Archive | Kultura

IMG_0236

Arrakasta handia Errenteriako Aniztaldia kulturen jaialdian

Kultura 2012-07-20 | 0

Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboa jendez gainezka egon zen atzo ospatutako Aniztaldian. Bertan Kolombia, Mendebaldeko Sahara, Maroko, Nigeria, Salvador, Mexiko, Galizia, Kuba edo Ekuador jatorri duten errenteriarrak elkartu ziren Kabian eta beren herrietako kantuak, irudiak, ipuinak eta istorioak partekatu zituzten ekitaldira hurbildu ziren guztiekin. Margolan eder bat ere egin zuen ekitaldian zehar margolari talde batek. Aniztaldiaren […]

252662_480722401956964_1541826338_n

Aaarraun! egitasmoaren eskultura lantzen hasi dira, animatu parte hartzera!

Kultura 2012-07-19 | 0

Aaarraun! egitasmoaren eskultura lantzen hasi dira hainbat herritarren artean Pontika auzoko Barandiaran Plazan. Aaarraun! egitasmoa Kabia Espazio Kreaktiboan sortu da Gizaharremanak-Elkarbizitza taldearen baitan. Egitasmoaren ardatza trainera baten hondakinak erabiltzean datza, Kabia Espazio Kreaktiboaren eta bere ibilbidearen irudikapen sinboliko bat egiteko denon artean.  Traineraren brankaren lehen 3 metroak erabiliko dira,eta eskultura batean bilakatuko dituzte ezkata batzuk […]

#madalenak2012: jarraitu gure jaiak Faceboook eta Twitter sare sozialetan

Kultura | Madalenak 2012-07-19 | 0

Madalenetako jaiak Facebook eta Twitter sare sozialen bitartez ere jarraitu ahal izango dira: bertan hamaika argazki, berri eta iruzkin ikusi eta egin ahal izango dituzte erabiltzaileek. Horregatik, Facebook sarean Herri Biziak duen profilaren lagun egitera eta Twiterren #madalenak2012 hashtag-a erabiltzera animatzen ditugu errenteriar guztiak. Bestalde, Herri Biziaren webgunean gure herriko ospakizunak gertu-gertutik jarraitzeko atal berezia […]

aniztaldia kartela

Kulturen eta hizkuntzen arteko Aniztaldia ospatuko dute bihar

Auzolana | Kultura 2012-07-18 | 2

Aniztaldia Errenteriako Kabia Espazio Kreaktiboan bihar 19:00tan ospatuko den kulturen arteko jaialdia da. Kabian sortutako Gizaharremanak –  Elkarbizitza taldeak bultzatu du ekimen hau, eta Herri Bizian talde honetako kide batzuekin hitz egin dugu ekitaldi anitz honetan zer topatuko dugun kontatu digutenak. Hona elkarrizketa: –Nola sortzen da Aniztaldia eta zein da ekimen honen helburua? Aniztaldia Kabian […]

DSC_0231

Errenteriako jai batzordeak Madalenak aurkeztu ditu

Kultura | Madalenak 2012-07-17 | 0

Errenteriako jai batzorde herrikoiak Madalenetako jaiak aurkeztu zituen atzo Kabia Espazio Kreaktiboan egindako agerraldi batetan. Bertan, azken hilebeteotako prozesu ireki eta parte hartzailean (herriko 40 elkartetik gora parte hartu dute jai batzordean) bururutako lanaren fruituak aurkeztu zituzten, ospakizunen egitarauan ikusi ditzakezutenak hemen sakatuz. Herri bazkaria Madalenetan egingo den herri bazkariaren berri ere eman zuten. Bazkariaz […]

IMG_0166

Jai batzordeak Madalenen aurkezpena egingo du gaur arratsaldean Kabian

Kultura | Madalenak 2012-07-16 | 0

Aurtengo Madalenen antolaketaren autoreek, jai batzorde herrikoian parte hartu duten herritar eta elkarteek, gure jaien aurkezpena egingo dute 18:30ean Kabia Espazio Kreaktiboan. Animatu bertara azaltzen ekitaldi sortaren inguruko lehen eskuko informazioa lortzeko! Bestalde, Udaletxeko atarian hasi da jaien egitarauen banaketa. Herri Bizian ere egitaraua deskargatzeko aukera duzu.