Archive | Kultur aniztasuna

Oiartzungo taldeetako bat (Oiartzungo Udalaren argazkia)

Martxan dira eskualdera iritsi berrientzako euskara ikastaroak

Euskara | Kultur aniztasuna 2016-03-09 | 0

Etorri berriei zuzendutako AISA ikastaroak aste honetan jarri dira martxan Oarsoaldean. Otsailean zehar guztira 120 lagunek eman zuten izena euskarazko lehen hurbilpena egin nahi duen ekimen honetan. Modu honetan, lagun horiek 60 orduko hastapeneko euskara eskolak jasoko dituzte ekaina bitartean. Errenterian lau talde osatu dira, guztira 60 ikasle. Horietako bik udal euskaltegian, eta beste bik […]

Iztieta-Ondartxo_saioa

Iztieta-Ondartxo auzoan aurrera begirakoak zehazten hasi dira

ADN | Iztieta | Kultur aniztasuna | Partehartzea 2016-03-02 | 0

Atzo Gurekin auzo elkartean hamabost bat lagun bildu ziren Iztieta-Ondartxo auzoa hobetzeko ekintza planaren harira egindako saio irekian. Udaleko ordezkariek iazko uztailean hasitako parte hartze prozesuaren laburpen bideoa aurkeztu zuten, egindako lan guztiarekin lagin gisa. Eta orain artekoaren balorazio txiki bat ere egin zuten. Kualitatiboki egindako lana oso aberasgarria eta garrantzitsua izan dela ondorioztatu zuten. […]

AISA1

AISA, herritar etorri berrientzako hastapeneko euskara eskolak Oarsoaldean

Euskara | Kultur aniztasuna 2016-02-17 | 0

Oarsoaldeko Euskara Batzordeak herritar etorri berrientzako hastapeneko AISA euskara eskolak antolatu ditu eskualdeko lau herrietan udal euskaltegiekin eta AEKren euskaltegiekin elkarlanean. Oarsoaldeara munduko gainerako herrietatik etorri berri diren eta herri horietan erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrei zuzenduta dago. Euskarazko lehen hurbilpena egin nahi da ekimen honekin. Eta modu honetan euskaltegietako hurrengo urratsak emateko bultzada […]

harrera_protokoloa1

Errenteriara etorri berrien harrera protokoloa; irekia, bizia eta dinamikoa

ADN | Kultur aniztasuna | Partehartzea 2016-02-10 | 0

Gaur goizean aurkeztu dute Xenpelar etxean Errenteriara etorri berrientzako harrera protokoloaren dokumentua. Ez da ordea behin betiko dokumentua, jaso diren eta jasoko diren ekarpenez gain, protokoloak unean uneko errealitatera egokitzen jakin behar duelako. Hala adierazi dute Nagore Basurto kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubidetako zinegotziak, Samira Goddi saileko teknikariak eta Maitane Barrenetxe Aztikerreko kideak […]

asanblada_errefuxiatuak

Errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu bat aurkeztuko du SOS Arrazakeriak asteazkenean

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2016-02-08 | 0

Asteazkenean 19:00etan Xenpelar etxean errefuxiatuen inguruko sentsibilizaziorako proiektu baten berri emango du SOS Arrazakeriako boluntario talde batek. Herritarrak parte hartzera animatu dituzte. Pasa den urte amaieran “Mediterraneoko krisia” deituriko bi asanblada ireki egin zituen Errenteriako Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideen sailak. Testuinguru horretan garatu du proiektua SOS Arrazakeriak eta jakinarazi du herritarren […]

Harrera_protokoloa

Harrera protokoloa aurkeztuko du Udalak asteazken goizean

ADN | Kultur aniztasuna 2016-02-08 | 0

Urtebete inguruz aritu da Errenteriako Udala herrira iritsi berrien Harrera Protokoloa lantzen. Eta otsailaren 10ean, asteazkena, 10:00etan aurkeztuko du Xenpelar etxean. Proiektuak Gipuzkoako Foru Aldundiaren babesa jaso duela jakinarazi du Udalak. Era berean, aurkezpena irekia izango dela gaineratu du; hortaz, gerturatu nahi duen oro gonbidatuta dago.

Julen Mendoza y Amed

Mendoza eta Anhariri elkarrizketa Info7-n Iztietari buruz argitaratutako albistearen harira

ADN | Iztieta | Kultur aniztasuna 2016-02-04 | 0

Pasa den igandean Iztieta auzoa El Correo egunkariko lehen orrian agertu zen. Titularrak honela zioen: “Polizia Iztietako islama zelatatzen ari da”. Horren harira, Julen Mendoza alkatea eta Ahmed Anhari Iztietako islamiar zentro kulturaleko presidente ohia elkarrizketatu dituzte Info7 irratian. Albistea berak ekarri zien “haserre eta kezka” izan dituzte hizpide. Baina bereziki auzoaz, elkarbizitzaz, eta aniztasunaren […]

Gani_Mirzo

Gani Mirzo abeslari eta musikari siriar-kurduak kontzertu solidarioa eskainiko du larunbatean

Kultur aniztasuna | Kultura 2015-12-17 | 0

Abeslari eta musikariak laukotean eskainiko du kontzertua larunbat honetan, abenduaren 19a, arratsaldeko 17:00etan Koldo Mitxelenako (Biteri) ikastetxeko patioan. Kontzertua doakoa izango da eta Errenteriako Udalak beste eragile batzuekin batera antolatutako Giza Eskubideen Asteari amaiera emango dio. Hain zuzen ere, aurtengo edizioa ekialde hurbilera eskainia izan da. Eta aste honetan oraindik bada zer egin, gaur eta bihar […]

giza_eskubideak_kioskoa5

“Ongi etorri herrira”

Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2015-12-11 | 0

Horixe da Giza Eskubideen Nazioarteko Egunean, atzo, Errenteriako haurrek errefuxiatuei bidali zieten mezua. “Ekialde hurbileko egoera eta bertan urratzen ari diren eskubideak” landuko dituzten ekimenak bilduko dituen asteari hasiera eman zion ekintza honek. Hain zuzen ere, Errenteriako Giza Eskubideen asteari. Udaleko kultur aniztasuneko, garapenerako lankidetzako eta giza eskubideetako departamentuak, udal liburutegiarekin, Aranzadi Zientzia elkartearekin eta […]