Archive | Euskara

Tonuccirentzako liburua_3

Irrien Lagunek Tonucciri oparituko dioten liburua erakutsi diote Julen Mendoza alkateari

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza 2013-05-08 | 0

Oarsoaldeko Irrien Lagunen haur talde batek nolako herria nahiko lukeen azaldu dio Julen Mendoza Errenteriako alkateari gaur goizean. Orereta ikastolatik etorri den haur taldeak koloretako tximeletak, belardiak, mendiak eta ortzadarrak eskatu dizkio alkateari. Baina soberan dauden gauzak ere aipatu dizkiote, izan ere, txakur kaka eta kotxe gehiegi ikusten dituzte herriko kaleetan. Pleno Aretoan aurkeztu dituzten […]

Herri urrats

Hitzaldia eskainiko du Amets Arzallusek Herri Urratsen harira

Euskara | Herri Biziaren Bidean 2013-05-07 | 0

Errenteriak lotura estua izan du Iparraldearekin betidanik eta Seaskako ikastolen Herri Urrats jaialdira herritar asko joaten dira urtero urtero, euskararen eta euskal kulturaren inguruan harremanak estutzera. Hori dela eta, Gure esku taldeak, Orereta eta Langaitz ikastolek, Lau Haizetara elkarteak, Xenpelar bertso-eskolak eta Txintxarri elkarteak Amets Arzallus gonbidatu dute Iparraldean euskarak eta euskal kulturak bizi duten […]

motxian eby

Ekaitz Benitez izan zen Motxian Eby lehiaketan irabazle

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2013-05-06 | 0

“Atzoko euna oso normala izan zn: gosaldu, sofan etzan, bazkldu, sofan etzan, mriendatu, sofan etzan, afaldu ta … FSTAAA!” mezuak eman zion Ekaitz Benitez oiartzuarrari Motxian Eby lehiaketan Oarsoaldeko lehenengo postua. Pasa den ostegunean, hilak 2, izan zen  Buruntzaldea eta Oarsoaldea eskualdeak antolaturiko Motxian Eby mezu lehiaketako sari-banatze ekitaldia Perurenan. Lehiaketan 12-16 urte bitarteko 178 […]

Errenterian izan zen Kuadrilategi festa

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2013-04-26 | 0

Pasa den apirilaren 14an egin zuten Kuadrilategi festa Errenterian. Egitasmoaren parte diren eskualdeko hainbat taldek hartu zuten parte eta giro ezin hobean igaro zuten eguna gazteek. Kuadrilategi, 13-15 urte bitarteko gazteei zuzendutako egitasmoa da eta hizkuntza-ohituretan eragitea du helburu.

esmalteria-azkena_1024x293

Euskararen aldeko murala sortuko du bihar Gure Esku taldeak

Euskara | Herri Biziaren Bidean 2013-04-12 | 0

Euskara eta euskalgintza sustatzen diharduen Gure Esku taldeak, Koldo Mitxelena plazako Zuketz tabernaren odoan, dagoen horma luzea marogotuko du bihar, apirilaren 13. “Euskaraz haurrei eta txakurrei bakarrik?” lelopean sortuko dute murala, hainbat marrazki bizidunetako pertsonaia ezagunak irudikatuz. Antolatzaileek errenteriarrak margolan honetan parte hartzera gonbidatu dituzte. “Arropa zaharrez jantzita bertaratzeko” gomendioa ere egin diete herritarrei. Pintaketa […]

udal euskaltegia

Oraindik ere leku libreak daude langabetuentzat antolatutako euskara ikastaroetan

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Udal komunikabidea 2013-04-11 | 0

Errenteriako Udalak jakinarazi nahi du, oraindik ere leku libreak badirela aste honetan hasi diren langabetuentzat antolatutako euskara ikastaroetan. Maila ezberdineko bi talde sortu dira; Udal euskaltegian bata eta Xenpelar AEK euskaltegian bestea. Udal euskaltegiko taldea 0 urratseko ikasleek osatu dute. Eskolak, astelehenetik ostiralera izango dira, 9:15etatik 13:30etara. Interesa dutenek  943449680 telefono zenbakira dei dezakete. Xenpelar […]

Abian da Motxian Eby mezu lehiaketa

Euskara | Herri Biziaren Bidean 2013-04-10 | 0

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak eta Buruntzaldeko Euskara Zerbitzuek elkarlanean martxan jarri dute 2013ko Motxian Eby mezu lehiaketa. Aurtengo lehiaketan Oarsoaldeko eta Buruntzaldeko 12 eta 16 urte arteko gazteek har dezakete parte eta horretarako 140 karaktere inguruko mezu bat bidali beharko dute honako gaiari erantzunez: Mezu bat jaso duzu: “zmz atzokoa?” Zer erantzungo diozu? Lehiaketan parte hartzeko […]

Euskarazko komunikazio eskolak

Euskaraz komunikatzen ikasteko eskolak berriro martxan

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2013-04-04 | 0

Aste Santuko oporraldiaren ondoren, apirilaren 8tik aurrera, Banaiz Bagara Elkarteak eta Errenteriako Euskara Departamentuak martxan jarriko dituzte berriro euskara ikasteko saioak. Klaseak astean behin izaten dira eta berauetan, euskara era sinplean ikasten da, egunero gerta daitezkeen egoeren aurrean euskaraz egin ahal izateko, bai lagun artean, bai kalean eta baita lanean ere. Irune Balentziaga Euskara zinegotziak […]

Juntaizoa_532x768

“Juntaizoa”, gaur, Gure Esku taldeak antolatuta

Bidearen Bidean | Euskara 2013-03-25 | 0

Jada bi hilabete pasa dira euskara eta euskalgintza sustatzen diharduen Gure Esku taldeak lehen aurkezpena egin zuenetik. Orain arte egindakoaren gaineko hausnarketa egiteko “Juntaizo” bat proposatu dute gaur, hilaren 25, 19:00etan, Merkatuzarren. Bilkuran, taldearen filosofia eta proiektuaren ibilbidea herritar ororekin partekatu nahi dituzte antolatzaileek. Hemendik aurrerako erronka, ideia eta iradokizunen berri eman nahi dute eta […]