inauteriak-02

Albisteak

    Konpartsak

    Inauterietako konpartsen aurkezpena hilaren 24an izango da

    Inauteriak | Kultura 2017-02-17 | 0

    Galtzarabordako kiroldegian izango da aurkezpena, otsailaren 24an, 19:30ean. Bertan honako konpartsa hauek hartuko dute parte: Eureka Alaia Telleriko Guraso elkartea Danza-rin Jubilatuen Elkarteak Boveda Showtime Furius Odissey Euforia Mystic Sarrerak Kulturguneko leihatilan salduko dituzte hilaren 22an, asteazkena 9:00etatik aurrera. Sarreren prezioa euro 1ekoa da eta pertsona bakoitzak 2 sarrera erosi ahal izango ditu gehienez.  

    musikala inauteriak

    Inauteriak, inoiz baino musikalagoak

    Inauteriak | Kultura 2017-02-15 | 0

    Ekimen berriekin datoz aurtengo inauteriak: “Magipoteoa” izango dugu Tor Magoaren eskutik, Xanti eta Maialen konpartsaren irteera edo The Sparteens taldeak eskainiko duen kontzertua, besteak beste. Denon artean antolatu dugu ekintza hauek eta beste hainbat gehiago ere jasotzen dituen egitaraua, auzolanean, herritik eta herriarentzat.Egin klik hemen egitaraua ikusteko.  Herria zertaz mozorrotu nahiko luketen galdetuko genien herritarrei […]

    Kaldereroak

    Kaldereroei ongi etorria egingo diete Alabergan larunbat honetan

    Alaberga | Inauteriak | Kultura 2017-02-14 | 0

    Urtero bezala, Alabergako Auzo Elkarteak otsailaren 18an arratsaldeko 19:30ean,  2017ko Inauteriei hasiera emateko Kaldereroei ongi etorria emango die. Parte hartu nahi duten guztiek entseguak egiteko aukera izango dute gaur, bihar eta etzi 19:00tan auzo elkarteko lokaletan. Arditurri Auzo elkarteaaren helburua auzoan giro ona  sustatzea da.      

    Azeri Dantzako entsegua

    Azeri Dantza ikasteko bigarren entsegua asteazkenean izango da

    Inauteriak | Kultura 2017-02-06 | 0

    Herritarrek Azeri Dantza ikas dezaten, entsegu irekiak antolatu ditu Ereintza Dantza Taldeak. Bigarren saioa asteazkenean izango da, hilak 8, 20:00etan, Merkatuzarren. Urteak dira Ereintza Dantza Taldeak ematen diela hasiera Errenteriako inauteriei. Azeri dantzarekin herriko kaleak girotzen dituzte urtero eta Herriko Plazako emanaldiaren Inauteriei hasiera ematen zaio ostegun gizenez. Dantza “zirikatzailea eta dibertigarria” da azeri dantza, […]

    20170125_oarsoirriak-inauteriak-kartela3 (2)

    Oarsoirriak taldeak koreografiekin osatutako ibilbide musikala antolatu du Inauterietarako

    Inauteriak | Kultura 2017-02-03 | 0

    Batukada herrikoien eta txarangaden ondoren, aurtengo inauterietako OarsoIrriak Musikala ekimena jarriko du martxan Oarsoirriak taldeak. Otsailaren 25ean izango da hori. Hala, familiek musikaz beteriko ibilbide batean parte hartzeko aukera izango dute. Ibilbidean zehar geldialdiak egongo dituzte eta taldeka koreografiak dantzatuko dituzte. Gainera, dantza kolektibo berezi bat ere egongo da eta herriko txikienetatik handienetara gorputza elkarrekin […]

    Inauterietako herri bazkaria_kartela

    Salgai daude dagoeneko inauterietako herri bazkarirako tiketak

    Inauteriak | Kultura 2017-01-31 | 0

    Inauteri batzordeko kideak gogoz eta ilusioz ari dira ekimen guztiak prestatzen. Besteak beste, eta azken urteetako arrakasta kontuan izanik, Herri bazkaria ere antolatu dute: otsailaren 25an izango da hori, 14:00etan, Merkatuzarren. Bazkariaz gozatzeko tiketak 15 euroko kostua du helduentzat eta 10 eurokoa haurrentzat. Gainera, menu beganoa dastatzeko aukera ere izango da 15 euroren truke. Tiketak […]