Maria Garciak ehun urte bete ditu

María_García_eta_Julen_Mendoza_05Maria Garcia Garciak ehun urte bete zituen joan zen igandean. Ohi bezala, Julen Mendoza alkateak bisita egin zion eta lore sorta bat oparitu.

Hain luzaroan bizitzeko sekretua ondo jatea eta lan asko egitea dela dio. Villalba de Adaja (Valladolid, Espainia) da bere jaioterria, 1917ko martxoaren 12an jaio zen. Egun Beraunen bizi da.

1936ko hasieran Madrilera lanera joan zen «A servir». Eta 1936ko gerraren hasiera bertan harrapatu zuen. Urte batzuk geroago, ezkondu eta Valladolidera joan ziren. Bikotea errenteriarra zuen eta 1962an etorri zen herrira.