Kultur aniztasuna 2017

Captura de pantalla 2016-05-13 a las 11.42.49 Captura de pantalla 2016-05-13 a las 11.42.36 Captura de pantalla 2016-05-13 a las 11.42.16

11 kolore ekimenean parte hartzeko behar duzun material guztiaren bilduma daukazu hemen: Dosier desberdinak jendeak egin dezan KLIKATU eta ikusi materiala egiteko Informazioa.

Datorren maiatzaren 20an, ostirala, nazioarteko kultur aniztasunaren eguna ospatuko da. Hori dela-eta Errenterian arratsaldeko 18:00etan Iztietako Diputazio plazatik Alamedara abiatuko da Kultur Aniztasunaren aldeko martxa, kolorez eta erritmoz beteta. Izan ere, kultur aniztasunak aberastu egiten du, eta horren erakusle argia da gure herria, egun 80 jatorri baina gehiagotako jendea biltzen baitu.

Prestaketa ugari

Behin martxa Alamedara iristen denean, denon artean 11 Pausu abestia dantzatuko dugu. KUKAI dantza konpainiak egindako koreografia erraz eta dibertigarri hori ikasteko bideoa prestatu da. Aldi berean, entseguak Dantzaguneko areto handian egingo dira maiatzaren 16an (astelehena) eta 17an (asteartea) arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara eta nahi duen oro gertura daiteke Arrate Hernandezek zuzenduko dituen entsaio hauetara.

Maiatzaren 20an 11 Zapore izango ditugu herrian eta egunean zehar herriko hainbat tabernek 5 kontinenteetako herrialderen batean oinarrituriko pintxoak edota edariak salgai izango dituzte euren egunerokoekin batera. Komeni da Oreka TX-en Atanbora abestia ere ikastea eta perkusio instrumentuekin bertaratzea arratsaldeko martxara.

Arratsaldean, martxari amaiera emateko, perkusio tailer irekia izango da Alamedan Mustapha musikari amazigharen eskutik. Errenteriako Udalak parte hartzera animatu ditu hiritarrak, Kultur Aniztasunaren nazioarteko eguna batera ospatzeko.