Gordailua | Hezkuntza

Oarsoaldeko AEK_Iraileko ikastaro trinkoak_h

Oarsoaldeko AEKren euskarako ikastaro trinkoei buruzko bilera informatiboa

Euskara | Hezkuntza 2017-07-06 | 0

Oarsoaldeko AEK-k ikastaro trinkoak antolatu ditu irailerako. Ikastaroak azterketei begirakoa izango dira (B1-B2-C1 mailak), eta egunean 3 ordukoak (astelehenetik ostiralera, 63 ordu). Ikastaroen nondik norakoak emateko (matrikula fitxa bete, ordutegia zehaztu…) bilera informatiboa egingo dute Lezoko Oroitzene AEK euskaltegian astelehenean, uztailak 10, 10:30ean eta 17:30ean. Informazio gehiago: lezo@aek.eus

psikolagun

Hitzaldi irekiak antolatu ditu Udalak Psikolagun Gabinetearekin batera

Hezkuntza 2017-06-21 | 0

Errenteriako Udalak, Psikolagun Gabinetearekin batera honako saio monografiko hauek antolatu ditu: -Ekainak 22: Bizitzako erronkei aurre egin ahal izateko giltza: autokontzeptua. -Ekainak 29: Nola eraikitzen dituzte harremanak gure haur eta nerabeek? Harreman osasuntsuak eraikitzen. -Uztailak 6: Zer jakin beharko genuke sare sozialen erabileraren inguruan? Zein arrisku sahiestu beharko genituzke? Hitzaldiak irekiak dira eta Udaletxeko pleno […]

Agenda21 2017

Mugikortasun jasangarria, denon ardura

Hezkuntza | Ingurumena 2017-06-01 | 0

Ikasturtean zehar mugikortasun gaia alor ezberdinetatik landu dute Eskolako Agenda 21 proiektuan parte hartzen ari diren 3.500 ikasleek. Adinaren arabera, alor batean edo bestean zentratu dira. Hauek izan dira landutako hainbat gai: garraio mota desberdinak eta beraien arteko desberdintasunak, eskolara nola joaten diren, bizikleta eta bidegorri sarea, eskola inguruko bideen egoera, ibilgailu elektrikoen onurak kutsadurari […]

LogoEA21Errenteria

Eskolako Agenda 21eko ikasleek aurtengo proposamenak aurkeztuko dizkiote alkateari

Hezkuntza | Ingurumena | Jasangarritasuna | Mugikortasuna | Partehartzea 2017-05-25 | 0

Datorren asteartean, (hilak 30), 2016-2017 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programan parte hartu duten 7 ikastetxeetako ikasle ordezkariak udaletxera joango dira alkateari eta udal ordezkariei Mugikortasun Jasangarriaren inguruan egindako ikasturteko lana aurkeztera, besteak beste, nola hobetu daitekeen Errenteria oinez eta bizikletaz lasai eta modu seguruan ibiltzeko. Ikasleek beraien proposamenak luzatuko dituzte, herri jasangarri baten alde dituzten […]

udala_logoa

Errenteriako Udal Hizkuntza Politika arloko 2017ko diru-laguntza deialdia zabalik da

Euskara | Hezkuntza | Merkataritza 2017-05-25 | 0

Errenteriako Udal Hizkuntza Politika arloko 2017ko diru-laguntza eskariak egiteko deialdia zabalik dago. Udalak euskara sustatzeko zenbait diru laguntza emango ditu. Sei diru-laguntza lerrotan banatuko dirua Udalak: Euskara ikasteko diru-laguntzak (70.000,00€) Baldintzak: Errenterian erroldatua edo bertako merkataritzan edo enpresetan lan egitea. Asistentzia gutxienez %85 Aprobetxamendu egokia Kopurua Gutxienekoa, %50 Gutxienez, azpiatal bat gaindituz gero % 30 […]

errenteria_musikal_h

Ikasle berrientzat matrikulazio epea zabaldu da Errenteria Musikalen

Hezkuntza | Kultura 2017-05-23 | 0

Errenteria Musikalen plaza eskatu duten ikasleek ekainak 2ra bitarte izango dute matrikula egiteko epea. Matrikula bi eratara egin daiteke; aurrez aurre Errenteria Musikaleko bulegoan , astelehenetik ostegunera 8:00retatik 17:30era eta ostiraletan 8:00retatik 14:30era, edo online. Matrikula formalizatzeko ezinbestekoa izango da matrikularen gordekina sinatuta entregatzea, erreserbaren ordainketa ziurtagiriarekin batera ( 60€).