Archive | Gazteria

Inauterietako makillaje eta maskara tailerrak haurrentzako Merkatuzarren

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-02-21 | 0

Inauteriako makillaje tailer ireki bat antolatu zuten atzo Merkatuzarren haurrei zuzenduta, inauterietako programazio kulturalaren barnean. Ehun haur baino gehiago bildu dira bere gurasoez lagunduta eta, aurpegiak margotzeaz gain, eskainitako joko ezberdinetan parte hartu dute. Arratsaldean beste 85 haur azaldu ziren Merkatuzarren antolatutako maskara tailer batetara. Lehen aldia da horrelako ekimenak burutzen dituztela inauterietan eta oso […]

SMS LEHIAKETA

Oarsoaldeko gazteek SMS lehiaketaren 6. edizioan parte hartzeko epea ireki da

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-02-13 | 0

SMS lehiaketaren 6. edizioa jada abian jarri da Oarsoaldeko Euskara Batzordearen eskutik, eta bertan parte hartu nahi duenak, otsailaren 9tik martxoaren 9ra bitarteko epea izango du zabalik. Parte-hartzaileek honi loturiko mezu bat idatzi beharko dute SMS bidez: zure gustuko abeslariak diskoan eskaintza bat idatziko dizula esango balizu, zer jartzea gustatuko litzaizuke? Nahi adina mezu bidali […]

Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute Andoaingo VII Piano Jaialdian

Gazteria | Kultura 2012-02-09 | 0

Errenteria Musikaleko piano jole gazteen trebetasuna saritu dute aurreko asteburuan burututako Andoaingo VII Piano Jaialdian, SEIASLE Elkartea eta Andoaingo Udalak antolatuta. Jaialdiak hiru maila ditu piano bakarlaria kategorian eta beste hiru maila pianoa lau eskuetara modalitatean, eta bertan parte hartu dezakete 18 urte azpiko piano jole guztiak. Aurten 887 piano jole aurkeztu dira eta horietatik […]

Don Boscon tekonologia arloan sormena saritzeko hiru lehiaketa antolatu dituzte

Gazteria | IKT 2012-01-20 | 0

Don Bosco Lanbide Heziketa Zentroak sormen teknologikoa saritzeko hiru lehiaketa antolatu ditu DBHeko, Batxilergoko eta Heziketa Zikloko ikasleek “eremu zientifiko-teknologikoaren barruan duten izpiritu sortzailea eta berritzailea sustatzeko eta saritzeko” helburuarekin. Hauexek dira txapelketa modalitateak: – IdeiOn Bosco:  Idei teknologiko eta zientifiko berriak aurkeztu daitzeke lehiaketa honetara. Garaile bakarra egongo da eta bere saria 500 euro […]