Gordailua | Ingurumena

Bide_berdea_02

Aiako Harria, bakoitzak nahi bezala

Herri Biziaren Bidean | Ingurumena | Landa garapena | Oarsoaldea 2015-08-27 | 0

Eguraldi onarekin areagotu egiten dira leku ezberdinak ezagutu eta gorputza mugimenduan jartzeko gogoak. Naturak aisialdirako eskaintzen dituen planak baliatzen dituzte askok garai honetan (kirola, ibilaldiak….) Aukera zabala eta anitza da Errenterian eta baita inguruetan ere. Horietariko batzuen inguruko informazioa bildu du Oarsoaldeko Garapen Agentziak bere webgunean, horien artean dago Aiako Harriaz jaso duena. Aiako Harria […]

udako_azoka_ekologikoak

Produktu ekologikoen erakusleiho, eta ekoizle eta kontsumitzaileen topaleku

Bizitzeko espazioak | Herri Biziaren Bidean | Ingurumena | Jasangarritasuna | Kultura | Ongizatea 2015-08-21 | 0

Errenteriako Nekazaritza Ekologikoaren Azokaren  I. edizioa egingo da irailaren 12an, Biolurrek antolatuta eta Behemendi Elkartearen eta Errenteriko Udalaren laguntzarekin. Gauzak horrela, Euskal Herri puntu ezberdinetako produktu ekologikoak eskuratzeko aukera izango dute goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara Gamon Zumardira gerturatzen direnek. Udararen azken zatia oparoa izan ohi da baratzetan, uztari dagokionez. Oparotasun horren erakusle izango da aurten lehenengo […]

Ulia_Jaizkibel_Eguzki_Erakusketa

“Ulia-Jaizkibel itsasgune babestua” erakusketa ikusgai irail hasieran Xenpelar Etxean

Ingurumena | Jasangarritasuna | Landa garapena 2015-08-14 | 0

Irailaren 1etik 11ra bisitatu ahal izango da Xenpelar Etxean, igandean izan ezik beste egun guztietan arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara. Eguzki Talde Ekologistak antolatutako erakusketak, OCEANA Itsas Kontserbaziorako Nazioarteko Fundazioak eta EBEO Euskadiko Biologoen Elkargo Ofizialak Ulia-Jaizkibelerako egindako proposamena zabaltzea du helburu; 13.000Ha inguruko eremua, itsasgune babestua izendatzeko proposamena, hain zuzen ere. Sustatzaileek azaldu dutenez, “dagoeneko izendapen […]

Irteera_gidatuak

Irteera gidatuak eta abenturako planak uda honetan Errenteria inguruetan

Herri Biziaren Bidean | Ingurumena | Jasangarritasuna 2015-08-03 | 0

Irailaren 27ra arte eskualdeko guneak ezagutzeko hainbat plan eskainiko dituzte Oarsoaldeko Turismo Sailak eta Errenteriako Udalak, beste hainbat erakundekin elkarlanean.   Bisita horietan aukera ezberdinak daude, bai txangoaren jomugari dagokionez (Añarbeko erreserba eremua, Aizpitarteko haitzuloak, Lau Haizeta parkea eta Sanmarko gotorlekua, eta Malbazarko hezegunea) eta baita ekintzaren izaerari dagokionez ere (irteera gidatua, tailerrak, erakustaldiak…) Hemen, […]

comete

“Comète” sarearen XVI. ibilaldia Euskal Herrian barrena

Ingurumena | Kirola | Sareak 2015-08-03 | 0

Irailaren 12an eta 13an Urdaburu Mendizale Elkarteak oroitzapen ibilaldi bat antolatu du Comete Sarearen lagunekin, II. Mundu Gerran “mugalariek” eta aliatuen abioi-gidariek erabilitako bidea egiteko; Ziburutik Errenteriara Bidasoa Ibaia gurutzatuz. Larunbatean Errenteriatik Sokoarantz abiatuko da autobusa 8:15ean. Parte-hartzaileak Sokoa-Ziburuko hilerrian elkartu eta lore-eskaintza egingo da Kattalin Agirre eta Florentino Goikoetxearen hilobietan. Jarraian Ziburuko udalak gosaria […]

aizpitarte

Irteerak antolatu dituzte Aizpitarteko kobak ezagutzeko

Herri Biziaren Bidean | Ingurumena 2015-07-15 | 0

Aizpitarteko kobetan zailtasun ezberdineko irteerak antolatu dituzte Felix Ugarte Espeleologia Elkartearen, Errenteriako Udalaren eta Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioaren artean. Irteeren gidariak Felix Ugarteko kideak eta Jesus Tapia arkeologoa izango dira. Felix Ugarteko kideak, lurpeko eremuen ikerketa eta zaintzaz arduratzen da, Tapia, berriz koba hauen hisotrian aditua da -Aizpitarte kobetako azken indusketetan parte-hartutakoa-. Txangoetan parte hartzen […]