Archive | Kultur aniztasuna

Egin zaidazu bisita aurkezpena

Elkarbizitza ardatz duen ‘Egin zaidazu bisita’ abestia aurkeztu du Errenteriako Udalak herriko abeslarien kolaborazioarekin

Kultur aniztasuna | Kultura | Madalenak | Solidarioa 2018-06-27 | 0

Errenteriako Udalak Elkarbizitzaren aldeko apustuan, “Egin zaidazu bisita” abestia aurkeztu du, gaurtik aurrera entzungai izango den abestia, eta, hain juxtu, herrikoak diren ahotsak dituena. Hain zuzen ere, Leire Martínez (La Oreja de Van Gogh, Sony Music España etxearen kortesiaz), Jonatan Camacho (Sonakay), Mikel Markez, Asmae Barruz naiz Chinedu Phillipsek hartu dute parte abesti alai eta […]

maydayterraneo

Errenteriako Udalak Salvamento Marítimo Humanitario elkartea diruz lagundu du aurten ere errefuxiatuen auzia dela-eta

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-06-22 | 0

Errenteriako Udalak Salvamento Marítimo Humanitario elkarteari 3.000 euroko ekarpena egin dio, hain zuzen ere, Maydayterraneo proiektuaren baitan Aita Mari itsasontzia Libiako kostan egon dadin aurtengo udan. Gerra eta gatazka egoeretatik (Siria, Libia, Egipto…) ihesean dauden pertsonek Mediterraneo itsasoa zeharkatzen dute Italia eta Greziako kostetara iristeko asmoz, euren bizitzak arriskuan jarrita. Salvamento Marítimo Humanitariok eta ProemAid […]

Paki Alvarez eta Martin Lopez, KB taberna

11 Zapore ekintzako taberna irabazlea KB taberna izan da

Kultur aniztasuna 2018-05-30 | 0

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna dela-eta, “11 Zapore” ekimena gauzatu zen ostegunetik igandera bitarte. Tabernetan jarritako kaxa batzuen bidez, pintxoak dastatu ostean, iritzia eta bozka emateko aukera izan du jendeak. Horren emaitza gisa KB taberna izan da irabazlea , hain zuzen ere, 252 puntu lortu eta 55 lagunek euren iritzia eman ostean. Honek Burrito, Andele! pintxoa […]

aniztasuna erakusketa

‘Aniztasuna eguneroko alor desberdinetan’ erakusketa ikusgai dago herriko hainbat gunetan

Kultur aniztasuna 2018-05-24 | 0

Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Egunaren harira, herriko DBHko ikasleek eginiko lanak herriko hainbat gunetan idaude ikusgai ekainaren 11ra bitarte. Erakusketa aniztasunaren egunean inauguratu zen Koldo Mitxelenako (Biteriko) patioan. Hauek izan dira landu dituzten alorrak, guneak eta ikastetxeak: Aniztasuna eta kirola, Galtzarabordako Kiroldegian (Cristobal Gamon) Aniztasuna eta artea, Merkatuzar eraikinean (Bizarain) Aniztasuna eta elikagaiak, Niesssen Merkatal Gunean […]

Zineforum calcuta ondoan

Calcuta Ondoan GKGEaren film labur bi emango dira ostegun honetan Merkatuzarren

Berdintasuna | Kultur aniztasuna | Kultura 2018-05-21 | 0

Ostegun honetan, maiatzaren 24ean, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara bitarte Calcuta Ondoan GKGEak eginiko “Océano esperanza” eta “Malad, morir o no” sentsibilizaziorako film labur biren emanaldia izango da. Horien ondoren, hizketaldi irekia egiteko aukera egongo da. Hain zuzen ere, saioa Merkatuzarreko bilera gela handian eskainiko da, Errenteriako Udalak antolaturik. Labur bi hauek Fernando Verak egin ditu eta […]

11 kolore aniztasunaren eguna 2018

“Errenterian 11 Kolore” ekimenaren programa aurkeztu dute

Kultur aniztasuna 2018-05-15 | 0

Datorren maiatzaren 18an, ostirala, Kultura Aniztasunaren Nazioarteko Eguna ospatuko da, programa zabal eta koloretsu baten bidez. Hori dela-eta, Errenterian, arratsaldeko 18:00etan, kultura-aniztasunaren aldeko martxa koloretsu bat abiatuko da, erritmoz betea, Zumarditik Koldo Mitxelena ikastetxeko (Biteri) patiora. Martxara perkusio-instrumentuak nahiz erritmoari laguntzeko bestelako tresnak ekartzeko deia egiten zaie herritar guztiei. Hain zuzen ere, baliagarria izango da […]

invitación_001

Jatorri atzerritarra duten etxeko langile emakumeen aldarrikapen festa egingo dute igandean Merkatuzarren

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-03-09 | 0

Martxoaren 11n, igande honetan, jatorri atzerritarra duten etxeko langile diren emakumeen aldarrikapen festa egingo dute Errenteriako Merkatuzarren. SOS Arrazakeriako etxeko langileen kolektiboak antolatuta, sektore prekario horretan lan egiten duten bertako etxeko langileak, eta bereziki, atzerritarrak gonbidatu nahi dituzte festa horretara. Festa hau kasu askotan neurriz gaineko lan-baldintza eta bizitza sozialerako denbora urria duten emakumeen kolektibo […]

herri-aliantza-marrazkia

Elkarbizitzarako Aniztasunean Aldeko Herri-aliantzaren manifestua arabierazko bertsioan dago

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2018-03-08 | 0

Errenteriako Udalak bultzatuta, aniztasunean oinarritutako elkarbizitzarako herri-aliantza lantzen ari dira herrian. Bernardo Atxagak horretarako espreski sorturiko manifestuaren arabierazko bertsioa, jada, webgunean eskuragarri dago. Orain arte jatorrizko euskarazko bertsioaz gain, gaztelerara, frantsesera eta, azken honekin batera, arabierara itzuli da testua. Izan ere, helburua baita herri honetan dauden hizkuntza anitzetara itzultzea Atxagaren testua, pixkanaka. Errenterian, egun gutxienez […]

aisa-portada-ona

AISA ikastaroetan, etorri berrientzako euskara eskoletan, izena emateko epea otsailaren 19an bukatuko da

Euskara | Kultur aniztasuna 2018-02-14 | 0

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada […]