Archive | Ongizatea

Gizarte Zerbitzuak

Gizarte Zerbitzuak azpisailari dagozkien programak diruz-laguntzeko eskaerak aurkezteko epea irekita

Ongizatea 2017-05-22 | 0

Dagoeneko irekita dago 2017. urterako gizarte zerbitzuak azpisailari dagozkien programak diruz-laguntzeko deialdiaren eskaerak aurkezteko epea, hain zuzen ere honako dirulaguntza lerroetarako: – I Dirulaguntza lerroa: gizartekintzan egiten diren pertsona, familiak, talde eta/edo komunitateekin egiten diren jarduerak. – II Dirulaguntza lerroa: Errenterian kokaturik dauden eta gizarte zerbitzuen eremuan espezifikoki diharduten elkarteei, lokalaren oinarrizko gastuetarako ematen direnak. […]

Ateak_zabalduz2017

Ateak zabalduz ekimenaren bosgarren edizioa maiatzaren 22tik 26ra izango da

Bienestar social | Ongizatea 2017-05-17 | 0

Errenterian zortzi Erretiratuen Elkarte daude gaur egun auzo ezberdinatan. Elkarte hauek herriko erretiratuei bilkura eta lasaialdi espazio bat eskaintzeko sortu ziren, eta baita jarduera ludikoak, prebentziozkoak, kulturalak… eskaintzeko ere. 2013 urtean ATEAK ZABALDUZ sortu zen. Ekimen honen helburua da urte osoan zehar elkarte bakoitzean eskaintzen diren jarduerak jendeari aurkeztea. Lehen ebaluazioaren ondoren, eta izandako arrakasta […]

logo-afagi

Asteazkenean Alzheimerra eta dementzia jorratuko dira hitzaldi batean

Ongizatea 2017-05-08 | 0

AFAGIk (Gipuzkoako Alzheimerdunen eta Bestelako Dementziadunen Senitartekoen eta Lagunen Elkartea) eta Gipuzkoako Jubilatuak eta Pentsiodunak Duintasuna elkarteak Alzheimerra eta dementziari buruzko informazio hitzaldi bat antolatu dute. Saioa asteazkenean izango da, maiatzak 10, 18:00etan, Galtzarabordako “El Parque” Jubilatuen Elkartean (Urdaburu kalea 23, behea). Orain 25 urte familia barruko arazo bat zena, lehen mailako arazo soziosanitario bihurtu […]

Etxeko-lan

361 kudeaketa egin dira abendutik Oarsoaldea Garapen Agentziaren bitartez ETXEKO-LAN zerbitzuaren baitan

Oarsoaldea | Ongizatea 2017-04-27 | 0

ETXEKO-LAN zerbitzuaren lehenengo hilabeteetako datuak aurkeztu dituzte gaur. Proiektua 2016ko abenduan hasi zen etxeko-lanetan edo/eta zaintzan lan egin nahi duten pertsonen lan poltsa bat osatu eta zerbitzu horien beharra duten lagun edo familiekin harremanetan jartzeko. Gainera, bitartekaritza eta aholkularitza zerbitzua eskaintzen zaie bai familia eta baita lan-poltsako pertsonei ere, eskubide eta betebeharren informazioaz gain, langile […]

María_García_eta_Julen_Mendoza_01

Maria Garciak ehun urte bete ditu

Beraun | Ongizatea 2017-03-14 | 0

Maria Garcia Garciak ehun urte bete zituen joan zen igandean. Ohi bezala, Julen Mendoza alkateak bisita egin zion eta lore sorta bat oparitu. Hain luzaroan bizitzeko sekretua ondo jatea eta lan asko egitea dela dio. Villalba de Adaja (Valladolid, Espainia) da bere jaioterria, 1917ko martxoaren 12an jaio zen. Egun Beraunen bizi da. 1936ko hasieran Madrilera […]

jornadas

Enpresen gizarte erantzunkizunari buruzko jardunardunaldiak izango dira bihar

Bienestar social | Komertzioa | Ongizatea 2017-03-01 | 0

Enpresen Gizarte Erantzukizunak eta enpresen arteko sareek dakartzaten onurez jarduteko jardunaldia izango da bihar, martxoaren 2an. Goizeko 10:00etatik eguerdiko 14:00etara Oiartzungo Lanbarren industriagunean dagoen Salto Systems enpresan. Hizkuntza komunitateen arteko bizikidetza bermatzea eta enpresen arteko elkarlana eta sareak eraikitzea gaur eta biharko enpresa arrakastatsuek gainditu beharreko erronkak dira. Hauen gakoak aztertuko dira jardunaldian, Oarsoaldeko espazio […]

IKASTARO SINGULARRAK (2)

Zure lan aukerak hobetzeko hiru ikastaro interesgarri

Hezkuntza | Oarsoaldea | Ongizatea 2017-01-03 | 0

Errenteriako Udalak eta Oarsoaldea Garapen Agentziak “egitasmo singular” izenekoen baitan kokatzen diren 3 prestakuntza ikastaro berri jarriko dituzte martxan: Eraginkortasun energetiko orientatzailea, Artisautza sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa eta Teknologia berrien sektoreko enpresen sortze eta kudeaketa. Batetik, ERAGINKORTASUN ENERGETIKO ORIENTATZAILEA izeneko ikastaroa jarriko da abian; helburua, ingurugiro arloan sentsibilizazioa duten langabetu nahiz okupatuei formakuntza espezifikoa […]

duintasuna

Pentsioei buruzko hitzaldia izango da ostiralean Merkatuzarren

Bienestar social | Ongizatea 2016-11-09 | 0

Ostiral honetan, Merkatuzarren pentsioei buruzko hitzaldia izango da. 18:00tan izango da Duintasuna elkarteak antolatutako ekimena. Mikel de la Fuentek, Lan Zuzenbideko katedradunak, hitz egingo du bertan. Gizarte Segurantzan eta pentsioetan aditua da de la Fuente. Nolako pentsioak izango ditugu galderari erantzuten saiatuko da katedraduna.

kale gorrian

Kale gorrian bizi diren 9 pertsona kontatu ziren lehengo ostegunean

Bizitzeko espazioak | Kultur aniztasuna | Ongizatea 2016-10-31 | 0

Errenteriako Udalak, lehen aldiz, kalean lo egiten duten pertsonen kopurua eta egoera jakiteko ekintza bat gauzatu zuen urriaren 26tik 27ko gauera. EAE guztian gau berean egin da kontaketa, ahalik eta datu zehatzena izateko. ‘Kale Gorrian’ izena du ekimenak. Ostegun gauean 9 pertsonarekin egin zuten topo. Ekintza hau burutu ahal izateko behar-beharrezkoa eta eskertzekoa izan zen […]