Astelehenean irekiko da kanpaldietan izena emateko epea

txikiak 2 Kanpaldietara joan nahi duten haurrentzat hurrengo astelehenean, martxoaren 27an, irekiko da izen emateko epea. Udako Oporrak 2017 programan izena emateko epea apirilaren 7 bitartean egongo da zabalik, eta bertan Errenterian erroldatutako haur guztiek parte hartu ahal izango dute.

Aurreko urteotan bezala, bi kanpaldietako plazak besterik ez dira zozketatuko. Txikiak eta Udalekuak izeneko programetan izena eman dutenen artean, berriz, ez da zozketarik izango eta, horren ondorioz, izena eman duten haur guztiek izango dute modalitate horietan parte hartzeko aukera.
txikiak 3Aurten ere, behar bereziak dituzten haurrei arreta emateko begiraleak kontratatuko dira.

Bestetik, gogorarazi nahi dugu hobariak izango dituztela familia ugariek eta seme-alaba bat baino gehiago izena ematen duten familiek.

Berrikuntza izango dugu izen-emate sisteman. Prozedura errazagoa izate asmotan, inprimakia internet bidez eskuratu eta etxean bete ahal izango da, eta Gazte Informazio Bulegoan (Merkatuzar) aurkeztu beharko da. Ondoko helbidean izango da eskuragarri izen-emate orria: gazteria.errenteria.eus .

Udalekuak 2Udako Oporrak 2017 programan parte hartu ahal izateko ezinbestekoa izango da izena ematea Merkatuzar eraikineko Gazte Informazio Bulegoan (Pablo Iglesias, 3). Ordutegia ondorengoa izango da: goizez, 9:30–14:00 eta arratsaldez, 16:30 – 19:00 (ostiral arratsaldean itxita).