Archive | Hiri Mantenua

IMG_2828

Aurrera doaz Alfontso XI kalea peatonalizatzeko lanak

Erdigunea | Hiri Mantenua 2015-10-26 | 0

Urriaren 13an hasi ziren Alfontso XI.kalea zolatzeko lanak eta abenduaren erdialderako amaitzea espero da, beti ere San Tomas eguna baino lehenago, hirigintza departamendutik jakitera eman dutenez. Helburu nagusia kalea oinezko eta ibilgailuen zirkulazio partekaturako espazio bilakatzea da.

20151015_130253

Komun publiko berria jarri du Udalak Ondartxoko pasealekuan

Auzoak | Hiri Mantenua | Iztieta 2015-10-19 | 0

Udalak komun publikoa jarri du Ondartxoko pasealekuan. Modu horretan, herritarrek egindako eskaerari erantzun diola eman du aditzera Udalak. Altzairu herdoilgaitzez egindako komun publikoa automatikoa da, bakarrik garbitzen den horietakoa eta mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat egokitua. Ezaugarri horiek dituen laugarren komuna da  honakoa Errenterian, aurrez, Pablo Sorozabal plazan, Panierreko orubean eta Galtzaraborda auzoko Urdaburu kalean daudenei […]

igotzeko

Galtzarabordako igogailua hondatua

Galtzaraborda | Hiri Mantenua 2015-10-17 | 0

Hurrengo egunetan Galtzarabordako topo geltokia parke kalearekin lotzen duen igogailua geldirik egongo dela jakinarazi nahi du Errenteriako Udalak. Honen arrazoia igogailuari nahita eragindako triskantzak dira. Udaletxea gertatutakoaren aurrean, eta konponketak aurrera doazen bitartean, neurri ezberdinak hartzea baloratzen ari da hain gertaera tamalgarriak berriz gerta ez daitezen. Barkatu eragozpenak.

Egun Alfontso XI.aren kaleak duen itxura

Urriaren 13an hasiko dira Alfontso XI kalea peatonalizatzeko lanak

Erdigunea | Hiri Mantenua 2015-10-09 | 0

Alfontso XI.aren kalea zolatzeko lanak datorren urriaren 13an hasiko direla jakinarazi du Udalak eta bi hilabeteren inguruan garatuko direla aurreikusi du. Aldez aurretik barkamena eskatu dute lan hauek sor ditzaketen eragozpenak direla eta. Helburu nagusia Alfontso XI.aren kalea oinezko eta ibiligailuen zirkulazio partekaturako espazio bilakatzea da. Udalak aditzera eman du lanak dirauten bitartean kalea guztiz […]

niessen_areto_nagusia

Abian dira Niessen Kulturguneko Areto Nagusia eraberritzeko lanak

Hiri Mantenua | Kultura 2015-08-18 | 0

Niessen Kulturguneko Areto Nagusiak jarduera gutxiago dituen egunak aprobetxatuko dituzte zenbait barne erreforma burutu eta instalazioak puntuan jartzeko. Lan horien artean daude harmaila bilkorrak jartzeko obrak. Udaletik adierazi dutenez, harmaila berriekin, errazagoa izango da bat batean eserlekuak jarri eta kentzea.  Garrantzi handia eman diete aldaketa honi, gainera, sistema berri honekin asko zabalduko delako bere erabilera, batez […]

lartzabalgo_parkea

Lartzabal auzoko jolas parkea berritu dute

Hiri Mantenua | Lartzabal 2015-08-06 | 0

Lartzabal auzuneko haurrentzako jolas parkea berritu du Udalak.  Dagoeneko lanak bukatu dituzte, eta itxura eraberritua du parkeak orain. Udalak gutxinaka parke guztiak berritzen joateko asmoa du, lehentasuna euren egoeraren arabera markatuz.  

Koldo-Mitxelenako-estaldura_800x450-300x168

Estolda-zuloa egiten eta pintaketa lanetan ari dira egunotan Koldo Mitxelenako jolastokian

Hiri Mantenua | Udal komunikabidea 2015-07-30 | 0

Koldo Mitxelenako patioan sortutako hainbat arazo konpontzeko lanean dabiltza egunotan. Batetik, estolda lineal bat egingo da eskolako eraikinaren eta estalduraren artean, patiora doan uraren jarioa mozteko. Izan ere, zelaiak malda du eta arrazoi horregatik, euri ura zelai osora hedatzen dela azaldu dute Udaleko Hirigintza eta Ingurumen sailekoek. Patioa irekia izanik ura beti sartuko den arren, estolda honekin […]

Galtzarabordako kiroldegia

Galtzarabordako kiroldegia itxita egongo da bi astez mantenu lanak direla eta

Galtzaraborda | Hiri Mantenua | Kirola | Udal komunikabidea 2015-07-27 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi duenez, urtero legez, Galtzarabordako Udal Kiroldegiak geldialdi teknikoa egingo du Osasun Araudia betetzeko eta eta garbiketa eta mantenimendu lanak egiteko. Hori dela eta, itxita egongo da uztailaren 31-tik abuztuaren 15-era (biak barne). Bi igerilekuak erabat hustu eta garbitzeaz gain, indarrean dagoen araudiari jarraiki, instalazioa fumigatu eta legionellari aurrea hartzeko lanak […]