Gordailua | Sareak

portada

Errenteriako Herri Bizia APP berria jada erabilgarri dago

Gazteria | IKT | Sareak 2017-09-22 | 0

Errenteriako Herri Bizia udal aplikazio berria jada eskuragarri eta erabilgarri dago. Android zein IOSerako APPa doakoa da. Besteak beste, irailaren 24ra bitarte ospatzen ari den Atlantikaldiako egitaraua eta ekitaldiak kontsulta daitezke bertan. Horrez gain, albisteak, agenda, eta informazio praktikoa ere aurki daitezke; eta aurrerago, aukera gehiago eskaniko ditu, kontsultak, udalarekin harremanetan jartzeko bideak eta abar. […]

zintzilik irratia

Zintzilik irratia hausnarketa prozesuan izango da bolada batez

Sareak | Udal komunikabidea 2016-11-09 | 0

Zintzilik irratiak ez du bere ohiko programaziorik emitituko denboraldi batez. Gogoeta prozesu batean murgilduta daudenez, atsedenaldi bat hartuko dute. Hona, bidali duten prentsa oharra: Kaixo lagunak! Zuetako asko Zintzilik Irratiaren denboraldi berria noiz hasiko den galdezka zabiltzate, udaraz geroztik musika bai, baina irratsaiorik ez delako entzuten gure irratian. Uhin libreetan emititzen hasi ginenetik 32 urte […]

Txirrindularia300

2025 urterako hiriko txirrinda-sarea 14 kilometrotik 25era haziko da

Bizitzeko espazioak | Ingurumena | Jasangarritasuna | Mugikortasuna | Sareak 2016-04-12 | 0

Ingurumeneko Zinegotzia den Jose Cruz Legorburuk aipatu duenez martxoko Tokiko Gobernu Batzordeak “Errenteriako Oinezko eta Bizikleta bidezko Mugikortasun Plana” onartu berri du. Planaren osaketa Ingurumen Sailak koordinatu du Trafikoa eta Hirigintza Sailekin elkarlanean. Planaren helburu estrategikoak lau dira: oinezkoen joan-etorrietan segurtasuna eta kalitatea eskaintzea bizikleta-bide seguru, eraginkor eta erakargarria izatea ahalik eta kosturik baxuenarekin bi […]

Kamioia olioarekin Lau Haizetaren egoitza parean (argazkia: Saretuz)

Nafar Hegoaldeko olioa banatzen hasi dira Errenterian

Jasangarritasuna | Sareak 2016-03-16 | 0

Errigoraren olioa banatzeko lehen eguna izan zuten atzo Saretuzeko kideek. Oso pozik daude emaitzarekin, izan ere, aurten iaz baino %77 olio gehiago erosi dira herrian. Guztira Errenteriako 300 etxeetan sartuko da Errigoraren olioa, 5.550 litro eskatu dira. Azaldu dutenez, Eskutik eskura kanpainiak Euskal Herri mailan utzi dituen datuak ere ez dira “nola nahikoak izan”. 5.000 […]

elikadura_kooperatiba

Eskualdeko Kontsumo Kooperatiba bidea egiten hasi da

Jasangarritasuna | Sareak 2016-03-15 | 0

Kontsumo Koopeatiba bat sortzeko lanean hasi dira Oarsoaldean. Pasa den ostegunean elikadura burujabetzaren aldeko hainbat eragilek deituta, eskualde mailako lehen bilera egin zuten 40 pertsona inguruk Xenpelar Etxean, Errenterian. Sustatzaileen esanetan, proiektuak interesa piztu du eta euren asmoa apiriletik aurrera, herriz herri zein eskualdean lanean jartzea da, egitasmoa lehenbailehen martxan jarri ahal izateko. Egitasmoaren helburu […]

Taupada_Fest

3.Taupada Fest! jaialdia ospatuko dute martxoaren 19an

Kultura | Sareak 2016-03-10 | 0

Zintzilik Irrati libreko Krash! programa kontrakulturalak antolatu du jaialdia, irratiko beste pertsona batzuen eta beste musika irratsaio batzuek lagunduta. Zintzilik irratiarekiko “elkartasunean disfrutatzeko” asmoa duen jaialdi da, mezu eta letra eta jarreretan mezu eta eduki kritikoa duten musika taldeen jaialdia. Martxoaren 19an ospatuko da Trintxerpeko Mogambo Aretoan. 22:00etan hasiko dira kontzertuak eta sarrera 5 euroren […]

Duintasuna_martxoa (6)

Pentsio duinen aldarria, emakumeen ahotsetik

Berdintasuna | Ongizatea | Sareak 2016-03-07 | 0

Hilabeteko lehen astelehena dugu gaur, eta egun horretan hilero egin ohi duen moduan Duintasuna elkartea beste behin kalera atera da pentsio duinen aldarria egitera. Gaurkoan baina, kolore morez jantzi da aldarrikapena. Euskal Herrian milaka adineko emakume prekarietate egoeran bizi direla salatu dute, martxoaren 8aren bezperan. Euria dela eta udaletxeko arkupeetan bildu dira hamarnaka herritar deialdiarekin […]

Martxoaren8a

Egitarau zabala martxoaren 8aren bueltan

Berdintasuna | Sareak 2016-02-24 | 0

Pixkanaka gerturatzen ari da martxoaren 8a, emakume langilearen nazioarteko eguna, eta honen harira hainbat emakume talde eta talde feministek Berdintasun Kontseiluarekin batera egitarau zabala eta aberatsa antolatu dute. Xehetasun guztiak atzo aurkeztu zituzten taldeetako ordezkariek eta Garazi Lopez de Etxezarreta berdintasun zinegotziak. Otsailaren 29an emango zaio hasiera egitarauari Xenpelar Etxean 18:00etan Emaginek emango duen “Gure […]

2016.02.19.olioa.aurkezpena11

Errigoraren oliba olioaren kanpaina aurkeztu du Saretuzek

Jasangarritasuna | Sareak 2016-02-23 | 0

Pasa den ostiralean Uztargi haur eskolan aurkeztu zuen Saretuzek Errigoraren kanpaina berria, “Eskutik eskura”, oliba olioaren kanpaina. Azaldu zutenez, Nafarroa hegoaldeko baratza eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena da kanpaina hau. Otsaila eta martxoa bitartean oliba olio birjina estra eskatzeko aukera izango da, eta maiatzean, berriz kontserba loteak eskatzeko aukera. Martxoaren 2ra arte iraungo du kanpainak. […]