Gordailua | Kategoria gabe

Petra

100 urteko Petra Oroz errenteriarra ezagutu zuen atzo alkateak

Kategoria gabe 2017-07-21 | 0

Atzo Julen Mendoza alkateak zaharren egoitza bisitatu zuen aurten 90 urte bete edo beteko dituzten pertsonak omentzeko. Bertan Petra Oroz Gomez de Segura ere ezagutzeko aukera izan zuen. Petrak 100 urte bete zituen lehengo astean. 1917ko uztailaren 13an jaio zen Errenterian eta Mª de Lezo kalean bizi izan da beti, 2008an zaharren egoitzara aldatu zen […]

Ekainak 28ko ekitaldia

Errenteriako Udalak indarkeriaren biktimen aintzatespenean ekindako bideari jarraitasuna ematen segitzen du

Kategoria gabe 2017-06-28 | 0

Arratsaldean Vicente Gajate Martín, José Luis Caso Cortines eta Manuel Zamarreño Villoria udal langile eta zinegotziak, ETAren indarkeriaren biktima mortalak, oroitu eta aintzatesteko ekitaldi bat egon da Errenteriako Udaletxean. Bertan aintzatestutako biktimen familiek eta udaleko zinegotzi guztiek parte hartu dute. Hauek izan dira Julen Mendoza alkatearen hitzak:

errenteriako udala

Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zergari dagozkion ordainagiriak ordaintzeko epea zabaldu da

Kategoria gabe 2017-05-15 | 0

Gaurtik uztailaren 3ra, biak barne, kobratzeko jarrita egongo dira 2017ko ekitaldiko ordainagiri hauek: Hiri eta landa izaerako ondasun higiezinen gaineko zerga. Lurralde Historikoko Zergabilketa Erregelamenduaren arabera, adierazitako epe hori bukatu ondoren premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo zaio besterik gabe eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira. Zergadunek, beren ordainketak Entitate Laguntzaileetan nahiz www.errenteria.eus […]

Argazkia: Ereintza elkartea

“Ereintza” Eskulangintza Azoka urrian ospatuko da aurten

Kategoria gabe | Komertzioa | Kultura 2017-05-02 | 0

Artiola Artisautzaren Gunetik, Errenterian ospatzen den Euskal Herriko “Ereintza” Eskulangintza Azokaren formatu berri batean lanean ari dira. Hori dela eta, Azokaren 39. edizioa, maiatzeko ohizko datetan egin beharrean 2017ko urriaren 20, 21 eta 22an ospatuko da. Formatu berriko proiektu honek Artisau Azoka berezi bat finkatu nahi du, diseinuaren gaurkotasunean eta lanaren prozesua eta materialen bikaintasunean oinarrituta.   […]

Euskal_Bira

Emakumeen Euskal Bira maiatzaren 21an Errenterian bukatuko da ekitaldi ugariren artean

Berdintasuna | Kategoria gabe | Kirola 2017-04-07 | 0

Emakumeen Euskal Biraren XXX. edizioa maiatzaren 17tik 21era egingo da. Txirrindulariak Iurretatik (Bizkaia) abiatu eta bost egunetan lehiatuko dira Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako errepideetan barrena. Azkeneko etapa, berriz, Errenterian bukatuko da. Ekitaldi horren harrira, udalak, herriko eragile askoren laguntzaz, hamaika ekitaldi antolatu ditu, emakumezkoen kirola eta herritarren parte-hartzea sustatzeko. Bira hau Nazioarteko Txirrindularitza Elkartearen egutegian […]

galtzaraborda

Galtzarabordan aparkatzeko aukera gehiago ahalbidetuko dira hurrengo egunetan

Galtzaraborda | Kategoria gabe 2017-02-13 | 0

Duela egun batzuk Urdaburu kaleko eraikin bateko pareta bat erori zen. Udaltzainek gunea itxi zuten kalte fisikoak eta materialak eragozteko. Gaur eguerdian iritsiko da igogailu bat, eraikinaren egoera hobeto aztertu eta erori daitekeen materialik badago, hura erretiratzeko. Bitarte horretan, guneak itxita jarraituko du eta aparkatzeko zenbait leku ezingo dira erabili. Hori ikusita, Udalak erabaki du […]