Archive | Hezkuntza

argitaratzeko 160411 erakusketa cip-1

OLHko ikasleen erakusketa ikusgai asteartetik larunbatera

Erdigunea | Hezkuntza | Kultura 2016-04-14 | 0

Errenteriako Oinarrizko Lanbide Heziketako ikasleek erakusketa antolatu dute Xenpelar Etxean. Beraien lanak ikusgai izango dira apirilaren 19tik  23ra Madalena kaleko 32.ean. Ikasleen lan bilduma asteartetik larunbatera bisitatu daiteke  17:00etatik 20:00tara. Aroztegi eta altzarigintzako lanak dira batik bat, eta badira metalez ondutako piezak ere.  Honako helbidean, informazio gehiago.  

oarsoirriak 2016/04/13.tmp

Herriko haurrei ametsetako Madalenak irudikatzeko eskatuko zaie ostiralean

Gazteria | Hezkuntza | Madalenak | Partehartzea 2016-04-13 | 0

Oarsoirriak taldeak eta herriko Jai Batzordeak deialdia egin die herriko haur eta gaztetxoei. Madalen jaiak prestatzen hasi dira eta haurren proposamenak zuzenean jaso nahi dituzte beraiek erabaki dezaten nolako jaiak nahi dituzten. Horretarako, dinamika berezi batzuk prestatu dituzte Lehen Hezkuntzako haurrentzat (6-12 urte bitartekoentzat). Apirilaren 15an (ostiral honetan) izango da hitzordua Koldo Mitxelena plazan (Esmalterian) […]

udala_logoa

Gazteria eta Hezkuntza programatarako diru laguntzak eskatzeko epea, irekia

Gazteria | Hezkuntza 2016-04-07 | 0

Hezkuntza alorreko ezohiko jarduerak diruz laguntzeko deialdia ireki da. Programa horiek 2016 ikasturtean zehar garatu beharko dira. Programa hauek ikastetxetara, ikasleen guraso elkartetara, hezkuntzan eragiten duten entitatetara edo ezohiko jardueratara bideratua egongo dira. Informazio gehiago, Udalaren webean. Oinarriak jaisteko klik egin botoian.   Era berean, gazteria alorreko programak diruz laguntzeko deialdia ere irekita dago. Sektore […]

errenteria musikal (2)

‘Errenteria musikal’eko zuzendari bila ari dira

Hezkuntza | Kultura 2016-04-05 | 0

‘Errenteria Musikal’ Musika patronatua zuzenduko duen pertsona baten bila ari da Udala. Lanpostu honetarako hautagai izateko lizentziatua edo graduatua izan behar da, edo Musika edo Dantzako goi-mailako titulua izan. Dedikazio osoko lanpostua izango da eta beharrezkoa da euskararen 4. perfila izatea. Apirilaren 11 arte jasoko dira hautagaitzak.  Honako estekaren bidez jaitsi daiteke hautagaitza orria.  Oinarriak […]

0504-madalen-sariak

Madalen Sarietako lanak bidaltzeko epea zabalik dago

Euskara | Gazteria | Hezkuntza | Kultura | nabarmen 2016-03-23 | 0

Aurten ere Madalen Sariak antolatuko dira euskarazko literatur lanak saritzeko. Lehen hezkuntzako, DBHko eta Lanbide Heziketako ikasleek parte hartu ahal izango dute sariketan. Irabazleentzat sari potoloak izango dira. Madalen Sarien helburua Errenterian bizi direnen edo ikasten dutenen artean euskaraz idazteko ohitura sustatzea da. Aurtengoa XXIX. e dizioa izango da. Apirilaren 15eko, ostiraleko, eguerdiko 14:00ak arte […]

bizentaren lumak

Feminismoaren inguruko hausnarketak sorrarazi zituen Bizentaren Lumak-ek

Ahalduntzea | Berdintasuna | Gazteria | Hezkuntza 2016-03-23 | 0

Emakumeen Egunaren harira antolatu zuen Errenteriako Udalak Bizentaren Lumak izeneko egitasmoa. Martxoaren 12an izan zen, goizeko 11:00tan. Bizentaren Lumak gazteek berdintasunaren inguruan hitz egiteko mahai-inguruko solas-jolasa da. Berdintasunaren gaineko hausnarketa, arrazoiketa eta eztabaida sortzeko helburua du eta baita gazteen ahalmentzea lantzekoa ere. Kolpe Morea talde feministak, Elhuyarrek eta Berdintasunerako Azpisailak elkarlanean antolatu zuten Bizentaren Lumak […]

Koldo-Mitxelena-247x300

David Motarentzat izango da Koldo Mitxelena ikerketa beka

Hezkuntza | Kultura 2016-03-22 | 0

Koldo Mitxelena ikerketa Bekaren 13. edizioa David Mota Zurdori adjudikatu zaio. Lan irabazleak honako izenburua du: “Hoy es el futuro. Un acercamiento en perspectiva histórica de carácter crítico-comparativo a la música underground en el País Vasco (1980-2015)”. Mota Historian lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatean, Masterra egina du Historia Garaikidean eta Nazioarteko doktore da Historia Garaikidean […]

HerriDiagnDendan

Errenteriako ikasleak Elikadura Jasangarria eta Hondakinak aztertzen ari dira

Hezkuntza | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-03-04 | 0

Errenteriako ikasleak, Bizarain Ikastolan, Cristobal Gamon Eskolan, San Jose Ikastetxean, Telleri-Alde Ikastetxean, Koldo Mitxelena Institutuan eta Don Bosco Lanbide Heziketako Ikastetxean, Eskolako Agenda 21 programaren bidez, beren ikastetxea eta herria jasangarritasunerantz bideratzen saiatzen ari dira. Helburua, eskola-komunitatea ingurugiroaren aldeko kontzientzia eta ohitura desberdinak bereganatzea  da, herritar bezala parte-hartzea bultzatuz. Programa hau Errenteriako Udalak bultzatzen du […]