Gordailua | Solidarioa

23herrien-astea-portada

Herrien Astea, harresiak desegin eta harreman askatzaileak eraikitzeko

Kultur aniztasuna | Kultura | Solidarioa 2017-11-15 | 0

23. aldia du aurten Herrien Asteak. Harresiak desegin, harreman askatzaileak eraiki leloarekin dator. Mikelazulo Kultur elkarteak antolatu du azaroaren 20tik 26ra, eta egitarau zabala prestatu dute egun horietarako. Egitarauaren berri emateko aldizkaria baliatu dute aurten, eta egitarauaz gain, zenbait kolaborazio bildu dituzte bertan, Melilla, Alemania, Lampedusa zein Errenteria-Oreretatik heldutako kolaborazioak, hain zuzen. Egitaraua: Azaroak 20: […]

IMG_20171108_121714_660

Aniztasunean oinarritutako herri-aliantza osatzeko prozesua hasi dute

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-11-08 | 0

Errenteriako Udalak elkarbizitzarako eta herri-kohesioaren mugarri garrantzitsua izango den herri-aliantza gauzatu nahi du, aniztasunean eta herriko eragile eta norabanakoekin elkarlanean. Horretarako, abendura bitartean, diagnostiko parte hartzailea egiteko prozesua jarriko dute abian: gaiaren inguruko diagnostikoa egiteko, arlo bakoitzean egiten dena balioan jartzeko, aurrera begirako erronkak zehazteko eta hartuko diren konpromisoak identifikatzeko. Prozesuaren hasiera ekitaldia egin dute […]

Azokaren aurkezpena.

Beste eredu ekonomiko bat erakustarazi nahi dute Ekonomia Sozialaren Azokan

Ingurumena | Jasangarritasuna | Solidarioa 2017-11-07 | 0

Ekonomia Sozialaren V. Azoka egingo dute azaroaren 18an Errenterian, Ekonomia bizitzaren zerbitzura lelopean. Egun horretarako eta bezperarako, mintegiak, tailerrak, eta beste ekintza batzuk prestatu dituzte antolatzaileek. Ekonomia solidarioa indartzea, eta ekonomia bera beste modu batera antolatzeko aukera badagoela erakutsi nahi dute azokaren bidez. Azoka hau OlatuKoop-ek (Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen Sarea), REAS Euskadi-k (Ekonomia Alternatibo […]

portada

Ekonomia Solidarioaren V. Azoka azaroaren 18an Merkatuzarren

Ingurumena | Jasangarritasuna | Solidarioa 2017-10-31 | 0

Ekonomia Solidarioaren eta Eraldatzailearen V. Azoka Gipuzkoan egingo dute aurten. Errenteriako Merkatuzarren egingo dute azaroaren 18an, 11:00etatik 20:00etara. Aurten ere, ekonomia solidarioa eta eraldatzailea indartu eta ikustarazi nahi duen espazioa izango da azoka. Antolatzaileek adierazi dutenez, ekonomia solidarioa eta eraldatzailea hazten ari den errealitate sozio-ekonomikoa da, eta krisiari erantzunak eskaintzen dizkio ekoizpen, zerbitzu, komertzializazio, kontsumo […]

JH EGUNA hinchables

Juneren Hegoak elkarteak bere eguna ospatuko du larunbatean

Gazteria | Hezkuntza | Solidarioa 2017-10-16 | 0

Juneren Hegoak elkarteak  larunbatean, urriaren 21ean, ospatuko du bere urteroko festa. Errenteriako Lehendakari Agirre plazan egingo dute elkartasun ekitaldia, eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Horien artean, Go!azen EITBren telesaileko gazteen ikuskizuna nabarmendu dute. Goizeko 11:00etan hasiko dira ekintzak: eskulanen tailerra, sentsibilizazio-jokoak eta puzgarriak egongo dira, baita etxeko txikienek beraien aurpegia margotu ahal izateko tailerra. Bazkalostean, […]

DSCF3044_b

Hamarnaka errenteriar bildu dira Catalunyari babesa erakusteko atzoko atentatuen ondoren

Solidarioa 2017-08-18 | 0

Catalunyan atzo gertaturiko erasoen aurrean Errenteriako Udalak deitutako elkartasun elkarretaratzearekin Ehun pertsona inguruk bat egin du eta eguerdiko 12:00etan udaletxe aurrean bildu dira. Bost minutu iraun dituen protesta ekimena herritarren elkartasuna adierazteko txalo zaparradarekin bukatu da. Errenteriako udal ordezkari politikoak, udal langileak eta herritarrak elkartu dira atzoko Bartzelonako eta Cambrils-eko (Catalunya) atentatuak salatzeko eta Catalunyako […]

Buzti zaitez_Mójate_2017_h

‘Busti Zaitez’, esklerosi aniztunaren aldeko kanpaina Errenterian

Kirola | Solidarioa 2017-07-04 | 0

Datorren igandean, uztailak 9, Euskadiko 80 igerileku eta hondartzatan “Busti Zaitez- Mójate por la Esclerosis Múltiple” kanpainaren XX. edizioa egingo da, “Eugenia Epalza Fundazioa” Esklerosi Anizkoitzaren Euskal Fundazioak antolatuta. Errenteriako Udala jarduera honetan berriro ere lankidetzan arituko da, beste urte batez, Fanderiako Udal Igerilekua solidaritate egun horretan parte hartzeko gaituko den instalazioetako bat izango baita. […]

Banaketa Sirian (2)

Siriara iritsi da bertara bidaltzeko egindako jasoketaren materiala

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2017-05-29 | 0

Aurreko uztailaren 11n Errenteriako Udalak herriko bolondres talde batekin batera burututako lanaren ondorioz jasotako materiala iritsi eta banatu da  jada Sirian. Asociación de Amigos del Pueblo Sirio elkartearen bidez, Siriara bertara eramateko bi palet material bete iritsi da itsasontziz eta banatu da. Hain zuzen ere, Siriako iparraldean banatu da, Turkiatik sartu da materiala eta Mersineko […]

hdr

Giza Eskubideen aldeko ekimena izango da ostegunean Zumardian

Kultur aniztasuna | Solidarioa 2016-12-27 | 0

Abenduaren 29an Intolerantziaren aurkako eta Giza eskubideen aldeko ekimena izango da Zumardian. 15:00tatik 18:00tara tailerrak izango dira gazte eta haurrentzat. Kolore guztiak Nazioarteko Elkarteak Intolerantziaren Hesiak eraikitzen izeneko ekimena antolatu du abenduan Giza eskubideen eta etorkinen nazioarteko egunak ospatzen direlako. Haur eta gazteei zuzendutako tailerrak izango dira: Pintura, idazketa, kamiseta diseinua, txapak eta Hama egin […]