Gordailua | Energia berriztagarriak

HitzaldiaXenpelar

1. Energia-astearen balorazio positiboa egin du Udalak

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-07-05 | 0

Ekainaren 15-22 bitartean Errenteriako 1. Energia-astea ospatu zuen Udalak biztanleria energia-erabilera egokiaren alde jardun eta ingurumen-kontzientzia handiagotu asmoz. Izan ere, 2020. urterako errenteriarrek 2007an baino %20´16 CO2 gas isuri gutxiago isurtzeko helburua jaso zuen Udalak, Errenteriako Energia Iraunkorrerako Ekintza Planaren (EIEP) baitan. Errenteriako Udalak positiboki baloratu du 1. Energia-asteko jarduera ezberdinetan izandako partaidetza. Hitzaldietara hurbiltzea ezinezkoa izan bazenu, eskura […]

Azoka

Larunbateko azokak energiaz bete zuen Gamon Zumardia

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-06-20 | 0

Larunbata goizean energia giroan ospatu zen energia-azoka. Usurbilgo lanbide eskolaren laguntzaz, energia berriztagarriekin dabiltzan tresnak izan ziren ikusgai: eguzki-panelak, eguzki-sukaldeak, … Azken honetan frijitutako txistorra dastatu zuten bertaratutakoek. Horretaz gain, 5 ibilgailu elektriko eta 8 ibilgailu hibrido ikusteko eta probatzeko aukera izan zen. Watt Erronka arrakastatsua Hibaikako neska-mutilez osatutako hiru talde lehia bizian ibili ziren […]

PrentsaurrekoWeb

Hamaika ekimen Errenteriako 1. Energia Astean

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2017-06-09 | 0

2017ko Europako Energia Iraunkorraren astearekin bat eginez, ekainaren 15etik 22ra Errenteriako I. Energia Astea antolatu du Udalak. Aste honen helburua gizartea sentsibilizatzea izango da, modu horretan, herritarrek beren kabuz, egunerokotasunean, energia erabilera egokiaren alde jardun ahal izateko eta ingurumen kontzientzia handiagotzeko. 2020 urterako errenteriarrok 2007an baino %20´16 CO2 isuri gutxiago isurtzeko helburua jarria dugu, Errenteriako […]

Argiteria300

Errenteriako Energia-mahaia azaroaren 24an bilduko da

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-11-23 | 0

2015eko maiatzaren 6an Errenteriak Energia Iraunkorrerako Ekintza-plana (EIEP) onartu zuen, emisio baxuen ibilbide orria definitzeko asmoz. Horrek ahalbidetu egingo du Udalak Alkateen Itunaren izeneko europako ekimenari atxikitzearen ondorioz hartutako konpromisoa betetzea: 2020. urtean berotegi efektuko gasen (BEG) emisioak gutxienez %20 murriztea, oinarri urtearekin alderatuta (2007). EIEP planak 80 neurri hartzen ditu bere baitan, 8 lerro […]

OarsoaldeaEP

Energia-iraunkortasuna aztergai izango da bihar Reina Aretoan

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea | Partehartzea 2016-11-16 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.), Errenteriako Udalaren, eskualdeko gainerako Udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren lankidetzarekin,  2015 urtean eskualde mailako energia-diagnosia eta Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zituen. Azken dokumentu honek 2015-2020 epealdia hartzen du eta 5 helburu estrategikoz, 21 jarduera-programez eta 78 ekintzez osatuta dago. Oarsoaldeko Energia-planak 2020 urtera bitartean lortu nahi dituen xedeak energia-kultura berri bat ezartzea […]

Indic-energeticos-300px

Errenteriako etxebizitzen energia-egoera ikertzeko bisitak antolatu dira

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Oarsoaldea 2016-09-21 | 0

Oarsoaldea eskualdeko Garapen Agentziak (Oarsoaldea, B.A.), Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteriako Udalen sozietate publikoa denak, eskualde mailako diagnostiko energetikoa prestatu eta, ondoren, Oarsoaldeko Energia-plana diseinatu zuen 2015. urtean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan. Aipatzekoa da planaren indarraldia 5 urtekoa dela (2015-2020) eta lehentasunezkoak diren Energia-planeko zenbait helburu nahiz ekintza aurten burutuko direla. 2016. urtean garatzen ari […]

LogoTxikia

Errenteriako Udalak bat egingo du, larunbatean, Planetaren Orduarekin

Energia | Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-03-18 | 0

Errenteriako Udalak aurten berriro ere “Planetaren ordua” ekimenarekin bat egiten du, hain zuzen ere duela hamaika urtetik hona nazioarte mailan egiten ari den ekimenarekin. Mundu osoko pertsonek beren ahotsak elkartzen dituzte ingurumenaren aldeko defentsan. Horregatik, Planetaren ordua mobilizazio eta herritarren parte-hartzerako kanpaina handia bilakatu da. Iaz, 2015an, 160 herrialdetako 7.000 hirik itzali zituzten monumentu nagusi […]

Compack of mayors

Errenteriak aitortza jaso du klima aldaketaren inguruan egindako lana dela eta

Energia berriztagarriak | Ingurumena | Jasangarritasuna 2015-11-26 | 0

Abenduan Pariseko COP21 Klima Aldaketaren Munduko Goi Bilera egingo da. Eta testuinguru honetan Eusko Jaurlaritzak Klima Aldaketaren kontrako Estrategia (KLIMA 2050) aurkeztu zuen atzo Kursaalean egindako ekitaldi batean. Hori aprobetxatuz, aitortza publikoa egin zitzaien EAEko hamar udalerriri, isuriak murriztera zuzendutako “Compact of Mayors” ekimen globalari atxikitzeagatik. Errenteriako Udala hamar udalerri horietako bat da. Nazio Batuek […]

udaletxea

Errenteriako Udalak diru-laguntzak eskatu ditu EIEPa gauzatzeko proiektuetarako, etorkizunean karbono gutxiko ekonomia izateko asmoz

ADN | Energia berriztagarriak | Hiri antolamendua | Jasangarritasuna | Udal antolamendua 2015-06-12 | 0

2015eko maiatzaren 6an, Errenteriako Udalak Energia Iraunkorrerako Ekintza Plana (EIEP) onartu zuen, jasota uzteko udalerriak Alkateen Ituna ekimen europarraren baitan hartutako konpromisoak betetzeko jarraitu beharreko bidea, alegia berotegi-efektuko gasen isuriak 2020rako 2007koak baino %20 gutxiago izatea lortzeko. Planean 80 neurri zehaztu dira, 8 ildo estrategikotan banatuta: eraginkortasun energetikoa, energia berriztagarriak, mugikortasun iraunkorra, biodibertsitatea edo hondakinak, […]