Archive | Hezkuntza

Eskola publikoen matrikulazio kanpainaren aurkezpena

Errenteriako eskola publikoek euren heziketarako eskaintza aurkeztuko diete gurasoei

Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza 2014-01-17 | 0

Errenteriako ikastetxe publikoek euren heziketarako eskaintzaren aurkezpen bateratua egin nahi diete herriko familiei. Hala azaldu zuten, Ritxar Maritxalar eta Leire Castilla Langaitz eta Beraun Berri ikastetxeen bat egitetik sortu berri den Bizarain ikastolako arduradunek, Gamon ikastetxeko Ana Isasak eta Koldo Mitxelanako Amaia Etxebestek, asteazkenean, Irune Balentziaga Hezkuntza zinegotziarekin batera. Aurkezpen hitzaldia datorren ostegunean izango da, […]

Euskara departamentua

Doako euskara ikastaro trinkoak langabetuentzat

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza 2014-01-13 | 0

Errenteriako Udalak Errenterian erroldatutako langabetuentzako doako euskara ikastaro trinkoak antolatu ditu, otsailaren 6an hasi eta ekainera arte. Matrikulatzeko epea urtarrilaren 13tik 27ra zabalik egongo da. Interesa duten langabetuek Udal Euskaltegian (Miguel Zabaleta, 14) edo Xenpelar AEK Euskaltegian (Biteri 30) eman dezakete izena. Tokiak mugatuak dira.

Irrien-Lagunak-I-topaketa-3-ha

Urtarrilaren 20ra arte aurkeztu daitezke 2014rako kultura, hezkuntza eta gazteriako diru laguntzak

Gazteria | Hezkuntza | Kultura | nabarmen 2013-12-27 | 0

Irune Balentziaga, Kultura eta Hezkuntza zinegotziak jakitera eman duenez, zabalik da 2014rako kultura, hezkuntza eta gazteria alorretan jarduera eta programak burutzeko diru-laguntza eskaera egiteko epea. Kulturari dagokionez, deialdiaren xedea da diru-laguntzak ematea Errenterian kultur jardueretako programak kofinantzatzeko helburuarekin. Hezkuntza eta gazteriari dagokionean, berriz, dirulaguntzen helburua, gizarteko bizitza eremu desberdinetan herritarren partaidetza eta asoziazionismoa sustatzea eta […]

Olentzero eta Maridomingi

Olentzero eta Maridomingi iritsi dira Errenteriara

Hezkuntza | Hiri Mantenua | Kultura 2013-12-19 | 0

Errenteriako ikastetxeek, Hiri Mantenuko Udal departamentuak eta Xenpelar Arte Plastikoen Tailerrak elkarlanean egindako ekimen bati esker, Olentzero eta Maridomingi herriko biribilgune eta hainbat txokotara iritsi dira. Hala, ikastetxe bakoitzak bere Olentzeroa egin du eta Xenpelar tailerretan Maridomingiak prestatu dituzte. Dena prest egon denean hiri mantenuko langileak arduratu dira horiek txukun kokatzeaz.  

Irrien-Lagunak-I-topaketa-6-ha

Hezkuntza eta Gazteria arloetako bilera antolatu dute astelehenerako

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza 2013-11-27 | 0

Irune Balentziaga, Hezkuntza delegatuak eta Unai Unsuain Gazteria delegatuak bilera bat antolatu dute 2014ko dirulaguntza deialdiaren inguruan hainbat azalpen emateko. Bilera, astelehenean izango da, abenduaren 2an, Xenpelar Etxean, 18:30ean eta hezkuntza eta gazteria alorretan jarduerak antolatzen dituzten Errenteriako pertsona eta erakunde guztiei dago zuzenduta.  

Xenpelar tailerrak_4

Irailaren 17an zabalduko dute Xenpelar Lantegietan izena emateko epea

Biziberritze ekonomikoaren Bidean | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Kultura 2013-09-10 | 0

Xenpelar Arte Plastikoetako Udal Lantegietan matrikula epea zabalik izango da irailaren 17tik 27ra. 2013/2014 ikasturterako ere tailer eskaintza zabala prestatu dute arduradunek: Zeramika tailerra: Eskulturen modelatzea, murala, mosaikoa, azulejoen dekorazioa… Marrazkia: “Non eta nola hasi behar da margolan bat: zikinduz margotu”. “Zure marrazkiak hobetzeko teknikak eta materialak”. Arte plastikoak (gazteentzako tailerrak): Marrazkiak, maskarak, buztinezko figurak, […]

Errenteria Musikal

Ostegunean hasiko da Udal Musika eta Dantza Eskolako ikasturtea

Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza 2013-09-09 | 0

Ostegunean, hilak 12, ekingo zaio Errenteria Musikal Udal Musika eta Dantza Eskolan 2013/2014 ikasturte berriari. Arduradunek adierazi dutenez, oraindik lekuak libre daude hainbat espezialitatetan eta beraz, nahi duenak izena emateko badu aukerarik: musikarako gutxieneko adina 4 urtekoa da eta dantzarakoa 6 urtetakoa. Bestalde, eta pasa den ikasturtean bezala, oriangoan ere txalaparta ikastaroa eskainiko dute Musika […]

udal euskaltegia

Zabalik da Udal Euskaltegian matrikula egiteko epea

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Udal komunikabidea 2013-09-04 | 0

Euskara ikasi edo beren ezagutza hobeto nahi duten pertsonek irailaren 18ra arte eman ahal izango dute izena Errenteriako Udal Euskaltegian. Izan ere, matrikula zabalik da maila guztietarako 16 urtetik gorako ikasleentzat. Interesdunak euskaltegiak Mikel Zabaleta kaleko 14. zenbakian duen egoitzara joan beharko dira matrikula egitera 9:00etatik 13:00etara goizez, edo 15:00etatik 18:00etara arratsaldez. Informazio gehiago eskuratzeko […]

Angel de la Guarda

Udalak inbertsio obrak egingo ditu Santo Angel de la Guardako udal eraikinean, egun Orereta ikastolari utzitakoan

Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Udal komunikabidea 2013-06-19 | 0

Hezkuntza Sailetik Santo Angel de la Guardako Udal eraikinean obrak egiteko proposamena igorri zaie gainontzeko alderdiei ekaineko Udalbatzaren Osoko Bilkuran onartua izan dadin. Egingo diren lanak premiazko konponketak direla adierazi du Irune Balentziaga Hezkuntza zinegotziak, eta “erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak” direla. Konkretuki, elektrizitate instalakuntzaren berritzea eta lehioen aldaketa dira proposatzen diren inbertsioak. 1998. urtean Errenteriako […]