Archive | Kultur aniztasuna

fekat_slum_drummers2

Fekat Circus & Slum Drummers: Artea gizartearen eraldaketarako tresna gisa

Kultur aniztasuna | Kultura 2015-06-22 | 0

Etiopia eta Kenyako hamabost artisten malabar, dantza, akrobaziaz eta musikaz gozatzeko aukera egongo da Errenterian ostegun eta ostiral honetan, hilak 25 eta 26. Ikuskizunaz aparte, hitzaldi eta tailer bana eskainiko dituzte, gainera. Fekat Circus, zirko munduko eragile aktiboenetarikoa da Etiopian. Addis Adabako kaleetan hazitako gazteek sortu zuten taldea 2004ean eta zirkoak euren bizitza nola aldatu […]

Munduko_arrozak

Gamon Zumardia kultura ezberdinen topaleku bihurtuko du bihar Munduko Arrozak jaialdiak

Bizitzeko espazioak | Kultur aniztasuna | Kultura | Sareak 2015-06-12 | 1

Munduko Arrozak kulturen arteko jaialdia dela eta, herrialde ezberdinetako kulturaz eta gastronomiaz gozatzeko aukera egongo da bihar, hilak 13, Gamon Zumardian. Oarsoaldeko SOS Arrazakeriak antolatuta, jaialdiak, jatorri ezberdinetako jendea bilduko du eta arroza izango du protagonista, herrialde askotako gastronomietan oinarrizko jakia. Gauzak horrela, euren jatorrizko herrialdeetan egiten den bezala edo beren erara prestatuko dituzte arroz […]

Extremadurako_bandera

Igandean hasiko den Extremadurako Kultur Astea dela eta, bertako bandera jarri dute

Kultur aniztasuna | Sareak | Udal antolamendua 2015-06-05 | 0

Extremadurako Kultur Astea ospatuko dute igandetik aurrera, hilak 7, Errenterian. Arrazoi horregatik, Udalak bertako bandera jarri du gaur herriaren sarrerako biribilguneetako batean. Andaluziako eta Galiziako banderekin ere egin zuten, Udaletik adierazi dutenez, “gure herriaren parte bihurtu baita euren kultura”. Lotura honetan ikus dezakezue Monfragüe Kulturguneak antolatu duen egitaraua Extremadurako kulturaz gozatzeko: http://herribizia.errenteria.eus/2015/06/02/ekainaren-7tik-13ra-ospatuko-dute-extremadurako-xxv-kultur-astea/       […]

Hitzaldia iragartzen duen kartela.

Hitzaldia: Giza eskubideen aldeko borroka Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan

Kultur aniztasuna | Sareak 2015-05-25 | 0

Datorren maiatzaren 29an Ahmed Ettanji kazetari saharrak “Giza eskubideen aldeko borroka Mendebaldeko Saharako lurralde okupatuetan” hitzaldia eskainiko du Errenteriako Reina aretoan 18:30ean. Euskal Fondoak antolatuta, inguruko udalerrietan eskaintzen ari den hitzaldi sorta batean kokatzen da jarduera, eta bertan, Ettanjik Sahara okupatuak bizi duen egoera azalduko du. Ekintza aurrera eramateko, Errenteriako Udaleko kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza […]

errenteriako udala

Diru-laguntzak, kultur aniztasunari eta kooperazioari buruzko egitarauak aurrera eramateko

ADN | Kultur aniztasuna | Sareak | Solidarioa 2015-05-22 | 0

Errenteriako Udaleko Kultur aniztasuna, garapenerako lankidetza eta giza eskubideen azpiatalak dirulaguntzak eskatzeko epea zabaldu du kultur aniztasunari buruzko sentsibilizazioa eta garapenerako kooperazio egitarauak arrera ateratzeko. Eskaerak ekainaren 15era arte aurkeztu ahal izango dira eta aurkeztuko diren proiektuak 2015 urtean zehar hasitakoak izan beharko dira. Deialdiaren denerako aurrekontua 99.380 eurokoa izango da honako hiru proiektu tipologiatan […]