Gordailua | Ongizatea

Antxoni Castelruiz 100 urte

Antxoni Castelruizek 100 urte bete ditu

Ongizatea 2017-12-04 | 0

Antxoni Castelruiz errenteriarrak 100 urte bete ditu. Jaione Karrikiri Errenteriako Udaleko alkateordeak bisita egin zion urtebetetze egunean lore sorta bat eramanez. Abenduaren 3an jaio zen Errenterian, Etxeberrietan, eta Maria Lezo kalera ezkondu zen. Tulle kaleko etxeak egin zituztenean bertako etxebizitza batera lekualdatu zen, eta han bizi da egun. Hiru semeren ama, gaur egun, haietako birekin […]

DSCF3179_b

Kanpo ikerketa baten arabera, Errenteriako Udala da gizarte kohesioan gehien inbertitzen duena Estatuan

Ongizatea | Solidarioa 2017-12-01 | 0

Errenteriako Udala da gizarte kohesioan gehien inbertitzen duena, Espainiako Estatuaren Gizarte Zerbitzuen Zuzendari eta Kudeatzaileen Elkartearen arabera, pertsona bakoitzeko 277,09€ko gastua eginez. Elkarte horrek publiko egin duen eta Estatuan zabalkunde handiena duten komunikabide gehienek jaso duten azterketa baten arabera, Errenteria 20.000 biztanletik gorako hirien lehen buruan dago, gizarte kohesio eta justizian gehien inbertitzen duelako. Errenteria […]

Galtzaraborda_kiroldegia

Jarduera fisikoa sustatzeko programak hasi dira, kirolik egiten ez dutenei bideratuta

Kirola | Ongizatea 2017-11-14 | 0

Laugarren urtez jarraian udal kirol instalazioetan jarduera fisikoa sustatzeko programak hasi dira normalean kirolik egiten ez duten pertsonei bideratuta. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Plan integralak pertsonak mobilizatu nahi ditu bizimodu fisikoki aktibo eta osasungarria eraman dezaten eta, bertan jasotako apostuei jarraiki, hasi dira udal kirol instalazioetan jarduera fisikoa sustatzeko programak. Programa hauetako lehenengoan doaneko ibilaldi […]

JardueraFisikoa

Osasuna eta bizimodu aktiboa sustatzeko jarduera-agenda kalean da

Ingurumena | Jasangarritasuna | Kirola | Ongizatea 2017-06-09 | 0

Errenteriako Udaleko Kirol eta Ingurumeneko Sailek eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, herriko hainbat gizarte eragileren partaidetzarekin, jarduera fisikoa eta aisialdi aktiboren bitartez osasuna hobetzeko jarduera-agenda gauzatu eta argitaratu dute. Pertsona guztientzako jarduerak biltzen ditu agenda horrek: gazteak, pertsona helduak, emakumeak, desgaitasuna duten pertsonak, eta abar. Kiroletako Jon Txasko eta Ingurumeneko Jose Cruz Legorburu zinegotziek adierazi […]

Torrekua_Habian (13)

‘Ateak Zabalduz’ ekimenaren bosgarren edizioan, erretiratuen elkarte desberdinek Habian! Kreaktiboa ezagutuko dute

Bienestar social | Ongizatea 2017-05-22 | 0

Datorren asteazkenean, maiatzak 24, Errenteriako Erretiratuen zortzi Elkarteetako 40 lagun izango dira Torrekuan Habian! Kreaktiboa proiektua ezagutzen. Elkarte hauek, elkarrekin egoteko gune izateaz gain, jarduera ludikoak, prebentziozkoak, kulturalak, eta abar eskaintzen dizkiete erretiratuei eta jarduera desberdinak proposatzen dituzte. Aurten V. ATEAK ZABALDUZ ekimenaren baitan, jardueraz beteko dute aste hau, tartean, Habian Kreaktiboa proiektua ezagutzeko parada […]

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak azpisailari dagozkien programak diruz-laguntzeko eskaerak aurkezteko epea irekita

Ongizatea 2017-05-22 | 0

Dagoeneko irekita dago 2017. urterako gizarte zerbitzuak azpisailari dagozkien programak diruz-laguntzeko deialdiaren eskaerak aurkezteko epea, hain zuzen ere honako dirulaguntza lerroetarako: – I Dirulaguntza lerroa: gizartekintzan egiten diren pertsona, familiak, talde eta/edo komunitateekin egiten diren jarduerak. – II Dirulaguntza lerroa: Errenterian kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten elkarteei, lokalaren oinarrizko gastuetarako ematen direnak. […]

Ateak_zabalduz2017

Ateak zabalduz ekimenaren bosgarren edizioa maiatzaren 22tik 26ra izango da

Bienestar social | Ongizatea 2017-05-17 | 0

Errenterian zortzi Erretiratuen Elkarte daude gaur egun auzo ezberdinatan. Elkarte hauek herriko erretiratuei bilkura eta lasaialdi espazio bat eskaintzeko sortu ziren, eta baita jarduera ludikoak, prebentziozkoak, kulturalak… eskaintzeko ere. 2013 urtean ATEAK ZABALDUZ sortu zen. Ekimen honen helburua da urte osoan zehar elkarte bakoitzean eskaintzen diren jarduerak jendeari aurkeztea. Lehen ebaluazioaren ondoren, eta izandako arrakasta […]

logo-afagi

Asteazkenean Alzheimerra eta dementzia jorratuko dira hitzaldi batean

Ongizatea 2017-05-08 | 0

AFAGIk (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) eta Gipuzkoako Jubilatuak eta Pentsiodunak Duintasuna elkarteak Alzheimerra eta dementziari buruzko informazio hitzaldi bat antolatu dute. Saioa asteazkenean izango da, maiatzak 10, 18:00etan, Galtzarabordako “El Parque” Jubilatuen Elkartean (Urdaburu kalea 23, behea). Orain 25 urte familia barruko arazo bat zena, lehen mailako arazo soziosanitario bihurtu […]

Etxeko-lan

361 kudeaketa egin dira abendutik Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez ETXEKO-LAN zerbitzuaren baitan

Oarsoaldea | Ongizatea 2017-04-27 | 0

ETXEKO-LAN zerbitzuaren lehenengo hilabeteetako datuak aurkeztu dituzte gaur. Proiektua 2016ko abenduan hasi zen etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatu eta zerbitzu horien beharra duten lagun edo familiekin harremanetan jartzeko. Gainera, bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie bai familia eta baita lan-poltsako pertsonei ere, eskubide eta betebeharren informazioaz gain, langile […]