Archive | Jasangarritasuna

makina udaletxean

Fanderiako auzoan jarri da bosgarren edukiontzirako poltsa konpostagarriak banatzeko zazpigarren makina

Fanderia | Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-05-28 | 0

Gure hondakinen gaikako bilketa eta frakzio organikoaren birziklapena orokor daitezen, 2015eko martxoan bosgarren edukiontzia (marroia) ezarri zen Errenteriako kaleetan. Halaber, Udalak 2016tik orain arte sei makina instalatu zituen doako poltsa konpostagarriak banatzeko: Beraunen, Iztietan, Galtzarabordako Kiroldegian, Kaputxinoetan, Agustinetan eta Erdialdean (Udaletxean). Udalerriko urrutiko auzoetan eta leku garaietan poltsa konpostagarriak banatzeko makinak jartzeko asmoarekin jarraitzen du […]

compostaje comunitario

Auzo-konpostaje guneetako ikuskaritza izango da maiatzaren 29an

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-05-25 | 0

Hurrengo asteartean Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisitak egingo ditu Udalak. Lan horiek Errenteriako Udalak duela 4 urte abian jarritako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Auzokonpostaren ikuskaritza-lanak gauzatzen dituen lantaldeko kideak 14:00etan abiatuko dira Fanderiako gunetik eta, […]

patrulla berdea

Hondakinen birziklapenari buruzko informazio-kanpaina azken txanpan sartu da

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-05-23 | 0

Hondakinen gaikako bilketa eta birziklapenaren inguruko RSU Egitasmoari amaiera emateko, maiatzaren 20tik 29ra bitartean Errenteriako auzoetan zehar, behar berezia agertu duten edukiontzi-puntuetan ingurumen-hezitzaileak herritarrak hondakinei buruz informatzen eta sentsibilizatzen aritu dira. Honekin batera, maiatzaren 28an, astelehenero egiten den Gamon Zumardiko merkatu txikian, hondakinen sorkuntzaren murrizpena sustatzeko helburuarekin, mahai informatiboa jarriko da herritarrak informatu, aholku praktikoak […]

Furgobaratza_kartela_2018_05_ERRENTERIA-001

Tomateak landatzeko tailerra eskainiko dute baratze parkean

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-05-09 | 0

Kutxa Ekoguneak tomateak landatzeko tailerra eskainiko du maiatzaren 9an, asteazkena, Errenteriako Baratze Parkean. Tailerra 18:00etatik 19:30ra emango da eta interesa duen edozein herritarrek parte har dezakete, dohainik izango da. Tomatea landatzeko teknikak irakatsi ez ezik, zainketa ekologikoaren inguruko informazioa emango da. Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, baratzari buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, landareak banatuko dituzte tailerrera […]

ARGAZKIAK SAN MARKOS 2 3

“RSU” egitasmoa abiatu denetik herritarrek hondakinen sailkapenaren inguruko zalantza ugari argitu dituzte

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-04-26 | 0

Oarsoalde Eskualdeko Garapen-Agentziak eta Udalak “RSU egitasmoak” otsailaren 5ean eman zioten hasiera Errenterian, kaleko hondakin-edukiontzien ondoan ingurumen-hezitzaileak zabalduz eta bertaratutako herritarrei hondakinen inguruan informatuz eta sentsibilizatuz.  Dagoeneko 17 edukiontzi-gunetan jardun dira hezitzaileak (Iztieta, Olibet-Etxeberrieta, Erdialdea eta Galtzaraborda auzoetan) eta Beraunen emango diote amaiera kanpainari maiatzaren 31ean. Egunean, 30 herritar ingururen zalantza, proposamen eta kexak erantzun […]

errenteria

Udalak Errenteriako Iraunkortasunerako II. Ekintza-Plana onartu egin du

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-04-23 | 0

Martxoaren 20an Errenteriako Tokiko Gobernu Batzardoak Errenteriako Iraunkortasunerako II. Ekintza-planaren (2018-2025) dokumentuari behin betiko onarpena eman dio. 2006ko martxoan Iraunkortasunerako I. Ekintza-plana (2006-2011) onartu zen Udal Osoko Bilkuran. 2012an ebaluatu zen plana azkenekoz eta %54an gauzatua zegoela baieztatu zen. Hori kontuan izanik, Iraunkortasunerako II. Ekintza-planaren osaketarako berrikuspen prozesua abiarazteko beharra mahai gainean jarri zen. Prozesu baten ondorioz, […]

compostaje comunitario

Apirilaren 24an izango dira auzo-konpostaje guneetako jarraipen-bisitak

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-04-19 | 0

Hurrengo asteartean Errenterian kokatutako auzo-konposta egiteko 6 guneetara hileroko jarraipen-bisita egingo du Udalak. Lanok Errenteriako Udalak bultzatutako konpostaje-programaren baitan kokatzen dira eta, bertan parte hartzen duten herritarrei, dela auzokonposta egiten nola etxeko konposta egiten, zaborraren tasan %30eko hobaria aplikatzen zaie. Martxoko bisitan ez bezala, apirilaren 24ko ikuskaritza-lanak goizez egingo ditu Udalak kontratatutako Izadi 21 aholkularitza-enpresak. […]

eskolan-konposta-09

Eskolan Konposta proiektua Errenterian

Hezkuntza | Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-04-12 | 0

2015eko azaroaren 18an Udalak onartu zuen “Hondakinen Prebentziorako Errenteriako Udal Plana”. Dokumentu estrategiko honen helburua da hondakin gutxiago sortzeko agertokia bideratzea, HHSen zati organikoa ere kontuan hartuta, etxeetako zabor poltsaren %40a baino gehiago biohondakin birziklagarria delarik. Eskolan konposta programaren bitartez Errenteriako eskolek hondakin organikoak ikastetxean bertan jaso, tratatu eta konpostatzen dituzte, hondakin organikoen zikloa bertan […]

Tomate tailerra-001

Tomateak landatzeko tailerra eskainiko dute baratze parkean

Ingurumena | Jasangarritasuna 2018-04-09 | 0

Kutxa Ekoguneak tomateak landatzeko tailerra eskainiko du apirilaren 11ean, asteazkena, Errenteriako Baratze Parkean. Tailerra 18:00etatik 19:30ra emango da eta interesa duen edozein herritar parte har dezakete, dohainik izango da. Tomatea landatzeko teknikak irakatsi ez ezik, zainketa ekologikoaren inguruko informazioa emango da. Furgobaratza zerbitzua ere egongo da, baratzari buruzko zalantzak argitzeko. Gainera, landareak banatuko dituzte tailerrera […]