Archive | Gazteria

sare sozialak kiroletan-h

Adin txikikoekin kirol ingurunean sare sozialak erabiltzeari buruzko informazio saioa

Gazteria | Kirola 2018-10-08 | 0

Urriaren 17an, asteazkenean, ‘Adin txikikoekin Whatsappa eta sare sozialak nola erabili kirol-esparruan’ informazio saioa eskainiko dute Galtzarabordako Udal Kiroldegian 18:00etatik 20:00etara. Saioa Kirolaren Euskal Eskolak antolatu du, Errenteriako Udaleko Kiroletako azpisailaren laguntzarekin, eta bereziki honako hauei dago zuzenduta: kirol entitateetako arduradunei, adingabeak dituzten kirol taldeetako entrenatzaileei, jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako ikasleei eta oro har […]

Udalekuak

Aisialdiko hezitzaile titulu homologatua eskainiko du Orereta Ikastolak

Gazteria | Hezkuntza 2018-10-04 | 0

Haur eta gazteen aisialdirako jardueren dinamizatzaile titulua ateratzeko aukera eskainiko du Orereta Ikastolak, Aisiola aisialdiko eskolaren bitartez. Lanbidek homologatutako titulua da eta hala nahi duen hamasei urtetik gorako herritar orok eman ahal du izena. Aisialdiko taldeetako, udalekuetako, eskolaz kanpoko ekintzetako, jangelako… hezitzaile izateko aukera eskaintzen du aipatu tituluak. Ikastaroa Ikastolan bertan izango da. Datorren urriaren […]

komikiaren-astea-h

Gaixotasun kroniko bat duten pertsonentzat tailerra, ‘Hace 22 años’ liburuaren aurkezpena eta Komikiaren Astea egongo dira Udal Bibliotekan datozen egunotan

Gazteria | Kultura 2018-09-26 | 0

Ekintza ugari antolatu ditu Udal Bibliotekak datozen egunotarako. ‘Nire osasuna biziki zainduz’ tailerra Gaur, asteazkena, “Paziente Bizia” programaren inguran hitzaldi informatiboa eskainiko du Bibliotekak, Osakidetzarekin batera, irailaren 19:00etan, Xenpelar Etxean. Ondoren, zazpi astez, astean behin ‘Nire osasuna biziki zainduz’ tailerra egongo da liburutegian, urrian hasita. Tailer hori edozein gaixotasun kroniko duten pertsonei edo haien zaintzaile […]

Bizipoza_prentsaurrekoa-h

Irailaren 29an egingo den Bizipozaren jaiko egitarauaren xehetasunak aurkeztu dituzte

Gazteria | Kultura 2018-09-18 | 0

2018ko Bizipozaren jaiko egitarauaren xehetasunak jakinarazi zituzten atzo prentsaurrekoan. Jaiaren antolatzaile diren erakunde eta elkarteen izenean ondorengoek hartu zuten hitza: Julen Mendoza Errenteriako Alkateak, Leire Elizegi Bizipoza elkarteko koordinatzaileak, Maite Gartziak Juneren Hegoak eta Mindara elkarteen izenean eta Tiritatxo Irrien Lagunak-eko lagunak, jaian parte hartuko duten eragileen izenean. Irailaren 29an, larunbata, izango da jaia Errenterian […]

aniztasunaren zubiak eraikiz-h

Herriko ikastetxeetako haurrek parte hartu duten ‘Aniztasunean Zubiak Eraikiz’ proiektuaren laburpen-bideoa ikusgai dago

Gazteria | Hezkuntza | Kultur aniztasuna 2018-09-14 | 0

Errenteriako Lehen Hezkuntzako 2000 ikasle inguruk hartu dute parte lehen aldiz sorturiko Aniztasunean Zubiak eraikiz deituriko proiektuan. Ekimen partekatu honek aniztasunaren balioa zentzu zabalean lantzea izan du xede nagusi, horretarako hainbat ikastetxeren eta herriko haurren artean zubiak eraikiz. Hain zuzen ere, aurreko ikasturteko apirila eta maiatza bitarte, arteak eskaintzen dituen alor desberdinen bidez, ipuin kontaketari, […]

Itziar Ostolaza zinegotzia

Errenteriako Udaleko Gazteria Azpisailak 2018-2019ko ikasturtean martxan jarriko dituen programak aurkeztu ditu

Gazteria | Hezkuntza 2018-09-11 | 0

Errenteriako Udaleko Gazteria Azpisailak 2018-2019 ikasturtean eskainiko dituen hezkuntza ez formal edo aisialdiko programak aurkeztu ditu gaur. Izan ere, herri hezitzaile baten ikuspegitik, kalea eta etxea ere hezkuntza eremuak direla adierazi du Itziar Ostolaza zinegotziak, eta ez eskola bakarrik. Eskainiko diren hainbat ekimen doakoak izango dira eta, ordainpekoetan hobariak egongo dira. Aurten programak auzoetara gehiago […]

etxebizitza komunitarioa

Gazteen etxebizitza komunitarioa gauzatze epean sartu da

ADN | Gazteria 2018-08-30 | 0

Herriko gazteek Marea Gora prozesu parte-hartzailean adierazi bezala, kezka nagusienetako bat emantzipazioa da eta hau ahalbideratzen duen etxebizitza izateko aukera. Eskari honi erantzunez Udalak Urbia plazan duen eraikinean gazteentzako etxebizitza komunitarioa proiektua gauzatzeari ekin dio. Honela bada, udan abiatutako egokitze lanak aurrera doaz eta hauekin batera proiektuaren gauzatzeak eskatzen dituen gainontzeko ekimenak ere. Gazteentzako etxebizitza […]

Hazilan1

Zabalik da ‘Hazilan’ programaren zortzigarren edizioan parte hartzeko izen-ematea

Gazteria | Hezkuntza | Oarsoaldea 2018-08-08 | 0

Aurreko edizioetan izandako arrakasta dela eta, Oarsoaldea Garapen Agentziak egitasmoa abian jarriko du berriz ere eskualdean, goi mailako formakuntza duten pertsonei lan egoera hobetzen laguntzeko. Pertsona bakoitza berezia eta ezberdina egiten duena bilatzen eta sustatzen laguntzen du Hazilan egitasmoak. Horretarako, gaitasun pertsonal eta profesionalerako 80 ordutako hasierako ikastaro bat eta ondoren, norbere profil profesinalarekin lotura […]