Archive | Hezkuntza

P1070552

Ikasturte berria hastear da Errenteria Musikal udal musika eta dantza eskolan

Gazteria | Hezkuntza | Kultura 2012-09-11 | 0

Datorren ostegunean, irailaren 13an, “Errenteria Musikal” udal musika eta dantza eskolan ikasturteari hasiera emango zaio. Horretarako, asteartean, irailaren 11n, musikako espezialitateren batean izena emana duten ikasleek ikastetxera joan behar dute musika-tresnaren klase ordua finkatzera, arratsaldeko 5etatik 8etara. Dantzako, lengoaia musikaleko eta musika eta mugimenduko ordutegiak ekainean argitaratu ziren eta edonorentzat eskuragarri daude ikastetxean. Txalaparta ikastaroa […]

Etxepare Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedrak sortu ditu

Hezkuntza 2012-04-02 | 0

Etxepare Euskal Institutuak Koldo Mitxelena eta Eduardo Chillida katedra berriak sortu ditu. Lehena apirilaren 11n hasiko da Chicagoko Unibertsitatean, eta Ipar Amerikako unibertsitate-esparruan euskal ikasketak zabaltzea izango da bere helburua. Koldo Mitxelena Katedra Chicagoko Unibertsitateak duen Division of Humanities izeneko sailaren parte izango da, eta ikasturtero euskal irakasle ezagun bat joango da bertara lauhileko batez […]

Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzailea abian da Oarsoaldean

Euskara | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Partehartzea | Sareak 2012-04-02 | 1

Errenteria, Lezo, Pasaia eta Oiartzungo herritarren topaketa jendetsua izan zen pasa den astean Irrien Lagunak egitasmo partehartzaile eta hezitzaileari hasiera emateko. Errenteriako Merkatuzar izan zen bilgunea. Bertara ehun bat heldu eta 50 bat ume azaldu ziren eta denen artean ekimena gorpuzten hasi ziren, horretarako parte hartze prozesu bat zabalduz. Irrien Lagunak ekimenaren helburua ez da […]

Irrien Lagunak ekimen parte hartzaileak harrera ederra izan du Oarsoaldean

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Hezkuntza | Kultura | Oarsoaldea 2012-03-12 | 0

Irrien Lagunak egitasmo herrikoi, hezitzaile eta parte hartzailearen aurkezpena burutu dute azken asteotan Oarsoaldeko udalerrietan eta, ekimen honen bultzatzaileek (Irrien Lagunak Kluba eta Sorguneak Ikertegia) ondorengo balorazioa egin dute jendartean izan duen harreraz: “Irrien Lagunak Oarsoaldean ekimenaren aurkezpenek oso erantzun ona jaso dute herritarren partetik. Lezo, Errenteria, Pasaia eta Oiartzunen azken bi asteetan egin dira […]

‘Irrien Lagunak’ egitasmo herrikoiaren aurkezpena egin dute Errenterian

Bidearen Bidean | Euskara | Hezkuntza | Kultura | Oarsoaldea | Partehartzea 2012-03-01 | 1

Hemen duzute Oarsoaldean martxan jarriko den “Irrien Lagunak” ekimen herrikoiaren aurkezpenaren bideoa. Sorguneak ikertegiak eta Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek bultzatutako proiektu hezitzaile, euskaldun, herritar  eta parte hartzailea dugu. Bideoan lehen eskuko informazioa aurkituko duzute Porrotxen eskutik, baina gehiago jakin nahi baduzute, Herri Bizian proiektu honen xehetasunak orain dela egun batzuk aurreratu genizkizuen.

DSC_1098

Errenteriako eskola publikoetan matrikula egiteko epea gaur zabaldu da

Euskara | Hezkuntza | Kultura 2012-01-30 | 0

Errenteriako lau eskola publikoetan, Koldo Mitxelena, Gamon, Beraun Berri eta Langaitz Ikastola, 2012-2013 ikasturterako matrikulatzeko epea gaur hasi eta otsailaren 10ean amaituko da. Errenteriako Kultura eta Hezkuntzako zinegotzia, Irune Balentziaga, lau eskolen zuzendariekin bildu zen pasa den astean prentsaurreko bat egiteko. Agerraldi honetan ikastetxe guztien eskaintza D ereduan dela azpimarratu zuen. Modu berean, denek eskola […]