Archive | Ingurumena

asiar liztorra

Asiar liztorrei aurre eginez

Hiri Mantenua | Ingurumena 2016-02-15 | 0

Errenteriako Udalak 2015eko liztor asiarrei buruzko balantzea egin du. Espezie exotiko eta inbaditzailea kontsideratzen da. Eta Udalak aipatu duenez, asiar liztorra Euskal Herrira heldu zenetik Udalak hauek desagerrarazteko baliabideak jarri ditu. Besteak beste, bertako erleak akabatzen dituela azaldu du, eta honek ondorio negatibo ugari dakartzala. Hala nola, erlezainei eztia egitea galarazten die, erleek egiten duten […]

OiartzunibaiaFanderia

Oiartzun ibaiaren ingurua jarduera fisiko osasungarrirako gune izango da

ADN | Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Kirola | Ongizatea 2016-02-10 | 0

Errenteriako Udalak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak eta Osakidetzak, sare bat sortu dute herriko hainbat erakundeekin batera. Sare horrek Errenteriako biztanleen osasuna hobetu zein prebenitzen duen jarduera fisikoa eta aisialdi aktiboa sustatzeko koordinazioa hobetzea du helburu. Izan ere, Oiartzun ibaiaren ingurunea “eremu ezin hobea” da horretarako, pasealekuak, parkeak eta kirol-instalazio irekiak aurkitzen baitira. Bertan, 18 kirol […]

BileraIAK

Tokiko Agenda 21en II. Ekintza-planaren idazketa bideratu du Udalak

Ingurumena | Jasangarritasuna | Partehartzea 2016-02-04 | 0

Badira ia 10 urte Udalak Errenteriako Tokiko Agenda 21en I. Ekintza-plana (2006-2011) onartu zuenetik eta, epealdi horretan, dokumentuan jasotako hamaika ekintza burutu dira: hain zuzen ere, planaren %54a betetzera iritsi da. Dagoeneko, ordea, denbora dezente igaro da eta plan horren iraunaldia agortzeaz gainera, hiriko errealitatea bera ere aldatu egin da. Hori kontuan izanik, Tokiko Agenda […]

Txingudiko badia

Hezeguneen Mundu-eguna ospatu zen atzo hainbat herrialdetan

Ingurumena 2016-02-03 | 0

Atzokoan ospatu zen egunak hezeguneen balio eta garrantziaz sentsibilizatzea du helburu. Izan ere, naturan, giro desberdinen arteko mugetan kokatutako lekuek balio biologiko handia daukate. Leku horietan, adibidez paduretan, itsasoko, ibaiko eta lurreko inguruek bat egiten dutenean, dinamika konplexua sortzen da eta padurako ekosistema eragiten da. Hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko ekosistemei dagokienez, padurako ekosistema da […]

Konposta egiten duten familiek eta 5.edukiontzia erabiltzen dutenek %25eko eta %5eko hobaria izango dute, hurrenez hurren

Ingurumena 2016-01-29 | 0

2016ko hobari fiskalek materia organikoa “arduraz” birziklatzen duten familiak sarituko dituzte. Auzo-konposta edota etxeko konposta egiten duten familiek %25eko hobaria izango dute. Materia organikoa bosgarren edukiontziak gaika biltzeko programan parte hartze aktiboa duten familiek, berriz, %5eko hobaria. 2015.urtean %40,8ko gaikako bilketa izan zen Errenterian, Udalaren arabera. Helburua datu hori handitu eta 2016anĀ  %60ko gaikako bilketara […]

igogailua

Udal igogailu guztietan argiteria aldatu eta itzaltze automatikodun sistema jarri du Udalak

Energia | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-01-21 | 0

Udalak jakinarazi du udal igogailu guztietan, denera 29, energia eraginkortasun neurriak ezarri dituela, energia aurrezpen eta eraginkortasun politikari jarraiki. Energia iraunkorrerako ekintza planari (EIEP) erantzuteko proiektuetako bat izan da. Batetik, itzaltze automatikodun sistema jarri du. Udalaren arabera, igogailuetako kabinako argia gau eta egun piztuta egotea ohikoa izaten da, baita igogailuak erabilerarik ez duenean ere. Eta […]

Beraun kalea

Beraun auzoko argiztapen publiko iraunkorra jartzen ari dira pixkanaka

Beraun | Hiri Mantenua | Ingurumena | Jasangarritasuna 2016-01-19 | 0

Udalak Beraun auzoko argiteria publikoaren berritze-lanek aurrera doazela jakinarazi du. Ohiko argiztapenaren ordez, iraunkorrak diren kale-argiak ezartzen ari dira, “eraginkortasun energetikoa hobetu” eta Energia Iraunkortasunerako Ekintza-planari erantzuteko. Horretarako, argiztapen-sistema adimenduna ezarri dute dagoeneko auzoko zenbait tokitan, “argiztapena hobetuz eta energia-kontsumoa murriztuz”. Beraungo argiteria publikoaren parte handi batean egiten ari dira aldaketa eta, gutxi gora behera, […]

Fanderiako arrapala

Izokinak Oiartzun ibaian gora

Ingurumena 2015-12-22 | 0

Tamaina handiko hainbat izokin Fanderian egon dira hilabete batez, ur-emariaren igoeraren zai. Jose Cruz Legorburuk, Ingurumen zinegotziak, adierazi duenez, Errenteria eta Oiartzun artean dagoen bidegorritik igaro diren pertsonek hainbat izokin ikusi al izan dituzte ibaiaren gune sakonenean; hain zuzen ere, berriki eraiki den Fanderiako arrapalaren gainean sortzen den ur geldietan. Esan dutenez, izokin helduak ikusten […]