Gordailua | Madalenak

DSC_0231

Errenteriako jai batzordeak Madalenak aurkeztu ditu

Kultura | Madalenak 2012-07-17 | 0

Errenteriako jai batzorde herrikoiak Madalenetako jaiak aurkeztu zituen atzo Kabia Espazio Kreaktiboan egindako agerraldi batetan. Bertan, azken hilebeteotako prozesu ireki eta parte hartzailean (herriko 40 elkartetik gora parte hartu dute jai batzordean) bururutako lanaren fruituak aurkeztu zituzten, ospakizunen egitarauan ikusi ditzakezutenak hemen sakatuz. Herri bazkaria Madalenetan egingo den herri bazkariaren berri ere eman zuten. Bazkariaz […]

IMG_0166

Jai batzordeak Madalenen aurkezpena egingo du gaur arratsaldean Kabian

Kultura | Madalenak 2012-07-16 | 0

Aurtengo Madalenen antolaketaren autoreek, jai batzorde herrikoian parte hartu duten herritar eta elkarteek, gure jaien aurkezpena egingo dute 18:30ean Kabia Espazio Kreaktiboan. Animatu bertara azaltzen ekitaldi sortaren inguruko lehen eskuko informazioa lortzeko! Bestalde, Udaletxeko atarian hasi da jaien egitarauen banaketa. Herri Bizian ere egitaraua deskargatzeko aukera duzu.

IMG_0166

Madalenetako programa ofiziala deskargatu Herri Biziatik

Kultura | Madalenak 2012-07-13 | 3

Madalenak hasteko aste eskas bat besterik ez da falta eta ekitaldi sortaren egitaraua argitaratua atzo aurkeztu zuten Udaletxean. Astelehenetik aurrera Udalatxeko atarian banatuko da egitaraua, 10:00etatik aurrera, baina irrikari eutsi ezin diozutenentzat Herri Bizian programa jada eskuratu dezakezute pdf formatuan eta baita poltsikoko esku orria ere.

IMG_0211

Madalenetako programa eta kartel ofiziala aurkeztu ditu gaur Udalak

Kultura | Madalenak 2012-07-12 | 0

Madalenetako programaren aurkezpen ofiziala egin dute gaur Udaletxean alderdi politiko guztietako ordezkariak bildu dituen agerraldi batetan. Bertan, jaien kartela, egitaraua eta poltsikorako esku-orria aurkeztu dituzte. Irune Balentziaga Kultura zinegotziak jaiak “berdintasunean, aniztasunean eta errespetuan” gozatzeko deia egin du eta ospakizunen prestakuntzan parte hartu duten pertsona guztiek “ilusio handiarekin” lan egin dutela esan du. Honen harira, […]

Madalenetako lau omenduekin elkarrizketa

Kategoria gabe | Madalenak 2012-07-06 | 0

Mitxel Blanco ‘Txuri’, (Alabergako Danborradaren Zuzendaria gaur egun), Josetxo Ule (zuzendari ohia), Mila Urrutia (haur danborradako kudeatzailea) eta Maite Hernandez (bere bizitza guztian zehar auzo elkartearen eta danborradaren inguruan lan egin du) izango dira datorren hilaren 21ean txupinazioa botako dutenak. Haiekin izan gara eta beren sentimenduak eta danborradaren historia kontatu digute.