Gordailua | Kategoria gabe

Asiar liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko ditu Udalak

Kategoria gabe 2012-04-24 | 0

Luisma Diez Udal mantenuko zinegotziak jakinarazi du Udalak Asiar Liztorrak harrapatzeko tranpak jarriko dituela herriko hainbat parke eta lorategitan. Udaletik jakinarazi dutenez, Frantziatik Euskal Herrira etorritako liztor hau “oso erasokor eta arriskutsua da bertako erleentzat”. Horregatik, “eragiten dituen kalteak ahalik eta murritzen izan daitezen, urte sasoi honetan ahalik eta erregina gehien hartzea komeni da, etorkizunean […]

800px-Oreretako_udaletxea_jaietan

Madalenak 2012: Jai Batzordea antolatzeko deialdia

Kategoria gabe 2012-04-23 | 0

Errenteriako Udaletik ahalik eta jai herrikoi eta parte-hartzaileenak bultzatu nahi ditugu. Horregatik, herriko talde eta parte hartu nahi duten pertsona guztiekin Jai Batzordea osatu nahi dugu, eta, herriko eragile eta talde guztiei dei egiten diegu bertan parte hartzera. Jai Batzordea Madalenak 2012ren inguruko erabaki garrantzitsuenak hartzeko gunea izango da, herritarren ekimenak eta proposamenak plazaratzeko lekua […]

Igande honetan, Artista Liburu Erraldoiaren Festa Zumardian

Kategoria gabe 2012-04-18 | 0

“Sakelako liburutik, sekulako liburura” lelopean, datorren apirilaren 22an, igandearekin, Gamon Zumardian Artista Liburu Erraldoiaren Festa egingo dute (eguraldi txarra tokatzekotan, Merkatuzarrera aldatuko litzateke ekimena). Errenteriako Udala da ekitaldiaren anolatzailea eta Luis Barriosek ( Lumar enkuadernazioa), Leire Maziziorrek eta Estibalitz Alvarezek (Txokolarte Grafika Esperimentala) garatu dute proposamena. Liburuaren kultura areagotzea, ezagutza bultzatzea eta gozaraztea dira ekimen […]

IMG_1334

Errenteria hobeto ezagutzeko bisita gidatuak martxan

Kategoria gabe 2012-04-07 | 0

Hasi dira Errenteria hobeto ezagutzeko “Errenteria itsusia?” bisita gidatuak, Aste Santuak irauten duen bitartean egingo direnak. Eguraldi euritsua izan den arren bisitek jendearen interesa piztu dute, eta horrela “Manchester txikia” izeneko lehen bisitara herritar asko hurbildu dira. Bisita honetan Errenteriak XIX. mendetik izan duen garrantzi industriala erakusten da, horretarako industria hauek egon ziren toki eta […]

Udal kirol zerbitzuetan promozio kanpaina bat antolatu dute martxorako

Herri Biziaren Bidean | Kategoria gabe | Kirola 2012-03-21 | 0

Serviocio S.L. Errenteriako udal kirol instalazioen enpresa kudeatzaileak promozio kanpaina bat antolatu du martxorako. Hilabete honetako 20-25 bitarteko astean udal kirol zerbitzuen “abonu orokorrean” alta eman nahi duten pertsona guztiek, edo Fanderia eta Galtzarbordako kirol instalazioetan heldu edo haurrentzako ikastaro bat egiteko izena ematen dutenek, edo “igerilekuko abonua” izatetik “abonu orokorra” izatera pasatzen direnek, %25eko […]

XXV Maddalen Sariak literatur lehiaketan parte hartzeko deialdia egin du Euskara arloak

Euskara | Gazteria | Herri Biziaren Bidean | Kategoria gabe | Kultura 2012-03-16 | 1

Errenteriako Udalako Euskara Departamentuak Maddalen Sarien Literatur lehiaketarako deia egin du. Aurtengoa 25. edizioa izango da. Parte hartzeko baldintzak Errenterian bizitzea edota Errenterian Lehen Hezkuntzan, DBHn, Batxilergoan edo Lanbide Eskolan aritzea. Euskaraz idatzitako lanak izatea. Aurkeztutako lanak jatorrizkoak eta argitara eman gabekoak izatea. Partaide bakoitzak lan bakarra aurkeztuko du, ordenagailuz idatzia, DIN A-4 neurrian eta […]