Gordailua | Jasangarritasuna

Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseiluak bihar hasiko du bere ibilbidea

Jasangarritasuna 2012-06-05 | 1

Bihar Errenteriako Ingurumeneko Aholku Kontseilua abiatu egingo da arratsaldeko 19:00tan Reina Aretoan burutuko den ekitaldi batetan. Kontseilua mota anitzetako 23 elkarteen parte hartzearekin eratuko da (ekologistak, mankomunitateak, auzo elkarteak, alderdi politikoak…) eta bere lehen bileran Udal Ingurumen Departamentuak gaur egun jorratzen ari diren lan-ildoak jakinaraziko ditu. Lehen topaketa honetan Kontseiluan kide partikular berrien sarrerari buruz […]

IMGP6074

Errenteriako talde politikoek Oiartzungo Garbigunea bisitatu dute

Jasangarritasuna 2012-06-01 | 0

Errenteriako hainbat udal talde politikoen ordezkariek Oiartzunen kokatutako Garbigune berria bisitatu dute, orain dela hilabete bat martxan jarri zena San Markoko Mankomunitateak biltzen dituen herriei zerbitzua emateko. Julen Mendoza Errenteriako alkatea, Luisma Diez eta Jose Manuel Ferradas Hirigintza eta Ingurumeneko zinegotzi errenteriarrak hurrenez hurren, eta PPko Jose Maria Herzog zinegotzia izan ziren bisitan, asteazkenean burutu […]

listorrrrrreta

Listorretan kutsadura eta trafiko arazoak konpontzeko neurriak jarri ditu Udalak

Jasangarritasuna 2012-05-25 | 2

Listorretako atseden gunearen denboraldi berria ekainaren 2an hasiko da eta Errenteriako Udalak Aiako Harria Parke Naturalaren esparruan kokatutako ezpazio honetan gertatu izan ohi diren hondakin sorrera, kutsadura akustiko eta trafiko arazoak konpontzeko neurriak, hobekuntzak eta ekipamendu berriak martxan jarri ditu. Hala azaldu dute Jose Manuel Ferradas, Luisma Diez eta Jon Txaskok, Errenteriako Ingurumen, Hirigintza eta […]

Liztor asiarra Errenteriara heldu da eta tranpak jarri dituzte hedatu ez dadin

Jasangarritasuna 2012-05-17 | 3

Errenteriako Udalak liztor asiarraren hedapena mugatu eta kontrolatzeko tranpak ipini ditu herriko hainbat lekutan. Helburua erreginak harrapatzea da, kabiak egiteko sasoian baidaude. Errenteriako Euskaltegian kabi hauetako bat antzeman eta kendu dute. Kabi hauetan 1.500 liztor bizitzera heldu daitezke. Orain arte 40 liztor asiar baino gehiago harrapatu dituzte udal zerbitzuek. Liztor hauek 2004an heldu ziren Txinatik […]

Eskolako Agenda 21eko ikasleek proposamenak aurkeztuko dizkiote alkateari

Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Jasangarritasuna | Partehartzea 2012-05-09 | 0

Maiatzak 8an, Errenteriako ikastetxeetako Eskolako Agenda 21eko ikasle ordezkariak bildu dira Merkatuzarren ikasturtean zehar egindako lanak bateratu eta udal ordezkariei aurkeztu beharreko proposamenak adosteko helburuarekin. Programa honetan parte hartu duten ikastetxeak ondokoak dira: Beraun Berri ikastetxea, Cristobal Gamon Herri Ikastetxea, Koldo Mitxelena institutua, LHko eta DBHko Langaitz Ikastola, Orereta Ikastola, San Jose Gurutzeko Alabak ikastetxea […]