Archive | Kirola

eskola kirola 18-19

8 eta 12 urte arteko ikasleen ia erdiak parte hartzen du Oarsoaldean Eskola Kirolan

Gazteria | Kirola 2018-11-07 | 0

8 eta 12 urte arteko 1326 ikaslek parte hartzen dute Oarsoaldean Eskola Kirolan, adin horretako ikaslegoaren %48,73k. Hau da, beraz, eskolaz kanpoko jarduera nagusia adin tarte horretan. Joan den ikastaroan 136 talde aritu ziren, horietatik 71 Errenteriakoak izan ziren. 75 entrenatzaile profesional arduratu zuren taldeok gidatzeaz. Emakumezkoen parte hartzea gora egiten ari da pixkanaka, baina […]

trafikoa-trafiko mozketa-nafarroa hiribidea600

Behobia-Donostia lasterketaren eragina trafikoan eta garraioan

Kirola | Mugikortasuna 2018-11-06 | 0

Lasterketa behar bezala gauza dadin bermatu eta laguntzeko, azaroaren 11an (igandea) Errenteriako eremu handi batean eragina izango duten hainbat neurri hartuko dira. 1) Nafarroa hiribidea trafikoarentzat itxita egongo da azaroaren 11ko, igandeko, 08:30etik 15:00 arte. 2) Galiziako (Niessen) eta Santa Klarako (Matxain) biribilguneen arteko Nafarroako Etorbidearen tartean ibilgailuak aparkatzea debekaturik egongo da, azaroaren 10eko 24:00etatik, […]

Behobia

Behobia-Donostia lasterketa dela eta, udal kiroldegietako ordutegia luzatuko da

Kirola 2018-11-05 | 0

Urtero bezala, azaroko bigarren igandean, Behobia-Donostia lasterketak zintzo beteko du hitzordua. Lasterketa Gaintxurizketa gainetik lehengo N-1 errepidean barrena (egun GI-636) sartuko da, Errenteriako hirigune osoa zeharkatuz. Horrela, parte hartuko duten korrikalariek aukera izango dute Errenteriako herritarrek lehiaketa hau beren herritik pasatzean beti eskaintzen dieten berotasuna gertutik sentitzeko. Proban parte hartzea errazagoa izan dadin, Errenteriako Udaleko […]

GauBeltzaerrenteria2018h

‘Gau Beltza’ berezia ospatuko dute udal kiroldegietan

Gazteria | Kirola 2018-10-26 | 0

Urriaren 31n “Gau Beltza” berezia ospatuko dute Galtzaraborda eta Fanderiako udal kirol instalazioetan. Txikienentzat mozorro lehiaketa antolatu dute. Galtzarabordan eta Fanderian argazkiak egingo dizkiete 17:00etatik 19:00etara mozorrotuta datozenei. Guztiek hainbat gozoki jasoko dituzte eta parte-hartuko dute Facebooken egindako lehiaketan, eta “gustatzen zait” gehien jasotzen dutenek saria izango dute. Era berean, Galtzarabordan zein Fanderian “klase beldurgarri […]

MendiTour2018h

Bilbao Mendi Film Festival-ean sarituak izan diren hainbat lan Errenterian proiektatuko dituzte

Kirola | Kultura 2018-10-24 | 0

Urdaburu Mendizale Elkarteak, Errenteriako Udalaren laguntzaz, mendiko zinemako bi emanaldi antolatu ditu azaroaren 8an eta 9an, arratsaldeko 19:30ean. Bertan, 2017ko Bilbao Mendi Film Festival-ean sarituak izan diren hainbat lan ikusi ahal izango dira. Egun bakoitzean film labur bat eta bi film emango dituzte, eta saio bakoitzak bi ordu iraungo ditu gehienez. Programazioa honako hau da: […]