Inauteriek trafikoan eragingo dituzten aldaketak jakin nahi?

Trafikoa2017ko Inauteriak direla-eta, Udaltzaingoak trafikoaren inguruko neurri batzuk ezarri ditu otsailaren 25 eta 26rako. Kontutan izan otsailaren 25eko desfilea 18:30ean hasiko dela eta 22:00etan amaituko, eta otsailaren 26koa 12:00tan hasi da eta 14:30ean bukatu. Horrek zenbait aldaketa eragingo ditu autoek egin beharreko ibilbideetan eta garraio publikoko zerbitzuan. Arramendiko parkea aparkaleku bihurtuko da astebukaeran aparkatzeko arazoak baretzeko.

Larunbat eta igandeko Inauterietako desfilearen ibilbidea
Pontika- Arramendi pasealekua – Errioxa biribilgunea – Tulle – Maria Lezo – Xenpelar – Biteri – Alfonso XI – Nafarroa hiribidea – Galizia biribilgunea – Nafarroa hiribidea – Zumardia- Santa Klara (Matxain) biribilgunea-

Zirkulazioaren gaineko neurriak (Erdigunea trafikorako moztua larunbat eta igandean)

Erdigunea moztuta egongo da trafikorako: 13:30ean itxi, eta otsailaren 26ko (igandeko) 21:00 arte itxita egongo da.

Mozketak ondorengo kaleei eragingo die: Maria Lezo, Xenpelar, Foru plaza, Pablo Iglesias, Alfontso XI eta Biteri. Hori dela-eta herritarrei eskatzen zaie ibilgailuak kale horietatik kentzeko 12:00 aurretik (larunbata).

Larunbat eta igandean oinezkoentzako geratuko diren kale horietaz gain, Tulle kalea eta Nafarroa hiribidea Galizia eta Gabierrota biribilguneen artean desfilerari begira, ibilgailurik gabe egon beharko dute hilaren 25erako (larunbata).

Larunbat eta igandean desfileak hasi baino 30 minutu lehenago trafikoa moztuko da ondorengo zonetan:

  • Beraun kalearen bidegurutzea Arramendi pasealekuarekin
  • Aiako Harria
  • Aralar plaza
  • Galizia biribilgunea (N-1 errepidera desbideraketa)
  • Lartzabal (trafikoa saihesbidetik)

Larunbatean 18:00etatik 21:00etara eta igandean 12:00etatik 14:30 arte erdigunea itxita egongo da trafikorako. Hori dela-eta gidariei eskatzen zaie bi egunetan bide alternatiboak erabil ditzatzen, eta gomendatzen zaie N-1 errepidea erabil dezaten (saihesbidea) auzoetara joateko.

Jaien eremuaren barruko garajeak erabiltzen dituztenek, Esmalteria, Pablo Iglesias, Biteri 38 eta Morrongilleta 4 kasu, horrelakoetan erabili ohi diren sarbideak erabiliko dituzte.

Nafarroa etorbidearen 27 eta 19ko aparkalekuan aparkatzen dutenek kontuan hartu beharko dute desfilea gauzatzen den bitartean ezin izango direla bertara sartu.

Garraio publikoa

Morrongilletako autobus linearen geltokia, baita Xenpelarrekoa ere, Tulle kalera eramango dira.

Zumardian, Gabierrotan eta Lartzabalen dauden geltokiak Diputazio plazara aldatuko dira.

Aparkalekua

Arramendi parkeko Lousadako zatia aprkaleku bihurtuko da Inauterietan. Ostiral goizean irekiko da eta igande gauen itxiko da. Astelehenetik aurrera itxita egongo da berriz, beraz.