Archive | Gazteria

Kulturarteko hezkuntza irudia

‘Kulturarteko Hezkuntza’ hezitzaileei zuzendutako monografikoa izango da Amelia Barquin-en eskutik.

Gazteria | Hezkuntza 2018-04-12 | 0

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren seigarren saioa izango da hilaren 21ean goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Kulturarteko Hezkuntza monografikoa izango da Amelia Barquínen eskutik. Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete apirilaren 18a arte hezkuntza@errenteria.eus helbidera idatziz, edo 943449606 eta 637589956 telefonoetara deituz. Informazio gehiago […]

udako-oporrak1, 2018, Eñaut Gracia, Itizar Ostolaza, Ibai Narbarte

Astelehenetik aurrera eman ahal izango da izena Udako Oporrak programan, baita internet bidez ere

Gazteria | Hezkuntza 2018-03-09 | 0

Astelehenean, martxoaren 12an, irekiko da Udako Oporrak 2018 programan izena emateko epea, eta aurten  berrikuntza garrantzitsu batekin dator izena emateko prozesuari dagokionez: tramite osoa online egitea ahalbidetuko duen plataforma telematikoa erabiltzeko aukera izango da astelehenetik aurrera. Izen-ematea aurrez aurre egin nahi dutenek, berriz, ZU! zerbitzura joan beharko dute. Eskaintzari dagokionez, urteroko moduan, txikienentzat udaleku irekiak […]

Haurrak, nerabeak eta transexualitatea irudi txikia

‘Haurrak, nerabeak eta transexualitatea’ monografikoa hezitzaileentzat

Gazteria | Hezkuntza 2018-03-07 | 0

Errenteriako Udaleko Gazteria azpisailak antolatu duen Hezitzaile Eskola programaren laugarren saioa izango da hilaren 17an, goizeko 10:00 – 13:00 bitarte Merkatuzarreko balioanitz gelan. Haurrak, nerabeak eta transexualitatea  lelopean monografikoa izango da Aitzole Araneta, Chrysallis EH sexologoaren eskutik. Saioa euskaraz eta doakoa izango da. Aisialdian haur eta nerabeekin lanean diharduten hezitzaileek izena eman dezakete martxoaren 12a […]

Guraso Eskola-portada

Guraso Eskolak antolatu ditu udalak martxotik maiatzera

Gazteria | Hezkuntza 2018-03-05 | 0

Errenteriako Udalak herriko ikastetxeetan hezkuntzari laguntza emateko Guraso Eskola zerbitzua martxan jarri du martxoa-maiatza bitarte. Zerbitzu honen bidez 2 eta 16 urte bitarteko haurren gurasoen dinamizazio eta heziketa gauzatzen da, beraien beharrei erantzuteko helburuarekin. Herriko familiei heziketarako eskaintza hau ikastetxe guztietan emango da. Aurten monografiko batzuk eskainiko dituzte, guztira hiru saio. Martxoan, dolu prozesua landuko […]

don bosco

Lanbide Heziketako praktikak euskaraz egitearen garrantzia azaltzeko motibazio saioa egin dute

Euskara | Gazteria | Hezkuntza 2018-02-23 | 0

Don Bosco Institutuan formazio-motibazio saioa egin dute enpresetan praktikak egingo dituzten ikasleekin, euskara erabiltzearen garrantziaz jabetzeko. Martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasle guztiei eman diete formazio-motibazio saioa Don Bosco Institutuan. Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarin izan da saio honen gidaria. Ikasleek denbora gutxi barru enpresa batean praktikak egiten hasiko dira eta Urdangarinek praktika […]

portada-motxian eby 2018, esketx lehiaketa

Motxian Eby 2018 esketx lehiaketa abian da, 12-16 urte bitarteko gazteentzat

Euskara | Gazteria 2018-02-20 | 0

Motxian Eby 2018 esketx lehiaketa martxan da, Oarsoaldeko 12-16 urte bitarteko gazteentzat. Taldeka edo banaka har dezakete parte gazteek eta gaia librea da. Martxoaren 9a da lanak aurkezteko azken eguna. Oarsoaldeko Euskara Batzordeak antolatu du laugarren aldiz. 12-16 urte bitarteko gazteen euskarazko esketx onena sarituko dute Motxian Eby 2018 esketx lehiaketaren bidez. Aurkeztuko diren lanek […]

udala_logoa

Arlo ezberdinetako 18 diru-laguntza emateko oinarriak eta deialdiak onartu dituzte

Berdintasuna | Euskara | Gazteria | Hezkuntza | Ingurumena | Kirola | Kultur aniztasuna | Kultura 2018-02-12 | 0

2018an Errenteriako Udalak emango dituen diru-laguntza lerroen oinarriak eta deialdiak onartu dituzte. Arlo ezberdinei dagozkien laguntzak dira, guztira 18 deialdi, azkenekoa, gaurko aldizkari ofizialean argitaratutakoa, ingurumen arloari dagokiona. Besteak beste, kirola, hezkuntza, hizkuntza politika, gizarte aniztasuna, berdintasuna, kultura edo gazteria arloei loturiko laguntzak dira. Deialdi bakoitzaren ezaugarriak, epeak eta baldintzak ondorengo artxiboetan kontsulta daitezke, zerrenda […]

ludotekak-inauteriak 2018-kartela

Ludotekek ere ofizioen inauteria ospatuko dute

Agustinak | Beraun | Gazteria | Inauteriak | Kultura 2018-02-08 | 0

Aurten Errenteriako udal ludotekek inauteriak ospatuko dituzte hainbat ekintza sortuz ofizioen gaiaren inguruan, izan ere, herrirako aukeratutako gaia ofizioetan oinarritutako inauteria izan da. Astelehenean, hilaren 12an, egingo dituzte ekintzak. 6-12 urte bitarteko haurrei bideratutako ekintzak dira. Parte hartu nahi duten haurrek, Beraun edo Markolako ludoteketara gerturatu beharko dute otsailaren 12an, 17:00-19:00 bitarte. Ekintza doakoa izango […]

azalean sexu aholkularitza2

Azalean, sexu aholkularitza udal zerbitzua sortu da

Berdintasuna | Gazteria | Hezkuntza 2018-02-06 | 0

Azalean, sexu aholkularitza zerbitzua aurkeztu du gaur Errenteriako Udalak. Otsailaren 15etik aurrera jarriko da martxan. Aurrez aurreko arreta eskainiko dute astean behin, Merkatuzarren, eta horrez gain, telefono eta posta elektroniko bidezko zerbitzua ere eskainiko dute. 14 urtetik gorako errenteriarrei zuzenduta dago. Itziar Ostolaza Gazteria zinegotzia eta Garazi Lopez de Etxezarreta Hezkuntza eta Berdintasun zinegotzia izan […]