Pontika auzo elkarteak Auzo Batzarretan egindako lanagatik zoriondu du Udala

Pontikako biribilguneaPontika auzo elkarteko zuzendaritzak eskerrak eman nahi izan dizkie udal ordezkari eta udaltzainei, auzoetan zehar egindako Auzo Batzarrengatik. Euren hitzetan, “eskertzekoa da Udalaren asmoak zeintzuk diren modu orokorrean eta partikularrean, auzo bakoitzari dagokiona, lehen eskutik azaltzea. Baita auzo bakoitzetik egindako ekarpenei erantzuna eman eta berriak jasotzea ere”.

Joan den asteazkenean, hilak 2, amaitu zen udal ordezkariak auzoz-auzo egindako erronda, hain zuzen, Pontikan egindako batzarrarekin.