Archive | Euskara

antzerki eskolak-portada

Euskara ikasleentzat antzerki eskolak eskainiko dituzte Oarsoaldeko euskaltegietan

Euskara | Kultura 2018-02-16 | 0

Bigarren urtez antzerkigintza tailerrak egingo dituzte Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek otsailaren 26tik martxoaren 23ra bitartean. Ikasitako euskarari hauspoa ematea dute helburu eta ikasleek erabilerarako jauzia egin dezaten. Interesatuek otsailaren 19ra bitarte dute izena emateko aukera. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta lau herrietako antzerki taldeek sustatu dute ekimena. Pasaiako Badia Eskolak koordinatuko ditu gainerako taldeak, baina herri bakoitzean […]

aisa-portada-ona

AISA ikastaroetan, etorri berrientzako euskara eskoletan, izena emateko epea otsailaren 19an bukatuko da

Euskara | Kultur aniztasuna 2018-02-14 | 0

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada […]

udala_logoa

Arlo ezberdinetako 18 diru-laguntza emateko oinarriak eta deialdiak onartu dituzte

Berdintasuna | Euskara | Gazteria | Hezkuntza | Ingurumena | Kirola | Kultur aniztasuna | Kultura 2018-02-12 | 0

2018an Errenteriako Udalak emango dituen diru-laguntza lerroen oinarriak eta deialdiak onartu dituzte. Arlo ezberdinei dagozkien laguntzak dira, guztira 18 deialdi, azkenekoa, gaurko aldizkari ofizialean argitaratutakoa, ingurumen arloari dagokiona. Besteak beste, kirola, hezkuntza, hizkuntza politika, gizarte aniztasuna, berdintasuna, kultura edo gazteria arloei loturiko laguntzak dira. Deialdi bakoitzaren ezaugarriak, epeak eta baldintzak ondorengo artxiboetan kontsulta daitezke, zerrenda […]

udal euskaltegia

Urtarrilaren 31ra arte luzatu dute udal euskaltegiko ikastaroetan izena emateko epea

Euskara 2018-01-26 | 0

Errenteriako udal euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera, eta haietan izena emateko epea urtarrilaren 31ra arte luzatu du. Ikastaroak astean 10, 15 eta 20 ordukoak izango dira, astelehenetik ostegunera bitartekoak. Errenteriako Udalak badu diru-laguntza lerroa euskara ikasten dutenei laguntzeko eta, horren bitartez, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 arteko berreskuratu ahal izango dute. Horrez gain, ikastaroak […]

Eus_bide_p

Euskararen 20 urteotako bilakaera bideo batean jaso dute

Euskara 2018-01-25 | 0

Errenteriako euskararen udal ordenantzak 20 urte bete ditu. Errenterriaren ahalegin eta engaiamenduari esker, eta arau honek sustatutako neurriei esker, euskararen egoera hobetu da bere adierazle gehienetan. Udalak bideo batean jaso du egindako ibilbidea. 2017an egin ditu euskararen udal ordenantzak 20 urte. Urteotako datuak kontutan hartuz gero, esate baterako, euskal hiztunen kopuruak gora egin du,  %50 […]

udal euskaltegia

Udal euskaltegiak ikastaro berriak jarriko ditu abian otsailean

Euskara 2018-01-09 | 0

Errenteriako udal euskaltegiak ikastaro berriak eskainiko ditu otsailetik aurrera. Astean 10, 15 eta 20 orduko ikastaroen artean hautatzeko aukera izango dute ikasleek, eta eskola egunak astelehenetik ostegunera bitartekoak izango dira. Izena emateko epea zabalik dago urtarrilaren 26ra arte. Errenteriako Udalak badu diru-laguntza lerroa euskara ikasten dutenei laguntzeko eta, horren bitartez, ikasleek ordaindutako matrikularen %80 artekoa […]

Bertso saioa Errenterian

Aitor Albistur, Mikel Arrillaga eta Julene Iturbe bertsopaper lehiaketetan garaile

Euskara | Kultura 2017-12-21 | 0

Abenduaren 20an banatu zituzten XXIX. Zapirain Anaiak, eta XIX. Ibon Zabala bertsopaper lehiaketen sariak. Hona hemen emaitzak: XXIX. Zapirain Anaiak saria saria: Amaren bularra. Egilea: Aitor Albistur Pulido (Errenteria) saria: Oporretako sindromea. Egilea: Mikel Arrillaga Bereziartua (Ermua, Bizkaia) XIX. Ibon Zabala saria saria: Nik ere sinisten dizut. Egilea: Julene Iturbe Epelde (Azkoitia) saria: Hutsik Sariak banatu […]

san-tomas2017-portada

Guztia prest 2017ko San Tomas eguna ospatzeko

Auzolana | Euskara | Kultura 2017-12-20 | 0

Bihar ospatuko da San Tomas eguna, eta dagoeneko guztia prest dago, egitarau oparoa antolatu dute. Urtero bezala, Gamon zumardia izango da jaiaren erdigunea, baina ez dira faltako txistorra postuak eta musikariak beste hainbat plaza eta kale girotzen. Gamon Zumardiaz gain, ondoko lekuetan ere izango da zer ikusia: Agirre lehendakari plaza, Foru plaza, Biteri kalea, Herriko […]

Bertso_kanpoa

Puntako bertsolariak jardungo dira Niessen aretoan, asteazkenean

Euskara | Kultura 2017-12-18 | 0

Sona handiko bertsolariek hartuko dute parte Lau Haizetara Euskaltzaleon Topaguneak eta Xenpelar Bertso Eskolak asteazken honetarako, abenduaren 20rako, antolatu duten saioan. Bapateko bertsogintzan jardungo direnen artean daude igande honetako Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean aritu ziren Aitor Mendiluze eta Igor Elortza. Saioa asteazkeneko 18:00etan hasiko da eta sarrerak ordubete lehenago erosi ahal izango dira Nieseenen bertan. […]