Archive | Gazteria

Udal ludotekek programazio berezia jarriko dute martxan Pazko Astean

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-04-02 | 1

Errenteriako Udal ludoteketan gauzatzen den jarduera programaren barruan Pazko Astearako programazio berezia prestatu da. Apirilaren 10etik 13ra , 11:30etik 13:00etara, 5 eta 12 urte bitarte diztuzten haurrek jarduera desberdinetan parte hartu ahal izango dute, hala nola jokoak, tailerrak eta abar. Sarrera doan izango da. Egun horietan auzoetako ludoteketan ez da jarduerarik izango, denak Merkatuzarren egingo […]

XXV Txirrin Txarran gazteen jaialdia Errenterian ospatuko dute bihar

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-03-31 | 0

Gaztedi Txiki gazteen elkarteak antolatua, XXV Txirrin Txarran jaialdia ospatuko dute igandean Errenterian. Ekimen ludiko hau Astialdi Kristauen Federazioak bultzatzen du eta urtero herri ezberdin batetan burutzen da. Nahiz eta larunbatean Belabaratz aterpetxean prestaketa lanak eta kontzertuak programatuta dauden, egitarau nagusia igandekoa izango da. Goizean San Markosera mendi martxa bat antolatu dute eta eguna aurrera […]

Zuhaitzaren Eguna ospatzeko 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Belaunaldien Basoan

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna 2012-03-26 | 0

Zuhaitzaren Eguna ospatzeko 220 zuhaitz berri landatuko dituzte Errenterian datorren larunbatean, Arramendiko Belaunaldien Basoan. Landaketa 2011an jaiotako haurrek egingo dute beren senideez lagunduta. Luisma Diez eta Jose Manuel Ferradas Hirigintza eta Ingurumen zinegotziek gaur eskainitako prentsaurrekoan10 espezie ezberdinetako zuhaitzak landatuko direla jakinarazi dute, hauen artean haritzak, arteak, elorriak eta sagarrondoak. Ekimen hau burutzen den bostgarren […]

XXV Maddalen Sariak literatur lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du Euskara arloak

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kategoria gabe | Kultura 2012-03-16 | 1

Errenteriako Udalako Euskara Departamentuak Maddalen Sarien Literatur lehiaketarako deia egin du. Aurtengoa 25. edizioa izango da. Parte hartzeko baldintzak Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea. Euskaraz idatzitako lanak izatea. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta […]

Orereta abesbatzaren ahotsak Katalunian entzungo dira bihar

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kultura 2012-03-16 | 0

Orereta abesbatzak kontzertu bat eskainiko du bihar Kataluniako Manlleu hiriko Roca del Museo del Ter auditorioan   bertako Coral de l’Escola de Música de Manlleu abesbatzarekin batera hartu-eman musikal baten markoan. Orereta abesbatzak 12 eta 18 urte bitarteko 60 abeslari gazte eramango ditu, Imanol Elizasu zuzendaritzapean egongo direnak. Manlleuko  Abesbatza Buia Reixache zuzendariaren batutaren aginduetara egongo dira. Talde […]

Udako Oporrak 2012 zozketaren emaitzak jakitera eman dituzte

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-03-15 | 0

Udako Oporrak 2012 zozketaren emaitzak jakitera eman ditu gaur Errenteriako Gazte Informazio bulegoa. Haurten ‘Txikiak’ eta ‘Udalekuak’ udako opor programetan parte hartzeko izena eman duten haur guztiek lortu dute plaza. Beireko (Nafarroa) eta Lousadako (Portugal) kanpamentuetara joateko eskainitako 100 plazatara 257 gazte aurkeztu ziren eta, beraz, 157 erreserba geratu dira. Hemen ikusi dezakezute zeintzuk izan […]

Irrien Lagunak ekimen parte hartzaileak harrera ederra izan du Oarsoaldean

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Kultura | Oarsoaldea 2012-03-12 | 0

Irrien Lagunak egitasmo herrikoi, hezitzaile eta parte hartzailearen aurkezpena burutu dute azken asteotan Oarsoaldeko udalerrietan eta, ekimen honen bultzatzaileek (Irrien Lagunak Kluba eta Sorguneak Ikertegia) ondorengo balorazioa egin dute jendartean izan duen harreraz: “Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren aurkezpenek oso erantzun ona jaso dute herritarren partetik. Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzunen azken bi asteetan egin dira […]

DSC_0082

Udalekuetara joateko izen emate epea zabalik da

Gazteria | Herri Biziaren Bidean 2012-02-28 | 0

Errenteriako Udalak urtero antolatzen dituen udaleku eta kanpamenduetara joateko izen emate epea zabaldu du martxoaren 9a arte. Horretarako, interesatuak Merkatuzarren kokatutako Gazte Informazio Bulegotik pasa beharko dira astelehentik ostiralera goizeko 11:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 17:00tatik 19:00tara (ostiral arratsaldez itxita egongo da bulegoa). Unai Unsuain Gazteria zinegotziak azaldu duenez, haurten abuztuko txanda desagertuko da oso eskakizun […]

Eltze Igandean Iñude eta Artzaien konpainiak erdiguneko kaleak alaituko ditu

Gazteria | Kultura 2012-02-23 | 0

Urtero bezala, datorren igandean, otsailak 26, 12:00etan “Iñude eta Artzaiak” ohiko desfilea egingo da erdiguneko kaleetan zehar. Desfilea Orereta Ikastolak antolatzen du. Arratsaldean, 17:30etik aurrera, Inauterietako konpartsek erdiguneko kale eta plazetan desfilatzeko aukera izango dute, beren koreografia eta jantzi landuak erakutsiz. Emanaldiak Biteri eta Maria Lezo kaleetan eta hainbat plazatan, hala nola Koldo Mitxelena, Foru […]