Archive | Kirola

‘Trail Running’ irteera bat antolatu du Udal Kirol Patronatuak

Kirola 2012-06-05 | 0

Ekainaren 9an (larunbata), Serviocio SL Fanderiako Igerilekuen eta Galtzarabordako Kiroldegiaren kirol ustiapenaren enpresa adjudikazio-hartzaileak antolatuta, irteera bat antolatu du Ulia menditik. Ibilbideak San Pedroko Faro de la Plata ingurutik izango da, honi bi buelta emango zaizkio, 13,5 kilometro osatuz. Bertan, asfaltatutako pistak eta mendi-bideak tartekatuko ditugu. Irteera goizeko 10,00etan izango da, San Pedroko Frontoitik. Izena […]

Mahai teniseko klub berria sortu da Errenterian

Kirola 2012-06-04 | 0

Errenterian Mahai Tenis klub berria sortu dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak, “Club Deportivo Pontika Orereta de Tenis de Mesa” izenekoa. Egiten dituzten jardueren berri emateko asmoz, ate irekiko jardunaldi sorta bat antolatu dute. Jardunaldi horiek ekainean egingo dira, larunbatero, 10:00etatik 13:00etara Beraungo Auzo Elkartearen egoitzan. Argibide gehiago behar izanez gero deitu 617.769.949 telefono zenbakira. […]

kirolak

Oarsoaldean udaran izango den kirol eskaintza aurkeztu dute

Kirola 2012-05-31 | 0

Oarsoaldea osatzen duten lau herrietako (Lezo, Oiartzun, Pasaia eta Errenteria) Kiroletako zinegotziek prentsaurreko bat eskaini zuten atzo Errenteriako Udaletxean eskualdean udaran izango diren kirol jardueren eskaintza aurkezteko. Agerraldian udaran Oarsoaldea guztian antolatuta dauden kirol jarduerak biltzen dituen esku orria aurkeztu zuten. Herri bakoitzaren kirol eskaintza erakusteaz gain beharrezko informazio guztiarekin (ordutegiak, txandak, prezioak…), orri honek […]

Kirolera Hurbiltzeko Egunean, igandean, udal kirol zerbituzak doan izango dira

Kirola 2012-05-29 | 0

Aurten ere, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak bat egin du, zortzigarren urtez jarraian, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu eta datorren ekainaren 3an, igandean, burutuko den “Kirolera Hurbiltzeko Eguna”rekin. Egun hau Europako hainbat hiritan ematen da. Ekainaren 3an (igandea) egingo diren jardunaldi hauekin hiritar guztiei kirolak duen garrantzia erakutsi nahi zaie, kohesio soziala lortzeko, osasunarentzat onurak dituelako, eta […]

Gipuzkoako areto-futboleko finalak Errenterian jokatuko dituzte larunbatean

Kategoria gabe | Kirola 2012-05-23 | 0

Errenteriako Galtzarabordako Polikiroldegian erabakiko dira Gipuzkoako areto-futboleko txapelketaren irabazleak larunbat honetan jokatuko diren partidetan. Finalen egitaraua aurkezteko prentsaurreko bat izan da gaur. Agerraldian Jose Manuel Ferradas Errenteriako Kiroletako zinegotzia, Pablo Ibarreta Gipuzkoako Areto-Futboleko Batzordearen presidentea eta Luis Garrido Gamon Kirol Elkarteko zuzendaria izan dira. Hiru erakundeok izan dira, hain zuzen ere, txapelketa hauek Errenterian jokatzea […]

Mikelekin Londresera! ekimena aurkeztu dute Errenterian

Kirola 2012-05-22 | 0

Mikel Odriozola atleta errenteriarra goi mailako kirolaria da. Londres 2012ko Olinpiar Jokoetan parte hartuko du 50 kilometroko ibilketa proban. Hori dela eta, Mikelekin Londresera! ekimena martxan jarri da. Egitasmo honen barnean jarduera ugari burutuko dira kirolaren baloreak sustatzeko eta errenteriarren babesa Mikel Ordiozolari helarazteko bere lehia olinpikoan. ‘Mikelekin Londresera!’ ekimenaren aurkezpena gaur egin dute Errenteriako […]

Kirol nutrizioari buruzko hitzaldia, bihar

Kirola 2012-05-17 | 0

Maiatzaren 18an, ostiralean, 17,30ean Galtzarabordako Udal Kiroldegian hitzaldi bat izango da kirol nutrizioari buruz, udal kirol instalazioetako abonu orokorra duten guztiei bideratua. Hitzaldia Serviocio SL enpresaren kirol teknikaria den Ruben Reyes-ek emango du. Serviocio SL Fanderia eta Galtzarabordako udal kirol instalazioetako enpresa adjudikazio-hartzailea da. Aurreikusita dago hitzaldiak 45 minutuko iraupena izatea. Hitzaldian kirolari bati onura […]

Udal kirol instalazioetako jarduerak ezagutarazi nahi dituzte “abonatuaren orduarekin”

Kirola 2012-05-15 | 0

Udal kirol instalazioetan antolatzen diren jarduerak ezagutzera emateko asmoz, Errenteriako Udal Kirol Patronatuak, Serviocio SL-rekin lankidetzan, “abonatuaren orduaren” hurrengo klasea antolatu du. Klase hori “CROSS FIT”-ekoa izango da eta maiatzaren 19an, larunbatean, bi txandetan emango da. Lehenengo saioa 10,30ean izango da eta bigarrena, berriz, 11,30ean. “Cross Fit”-eko klase bat emango da Fanderiako zelai artifizialean (euria […]