Archive | Hiri Mantenua

udala_logoa

Ur mozketa egingo dute ostegunean Beraun kalean

Hiri Mantenua 2018-01-24 | 0

Bihar, urtarrilaren 25ean, ur mozketa egingo dute Beraun kalean. Kale horretako 17. zenbakitik 27. zenbakira bitarteko sotoei eragingo die mozketak, eta goizeko 10:00ak eta 12:00ak artean egingo dute. Beraun kaleko 19. zenbakian, hargunean gertatu den matxura konponduko dute.  

udala_logoa

Ur mozketa egingo dute asteazkenean Miguel Zabaleta kalean

Hiri Mantenua 2018-01-23 | 0

Bihar, urtarrilaren 24an, ur mozketa egingo dute Miguel Zabaleta kalean. Kale horretako 16, 17, 18 eta 19 zenbakiei eragingo die mozketak, eta goizeko 10:00ak eta 12:00ak artean egingo dute. Ureztatze-ahoaren aldaketa egiteko etengo dute ur emaria, udaletik jakinarazi dutenez.  

galtzaraborda-pasabidea

Galtzaraborda etorbidearen azpiko pasabidea konpondu dute

Galtzaraborda | Hiri Mantenua 2018-01-23 | 0

Galtzaraborda etorbidearen azpitik pasatzen den bidegorriko pasabidea konpondu dute. Aiako Harria kaleko pasealekuan konponketa lanak egin dituzte, eta konponketa horien artean daude bidegorriko pasabidearen konponketa, eta pasabide guztia margotzea. Azpiko pasabide horrek udal euskaltegia dagoen ingurua eta Galtzarabordako kiroldegiaren ingurua lotzen ditu.

San Marko kalea

Hiri mantenuko zenbait lan egin dituzte urrian

Auzoak | Hiri Mantenua 2017-11-02 | 0

Urrian herriko hainbat tokitan egindako hiri mantenuko lanen berri eman du udalak. Zehatz-mehatz ondokoak izan dira: – Santa Klara kaleko 26 eta 28 atarietan, arrapala egin dute irisgarritasuna hobetzeko. – Touring ibilbidean zuhaitzen inguruko alkorkeak handitu egin dira (baldosak zainekin altxatuak zeuden eta jendeak estropozu egiten zuen),eta konpondu egin dituzte. – San Marko kalean, kale-argiak […]

DSCF3160

Ibaiaren saneamendua hobetzeko lanak hasi dituzte Iztietan

Auzoak | Hiri Mantenua | Ingurumena | Iztieta 2017-10-23 | 0

Oiartzun Ibaiaren saneamendua hobetzeko lanak hasi dituzte Iztietan. Errenteriako saneamenduko kolektore nagusiaren zati handi bat berritu egingo dute. Bide batez, eta udalaren ekimena aintzat hartuz, lan horiek egingo dituztela baliatuz Iztietako Amasa kaleako eta Astigarraga kaleko zati bateko saneamendua ere egingo dute. Neurri handiko obrak direla adierazi du  Bernar Lemos zinegotziak, eta auzoarentzat ekarriko dituen […]

portada

Beraungo Pablo Sorozabal parkeko haurrentzako joko gunea berritu eta estali dute

Auzoak | Beraun | Bizitzeko espazioak | Hiri Mantenua 2017-10-19 | 0

Beraungo Pablo Sorozabal parkean haurrentzako joko gunea berritu eta estali du Errenteriako Udalak. “Auzoak eragile garrantzitsuak dira herriarentzako, eta auzoetako bizitza indartzeko, auzo biziak izan daitezen, garrantzitsua da haietan azpiegitura egokiak sortzea, eta auzotarrak elkarrekin egoteko aukera izan dezaten guneak edukitzea”, ohar batean jakinarazi duenez. Horrez gain, auzoan ez zegoen haurrentzako joko gune estalirik, eguraldi […]

udala_logoa

Bihar hasiko dira Pablo Sorozabal plazako parkea estaltzeko lanak

Beraun | Hiri Mantenua 2017-05-29 | 0

Bizilagunek egindako eskaerari erantzuna emateko, hau da, jolas gune estaliak izatea haurrek eguraldi txarra dagoenean ere jolasteko lekuak izan ditzaten, Pablo Sorozabal plazako haurrentzako parkea estaliko da. Lanak bihar hasiko dira eta, ondorioz, aurrerago parkea jendearentzat parkea itxi egingo da. Lanak 11 astetan bukatzea aurreikusten da.