitatuko dituzte gaur

ADN | Berdintasuna | Giza Eskubideak 2017-11-23 | 0

Ritu, Sonya y Roopa azidoz erasoak jasan ondoren bizirik atera diren hiru emakume dira, indiarrak. Hiru Sheroes (heroiak indiarrez) hauek, Indian maiz gertatzen den genero indarkeria hau jasan duten emakumeen egoera zabaldu nahi dute, praktika hauek erroz kendu eta esperientziak elkarbanatu. Pasaiako Bekoz Beko Elkartearen eskutik -generoaren indarkeriaren aurkako Elkartea- Gipuzkoa bisitatzen ari dira, bere […]

erakusketa-A25

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira ikasleek egindako sormen lanak ikusgai daude Maria Lezon

Berdintasuna | Giza Eskubideak 2017-11-21 | 0

Azaroaren 25aren harira, Errenteriako Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeetako ikasleek sormen lanak egin dituzte eta ikusgai daude Maria Lezo kalean azaroaren 24ra arte. Errenteriako Udalak herriko hezkuntza formala osatzen dutenekin elkarlanean egindako egitasmoaren emaitza da, giza eskubideen urraketen gaia lantzeko, eta A25aren harira artea nahiz diziplina desberdinak erabiliz garatu duten egitasmoaren emaitza. Hain zuzen […]

oroimen-bulegoa

Gurs-eko konzentrazio eremura bisita antolatu dute

Giza Eskubideak 2017-11-13 | 0

Oarsoaldeko Pikoketa Elkarte Errepublikanoak, Errenteriako Udalaren laguntzarekin, Gurs-eko (Frantzia) kontzentrazio-esparrurako bisita antolatu du azaroaren 26an, igandean. Bisita honetan Josu Txueka historialariak hitzaldi labur bat eskainiko du, ikus-entzunezko batez lagunduta, Gurs-eko eremuan bertan. Autobusa doakoa da eta 25 euroko eguneko menua eskainiko dute nahi duenarentzat. Joateko interesa dutenek izena eman dezakete, azaroaren 17ra arte, ostiralera arte […]

erakusketa4

‘Emeek emana’ erakusketa zabaldu dute Merkatuzarren

Giza Eskubideak | Kultura 2017-10-27 | 0

Errenteria 1936-1945, Gerra Zibila eta memoria historikoa ekimenaren baitan kokatutako erakusketa zabaldu dute gaur arratsaldean Merkatuzarren, Jose Luis Caso aretoan. Emeek emana erakusketa, Intxorta 1937 Kultur Elkartearen proiektua da, Mauro Saraviaren argazkiekin, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzaz. Azaroaren 11ra arte zabalik egongo da, astelehenetik larunbatera, 17:00etatik 20:00era Protagonisten argazki eta testigantzetan oinarrituta dagoen kontakizunen bilduma da […]

IMG_20171025_134801_346

Brahim Dahane ekintzaile sahararrari harrera egin dio udalak

Giza Eskubideak | Solidarioa 2017-10-25 | 0

Errenteriako Udalak harrera egin dio Brahim Dahane jaunari. Dahanek Saharan eta, oro har, munduan bakearen eta giza eskubideen alde egindako lana aitortu dio udalak gaur, udalbatzar aretoan eginiko ekitaldi xumearekin. Errenteriako alkate Julen Mendozak eta udalean ordezkaritza duten lau indar politikoetako ordezkariek udaletxeko atarian hartu dute Brahim Dahane, udal txistulariek jotako doinuen artean. Ondoren, udalbatzar […]

Brahim_Dahane

Brahim Dahane ekintzaile sahararrari harrera egingo dio udalak

Giza Eskubideak 2017-10-23 | 0

Errenteriako Udalak harrera egingo dio Brahim Dahane jaunari. Dahanek Saharan eta, oro har, munduan bakearen eta giza eskubideen alde egindako lana aitortu nahi dio Udalak ekitaldi xume honen bidez. Harrera, asteazkenean, urriaren 25ean izango da, 13:30ean, udalbatzar aretoan. Ekitaldi irekia izango da, eta Errenteriako Udalak herritarrei dei egin nahi die bertan parte har dezaten. 1965ean […]