Archive | Kirola

Gipuzkoako arkulari hoberenek ituari erdian jotzen saiatuko dira Errenterian

Kirola 2012-07-03 | 0

Ostadar Arku Tiro Elkarteak, Errenteriako Udal Kirol Patronatuaren eta Gipuzkoako Arku Tiro Federakuntzaren laguntzarekin, “Errenteriako Hiria Sari Nagusia – Arku Tiroko OSTADAR II. Lehiaketa” antolatu du, uztailaren 7an, datorren larunbatean. Ikuskizuna Fanderiako Udal Futbol Zelaian izango da, 15:15etik aurrera. Saioa FITA 2×70 Serie baten bidez gauzatuko da, 36 gezi bi serietan, sei geziko txandatan, eta […]

4866eu

Donosti Cup-eko hainbat partida Errenteriako zelaietan jokatuko dira

Kirola 2012-06-28 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du berriro ere, Errenteria, Donosti Cup-en, Donostian urtero udaldian ospatzen den oinarrizko futbolaren Torneo Ospetsuaren, egoitzetako bat izango dela. Aurreko urteetan bezala, Errenteriak 2 egoitza ditu, antolatzaileek Gipuzkoan dauden kirol instalazioen artean Fanderiako eta Beraungo Estadioak aukeratu baitituzte. Aurtengoa 21. edizioa izango da, eta bataz beste, 27 herrialdetako 390 […]

CARTEL 2012 color

Oiarso Saskibaloia taldeak 3×3 txapelketa bat burutuko du Zumardian ekainaren 30ean

Kirola 2012-06-18 | 0

Oiarso Saskibaloia taldeak 3×3 txapelketa bat (hiru kideko bi taldeen arteko lehia) antolatu du ekainaren 30erako Errenteriako Zumardian. Lehiaketa  adin maila guztietan izango da, bai maskulinoak eta bai femeninoak. Parte hartzeko izen-emate orria oiarsosb@hotmail.com helbide elektronikoan eskatu behar dute interesdunek. Ondoren, Banco Guipuzcoanoren 0042 0043 70 0110098117 kontuan sartu behar da dirua, taldeak aukeratutako izena […]

Helduentzako udarako prestatutako udal kirol jardueren zerrenda argitaratu dute

Kirola 2012-06-18 | 0

Dagoeneko eskura dago uda honetarako udal kirol instalazioetan helduentzat antolatu diren kirol jardueren zerrenda.Denboraldi honetan, eta berrikuntza gisa, kuota bakar bat ordainduta aukera izango da Galtzaraborda eta Fanderiako instalazioetan “Kirolkide Uda 2012” izenarekin programatu diren jarduera guztietan parte hartzeko. Hainbat jarduera programatu dira astelehenetik ostegunera, 45 minutuko saioak eginez. Jarduerak ekainaren 20an (asteazkena) hasiko dira, […]

Bar Vivaldi Otis eta Desira Café taldeek irabazi dute futbol 7ko udal txapelketa

Kirola 2012-06-18 | 0

Aurreko igandean, ekainaren 10ean, amaitu zen “Errenteriako Udal Kirol Patronatua – Futbol-7 Torneoa”ren X. edizioa, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak antolatua. Aurtengo edizioan 3. fasean “Bar Vivaldi Otis” taldeak garaitu du, eta 2. tokian “Desira Café” taldea geratu da. Lehenengo eta bigarren faseetako irabazleak “Desira Café” eta “Gailur Taberna” izan ziren, eta txapeldunorde “Amets Pub” (1. […]

Udal polikiroldegietan urtean zehar egiten diren jardueren erakustaldia, ostiralean

Kirola 2012-06-13 | 0

Datorren ekainaren 15an (ostirala) ikasturtean zehar Errenteriako Fanderiako eta Galtzarabordako instalazioetan egiten diren jardueren urteko erakustaldia burutuko da Galtzarabordako Udal Kiroldegian. Erakustaldiari arratsaldeko 17,30ean emango zaio hasiera, “Dantza Eskola”ren jarduerarekin. Ondoren, “Bailes de Salón”, “Box Tonic”, Atzegi, Karate eta Gimnasia Erritmikoko ikasleak arituko dira. Sarrera dohainik da, eta Errenteriako Kiroldegiko Kirol Pistan izango da.

‘Trail Running’ irteera bat antolatu du Udal Kirol Patronatuak

Kirola 2012-06-05 | 0

Ekainaren 9an (larunbata), Serviocio SL Fanderiako Igerilekuen eta Galtzarabordako Kiroldegiaren kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta, irteera bat antolatu du Ulia menditik. Ibilbideak San Pedroko Faro de la Plata ingurutik izango da, honi bi buelta emango zaizkio, 13,5 kilometro osatuz. Bertan, asfaltatutako pistak eta mendi-bideak tartekatuko ditugu. Irteera goizeko 10,00etan izango da, San Pedroko Frontoitik. Izena […]

Mahai teniseko klub berria sortu da Errenterian

Kirola 2012-06-04 | 0

Errenterian Mahai Tenis klub berria sortu dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak, “Club Deportivo Pontika Orereta de Tenis de Mesa” izenekoa. Egiten dituzten jardueren berri emateko asmoz, ate irekiko jardunaldi sorta bat antolatu dute. Jardunaldi horiek ekainean egingo dira, larunbatero, 10:00etatik 13:00etara Beraungo Auzo Elkartearen egoitzan. Argibide gehiago behar izanez gero deitu 617.769.949 telefono zenbakira. […]