Gordailua | Madalenak

#madalenak2012: jarraitu gure jaiak Faceboook eta Twitter sare sozialetan

Kultura | Madalenak 2012-07-19 | 0

Madalenetako jaiak Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango dira: bertan hamaika argazki, berri eta iruzkin ikusi eta egin ahal izango dituzte erabiltzaileek. Horregatik, Facebook sarean Herri Biziak duen profilaren lagun egitera eta Twiterren #madalenak2012 hashtag-a erabiltzera animatzen ditugu errenteriar guztiak. Bestalde, Herri Biziaren webgunean gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia […]

Udal kiroldegiak itxita egongo dira igandean Madalen eguna dela eta

Kategoria gabe | Madalenak 2012-07-18 | 0

Errenteriako Udal Kirol Patronatuak jakinarazi nahi du, Madalen eguna dela eta, datorren igandean, uztailaren 22an, Fanderiako, Galtzarabordako eta Kaputxinoetako Udal Kirol Instalazioak itxita egongo direla. Uztailaren 23an, astelehenean, Galtzarabordako Kiroldegia irekita egongo da 9:00etatik 14:00etara, eta Fanderiako eta Kaputxinoetako Udal Igerilekuetako instalazioak irekita egongo dira udako ohiko ordutegiarekin.  

DSC_0231

Errenteriako jai batzordeak Madalenak aurkeztu ditu

Kultura | Madalenak 2012-07-17 | 0

Errenteriako jai batzorde herrikoiak Madalenetako jaiak aurkeztu zituen atzo Kabia Espazio Kreaktiboan egindako agerraldi batetan. Bertan, azken hilebeteotako prozesu ireki eta parte hartzailean (herriko 40 elkartetik gora parte hartu dute jai batzordean) bururutako lanaren fruituak aurkeztu zituzten, ospakizunen egitarauan ikusi ditzakezutenak hemen sakatuz. Herri bazkaria Madalenetan egingo den herri bazkariaren berri ere eman zuten. Bazkariaz […]

IMG_0166

Jai batzordeak Madalenen aurkezpena egingo du gaur arratsaldean Kabian

Kultura | Madalenak 2012-07-16 | 0

Aurtengo Madalenen antolaketaren autoreek, jai batzorde herrikoian parte hartu duten herritar eta elkarteek, gure jaien aurkezpena egingo dute 18:30ean Kabia Espazio Kreaktiboan. Animatu bertara azaltzen ekitaldi sortaren inguruko lehen eskuko informazioa lortzeko! Bestalde, Udaletxeko atarian hasi da jaien egitarauen banaketa. Herri Bizian ere egitaraua deskargatzeko aukera duzu.