Errenteriako hizkuntza-erabileraren kale neurketei buruzko hitzaldia, asteazkenean

belen urangaMartxoaren 29an, Errenteriako Xenpelar etxean, Errenteriako hizkuntza-erabileraren kale-neurketak eman dituen emaitzak aurkeztuko dira. Kale-neurketa hau 2016 urtean egin zen Soziolinguistika Klusterraren eskutik eta orain egindako lanak emandako emaitzen aurkezpena egingo du Belen Uranga Soziolinguistika Klusterreko teknikariak.