Archive | Berdintasuna

casa de las mujeres

Herriko eta eskualdeko diseinatzaileei dei egin die Emakumeen Etxeak beraien portfolioak bidaltzeko

Berdintasuna 2018-04-25 | 0

2016an Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua egin zuten. 2017an prozesuan definitutako egiturak martxan jarri zitusten eta, geroztik, lanean egon dira. Geroz eta gertuago dago Emakumeen Etxea irekitzeko unea eta, horregatik, irudia izateko momentua iritsi dela erabaki zuen Emakumeen Etxearen Batzarrak. Azkeneko Batzarrean, herriko eta eskualdeko diseinatzaileei deialdia zabaltzea erabaki zen. Jasotzen diren portfolioen artean […]

zaintza arkitekturak h

Hitzaldia ostegunean: ‘Zaintza arkitekturak: zahartzaroa, zaintza eta etxebizitza jomugan’

Berdintasuna 2018-04-24 | 0

2016an Errenteriako Emakumeen Etxea definitzeko hausnarketa prozesua egin zuteb. 2017an prozesuan definitutako egiturak martxan jarri zituzten eta, geroztik, lanean egon dira. Azkeneko Batzarra otsailean egin zen eta bertan, nahiz eta fisikokio etxea oraindik ez izan, Batzarrak ekintzak antolatzea erabaki zuen. Hortaz, aste honetan, apirilaren 26an, Zaintza arkitekturak: zahartzaroa, zaintza eta etxebizitza jomugan hitzaldia antolatu da. […]

Emakumeen-indarkeriari-ez-980x1024

Bi emakume erailak Gasteizen

Berdintasuna 2018-04-23 | 0

Gasteizen bi emakume hil zituzten ostiralean. Gertakari larri hori dela-eta, Oarsoaldeko udalek, Errenteriako Berdintasunerako Kontseiluak eta Pasaiako Emakumeen mahaiak bat egingo dute Oarsoaldeko Mugimendu Feministek gaurko, apirilak 23, astelehena, egin dituzten deialdiekin: – Errenteria: 19:30ean Niessen merkataritza-gunean. – Oiartzun: 19:30ean Herriko plazan. – Pasaia: 20:00etan Antxoko Gure Zumardian. Gertakari hori dela-eta, jendaurrean eta aho batez […]

Eraldaketa feministarako eskola h

Hiru ikastaro berri Eraldaketa Feministarako Eskolako udaberrirako

Berdintasuna 2018-04-11 | 0

Apirila eta ekaina bitarterako antolatutako Eraldaketa Feministarako Eskola aurkeztu du Errenteriako Udalak. Urrian eman zen hasiera eskolaren laugarren ikasturteari eta, geroztik, hainbat ikastaro eta talde martxan egon dira. Oraingo honetan, apirila eta ekaina bitarterako hiru ikastaro berri proposatzen dira: – Autodefentsa feminista. Ikastaro honen helburua erasoak identifikatzea da eta indarkeria nola sortzen eta eraikitzen den […]

Mariasun Landa Sariak 2018, Idoia Fraile (Pilar Fraile), Iñigo Legorburu (Kontxi Ruiz),

VIII. Mariasun Landa sarietako lan irabazleak eskuragarri daude

Berdintasuna 2018-03-26 | 0

Idoia Fraile Ugalde eta Iñigo Legorburu Arregi izan dira VIII. Mariasun Landa Sarien irabazleak, Pilar Fraile Sarasolak eta Kontxi Ruiz Royok gerra garaian bizitakoak jasotzen dituzten idazlanekin. Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren aldiz antolatu dute lehiaketa hau. Orain Errenteriako Udalak saritutako lanak eskuragarri jarri ditu  edozeinek deskagatzeko moduan ondorengo loturetan. Era berean, sari banaketa […]

Mariasun Landa Sariak 2018, Idoia Fraile, Iñigo Legorburu

Idoia Fraile eta Iñigo Legorburu izan dira VIII. Mariasun Landa Sarien irabazleak

Berdintasuna 2018-03-12 | 0

Idoia Fraile Ugalde eta Iñigo Legorburu Arregi izan dira VIII. Mariasun Landa Sarien irabazleak, Pilar Fraile Sarasolak eta Kontxi Ruiz Royok gerra garaian bizitakoak jasotzen dituzten idazlanekin. Errenteriako Udalak, Berdintasunerako Kontseiluaren babesarekin, zortzigarren aldiz antolatu dute lehiaketa hau. Larunbatean izan zen sari ematea, eta idazlanen protagonistak, Pilar Fraile Sarasola eta Kontxi Ruiz Royo, bertan zirela […]

erakusketa, emakumeak eta kirola, M8, 2018

‘Emakumea eta Kirola Errenterian’ erakusketa ikusgai dago Galtzarabordako kiroldegian

Berdintasuna | Kirola 2018-03-05 | 0

Errenteriako Kiroletako azpisailak erakusketa berri bat antolatu du Galtzarabordako udal kiroldegiko hallean, martxoaren 8aren eta Errenterian emakumezkoen kirolari buruz egingo diren ekitaldien harira. Erakusketak jasotzen duen argazki bildumak emakumezkoen kirola ikustarazi eta ezagutzera eman nahi du. Emakumezkoen kirolak garrantzia handia du Errenterian, eta Errenteriako kirol instalazioetan harpidetuta dauden pertsonetatik %50,52 emakumezkoak izateak garbi erakusten du […]

kartela-moztuta

Ekitaldiz betetako hilabetea aurkeztu dute emakumeen nazioarteko egunaren harira

Auzoak | Berdintasuna | Kultura 2018-02-28 | 0

Badator martxoaren 8a, emakumeen nazioarteko eguna, eta honen harira Errenteriako Udalak, hainbat emakume talde eta talde feministek Berdintasun Kontseiluarekin batera egitarau zabala antolatu dute. Martxoaren 1ean hasi, eta 27ra arte luzatuko dira eragile desberdinek antolatutako ekintzak. Horien artean martxoaren 8rako antolatuta dagoen emakumeen greba nabarmendu dute udaletik. Errenteriako Udaleko talde politiko guztiek babesa eman diote […]

udala_logoa

Arlo ezberdinetako 18 diru-laguntza emateko oinarriak eta deialdiak onartu dituzte

Berdintasuna | Euskara | Gazteria | Hezkuntza | Ingurumena | Kirola | Kultur aniztasuna | Kultura 2018-02-12 | 0

2018an Errenteriako Udalak emango dituen diru-laguntza lerroen oinarriak eta deialdiak onartu dituzte. Arlo ezberdinei dagozkien laguntzak dira, guztira 18 deialdi, azkenekoa, gaurko aldizkari ofizialean argitaratutakoa, ingurumen arloari dagokiona. Besteak beste, kirola, hezkuntza, hizkuntza politika, gizarte aniztasuna, berdintasuna, kultura edo gazteria arloei loturiko laguntzak dira. Deialdi bakoitzaren ezaugarriak, epeak eta baldintzak ondorengo artxiboetan kontsulta daitezke, zerrenda […]