Gordailua | Mugikortasuna

TrafikoaIztieta_2

Trafiko aldaketak 2017ko Madalenak direla-eta

Madalenak | Mugikortasuna 2017-07-17 | 0

2017ko Madalenak izango direla-eta, hiri guneko hainbat kale trafikorako itxiko dira. Hori horrela, hainbat zerbitzuk honako aldaketak izango dituzte: TRAFIKOA MOZTUKO DA – Fanderiako pasealekua uztailaren 17an 08:00etan trafikorako itxiko da barrakak instalatzeko, eta uztailaren 28an irekiko da berriro. – Nafarroa hiribidea uztailaren 21ean moztuko da, 08:00etan, Galizia (Niessen) eta Santa Klara biribilguneen artean postuak […]

Trafikoa2

Ekainaren 29an ziklomotorrentzako IAT mugikor zerbitzua eskainiko dute Errenterian

Mugikortasuna 2017-06-26 | 0

Ekainaren 29an Udaltzaingoak Masti Loidi poligonoan dituen egoitzetan ziklomotorrentzako IAT mugikor zerbitzua eskainiko du TÜV Rheinland enpresak. Helburua “ziklomotorren baldintza teknikoen egoera egokia bermatzea da, baina baita gidarien zein herri jabariaren gaineko erabiltzaileen segurtasuna bermatzea eta Ingurumenaren eta gure ingurunearen babesarekin are gehiago konprometitzea ere, kutsadura akustikoa murrizten lagunduz”. IAT mugikorrak 8:30etik 13:30era emango du […]

TrafikoaIztieta_2

Trafiko aldaketak ekainaren 17an ‘Elkartasunaren motorra’ dela-eta

Mugikortasuna 2017-06-15 | 0

2017ko III Elkartasunaren Motorra dela-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu ekainaren 17rako. Zirkulazio neurriak (erdigunean trafikorako moztua larunbata 17an) Trafikoa moztuta egongo da erdigunean : 08:00etatik 23:00ak arte itxita egongo da. Mozketak ondorengo kaleei eragingo die: Maria Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri. Hori dela-eta herritarrei eskatzen zaie larunbateko […]

OTA-TAO

Udalak zuzenean kudeatuko ditu TAO eta garabi-zerbitzua

Mugikortasuna | Udal antolamendua 2017-06-15 | 0

Errenteriako Udaleko gobernu-taldeak, ahal denean zerbitzuak arlo publikora itzultzeari lehentasuna emateko konpromisoa betez, erabaki du TAO eta GARABI zerbitzuak publifikatzea. Kalitatezko zerbitzu publikoaren aldeko apustua egina duenez, Udalak abian jarri du kudeaketa zuzenera itzultzeko prozesua; prozesu hori amaituko da Lan Eskaintza Publikoarekin enplegua kontsolidatuta. Gainera, baliabideak hobe kudeatu ahal izango dira. Ildo horretan, azpimarratu behar […]

LogoEA21Errenteria

Eskolako Agenda 21eko ikasleek aurtengo proposamenak aurkeztuko dizkiote alkateari

Hezkuntza | Ingurumena | Jasangarritasuna | Mugikortasuna | Partehartzea 2017-05-25 | 0

Datorren asteartean, (hilak 30), 2016-2017 ikasturtean Eskolako Agenda 21 programan parte hartu duten 7 ikastetxeetako ikasle ordezkariak udaletxera joango dira alkateari eta udal ordezkariei Mugikortasun Jasangarriaren inguruan egindako ikasturteko lana aurkeztera, besteak beste, nola hobetu daitekeen Errenteria oinez eta bizikletaz lasai eta modu seguruan ibiltzeko. Ikasleek beraien proposamenak luzatuko dituzte, herri jasangarri baten alde dituzten […]

Trafikoa

Trafikoaren inguruko neurriak maiatzaren 20 eta 21erako Emakumeen Euskal Bira dela-eta

Mugikortasuna 2017-05-18 | 0

Emakumeen Euskal Bira dela-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu maitzaren 20 eta 21erako. Maiatzak 20, larunbata Alebin eta infantil kategorietako Errenteriako IV Saria Hasteko ordua: 11:00 Amaitzeko ordua 17:30 Ibilbidea: zirkuitua Nafarroa hiribidean, Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean. Zirkulazioaren gaineko neurriak Maiatzaren 20ko 08:00etatik aurrera (larunbata) ezin izango da Nafarroa hiribidean aparkatu, Galizia […]